Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
PCBak metatzeagatiko ingurumen-arriskua – RIVM 2015
RIVMk zientzia-ebaluazio bat egin du, PCBak metatzeak giza osasunean eta ingurumenean eragin dezakeen arriskuaren inguruan, eta erreferentziazko muga batzuk proposatu ditu, lurzoruaren kalitatea zehaztean erabiltzeko. 2008az geroztik, PCBak gehitu ziren lurzoruaren kalitatea zehazteko parametroen artean. Gaur egun arte, PCBen baloreen oinarri bakarra substantzia horiek giza osasunean eta ekosisteman zuten zuzeneko toxikotasuna zen: hortaz, beharrezkoa ziren…
-
Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2012ko urteko txostena (eguneratutako datuekin) – ISCIII 2015
ISCIIIren behin betiko txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari(SIM) 2012. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza: Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu: Agente eragilea Jakinarazpen kopurua SIMera Campylobacter 6.123 Salmonella ez tifoidea 4.831 Giardia lamblia 942 Yersinia enterocolitica 253 Listeria monocytogenes 128 Shigelosis…
-
AEBetan eta EBn frutak eta barazkiak kontsumitzeak eragindako toxiinfekzioen joerak eta jatorria 15/01/26
Bizimodu osasungarria izateko gomendioak direla eta, gora egin du fruten eta barazkien kontsumoak Estatu Batuetan eta Europar Batasunean. Era berean, ikusi da elikagai horiek sortutako gaixotasun-tasa altua dela oraindik ere bi kontinenteetan, eta horrek arazo handia dakar osasun publikoaren eta ekonomiaren aldetik. Hori dela eta, Sevillako eta Chileko unibertsitateek ikerketa bat egin dute 2004-2012 urteetan…
-
Solanum glaucophyllum hostoak erabiltzea animaliak elikatzeko 15/01/22
EFSAk irizpen berri bat eman du pentsuetan erabil litekeen lehengai baten inguruan. Ebaluazioa, hain zuzen, Solanum glaucophyllum (astapiper zuria )hostoen eta irinaren arteko nahasketa batez osatutako lehengai bat erabiltzearen ingurukoa da. Lehengaietarako 767/2009 Erregelamenduan berrikusitako eta behatutako esparru berrian EFSAK egindako lehen ebaluazioa da. Solanum glaucophyllum solanazeoean familiako landare bat da, eta D bitaminaren eragina…
-
Bisfenol Ak ez du kontsumitzaileentzako arriskurik eragiten – EFSA 2015
Bisfenol Aren (BPA) arriskua berriz ebaluatu ondoren, osagai hori 2006an lehenengoz ebaluatu zenez geroztik argitaratutako zientzia-ebidentziak aintzat hartuta, EFSAk hau ebatzi du: …BPAk ez du inolako arriskurik eragiten edozein adinetako kontsumitzaileen osasunean (jaio gabeko haurretatik nerabeetaraino), egungo esposizio-mailetan. BPAren aurreko esposizioa, dietaren edo osagai horren bestelako esposizio-iturri batzuen konbinazioaren bidez (adb.: hautsa, kosmetikoak eta paper…
-
Esne gordina: kontsumo egokia – EFSA 2015
Esne gordina: propietateak eta kontsumo egokia Europan, honako sinesmen hau hedatzen ari da: merkaturatutako esneak galdu egiten ditu bere propietate eta nutriente gehienak; esne gordinak, berriz, mantendu egiten ditu. Horren ondorioz, kontsumitzaileek interes handiagoa erakutsi dute esne gordinari eta osasunerako balizko onurei dagokienez. Europako herrialde askotan baimentzen da esne gordina saltzea makinen bidez. Makina mota…
-
2014ko (IAAP-H5N8) hegazti-gripearen eta 2005eko (IAAP-H5N1)en arteko konparazioa 14/12/23
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) argitaratutako artikulu batean deskribatu egiten dira A H5N1 motako Patogenotasun Handiko Hegazti-gripea (IAAP) eta A H5N8 motakoa Europan sartzeko moduen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak. 2005eko udazkenean, Errumania eta Kroazia izan ziren basoko eta eskortako hegaztien artean A (H5N1) gripearen presentzia jakinarazi zuten Europako lehenengo herrialdeak. 2006ko otsailetik aurrera,…
-
Plagizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2014
Europan elikagaietako pestizidak kontrolatzeko azken programan aztertutako lagin guztien % 97ren hondakin-maila legezko mailatik beherakoa zen (banaka-banaka aztertuta). Laginen % 54k baino gehiagok ez zuten produktu kimiko horien aztarna atzemangarririk. Elikagai ez ekologikoek maizago urratu zituzten legezko muga horiek produktu ekologikoek baino (% 3,1 eta % 0,8, hurrenez hurren) EBtik kanpoko herrialdeetatik inportatutako elikagaietan bost…
-
Ebola birusa: animaliek gaixotasunarekiko duten esposizioa 14/12/17
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) eta EFSAren artean eginiko ebaluazio bateratu batek ondorioztatu du ez dirudiela etxeko maskotek Europan Ebola birusarekiko esposizioa dutenik. Ebaluazioak txakurrak eta katuak hartu ditu bere baitan, horiek baitira Europan maskotarik ohikoenak. Hala, honako hiru alderdi hauek jorratu ditu: Ebola birusarekin gaixotutako gizaki batekin kontaktuan egoteko maskota batek duen…
-
H5N8 Hegazti-gripea Europan sartzeko bideak 14/12/17
EFSA aztertzen ari da zein bidetatik sartu ahal izan den H5N8 azpi-motako Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) birusa, azken boladan EBn agerraldiak eragin dituena. Europan lehenengo aldiz atzeman da birus hori, eta ez dago argi nola sartu zen Alemaniako ustiategi bateko indioilarren artean. Bertan atzeman zuten lehenengo agerraldia, azaroaren 6an. Birus hori aurretik ere isolatu…