Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • 3D animazioak Anisakisari buruz 15/02/20

    Europako PARASITE proiektuaren esparruan, hiru dimentsioko bi animazio sortu dira, Anisakis parasitoaren bizitza-zikloarekin, giza infekzioarekin eta Anisakisari ematen zaion erantzun immunearekin lotuta. PARASITE proiektua VII. Esparru Programan dago kokatuta, eta helburutzat du ikerketak egitea arrainen bidez transmititutako arriskua atzemateko, zaintzeko eta murrizteko, aintzat hartuta EFSAk 2010eko Arrisku Ebaluazioan atzemandako ikerketa-beharrizanak. Proiektuan 13 herrialdek dute ordezkaritza;…

  • Kromoaren eta nikelaren ondorio toxikoak esperimentuetarako animalietan eta gizakietan – EFSA 2015

    EFSAk kromoaren (Cr) eta nikelaren (Ni) toxikotasunari buruzko bibliografia aztertu du, eta eskuragarri dauden ikerketetan argitaraturiko datuek honako ondorio toxiko hauek azaltzen dituzte: Kromoa: kromo tribalenteak toxikotasun txikia du, akutua nahiz epe luzekoa; kromo hexabalentea, berriz, oso toxikoa da, eta epe luzeko ondorioak sortzen ditu parametro hematologikoetan eta gibelean. Saguei hesteetako tumoreak sortzen zaizkie, etengabe…

  • Arrisku-ebaluazioa: nikela elikagaietan eta uretan- EFSA 2015

    EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) ebaluatu egin du elikagaietan (bereziki, barazkietan) eta edateko uretan nikela (Ni) egoteak giza osasunari dakarkion arriskua. Iturria: Nikela Lurreko gainazaleko osagai bat da, eta nonahikoa da biosferan. Iturri naturaletatik igaro daiteke elikagaietara eta uretara, edo giza jardueren ondorioz. Tartean dauden elikagaiak: Oro har, hauek dira elikaduraren bidez nikelaren aurreko esposizioa…

  • Berezi@ Elikagaien eta Uraren bidez Transmititutako Gaixotasunak 15/02/11

    Txosten honetan aurkezten dira gaixotasun transmitigarriei buruzko zaintza epidemiologikoaren emaitzak. Zehazki, autonomia-erkidegoetako zaintza-zerbitzuek eta Epidemiologia Zentro Nazionalak (CNE) lurralde nazionalean 2012. urtean egindako zaintza-lanen emaitzak dira. Artikulu osoa

  • Berunaren bidezko intoxikazioaren prebentzioa – OME 2014

    OMEk beruna sartu du osasun publikoarentzat kezkagarrienak diren hamar produktu kimikoen artean; hortaz, beharrezkotzat jo du langileen, haurren eta ugaltze-adinean dauden emakumeen osasuna babesteko hainbat ekintza abiaraztea. Honako hauek dira Berunaren aurreko esposizioa eragin dezaketen jarduera edo substantziak: industria-jarduera (meatzaritza, galdaketa, birziklapena, pinturak, gasolina, etab.), ura eta elikagaiak eta kosmetiko eta sendagai tradizional batzuk. Haur…

  • Aholkuak dietaren ordezkoen oinarrizko osaerari buruz – EFSA 2015

    EFSAko Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, pisua kontrolatzeko dietaren ordezkoen oinarrizko osaerari buruz. Produktu horiek energia-defizit nabarmena eragiten dute gehiegizko pisua duten pertsona helduengan, euren dieta osorik ordezkatuta pisua murriztu nahi dutenengan. Halaber, Panelak informazioa eman zuen produktu horien erabilera-baldintzez eta -mugez, eta gomendatu zuen hiru astetik gora ez…

  • Haurdun dauden emakumeak eta Q sukarra 15/02/10

    Erresuma Batuko Osasun Publikoko zein Nekazaritza eta Abeltzaintzako agintari eskudunek mezu bat igorri dute, haurdun dauden edo egon daitezkeen emakumeen artean hainbat gaixotasun prebenitzeko. Informazio-oharrak emakumeei ohartarazten die euren osasuna eta fetuarena arriskuan jar dezaketela ardiekin edo abeletxeko beste edozein animaliekin kontaktuan badaude animaliak erditzean; izan ere, animalia horiek hainbat infekzio (besteak beste, Q sukarra)…

  • Proteinen erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015

    EFSAren Dietetikaren, Nutrizioaren eta Alergien Produktuen Panelak (NDA) zientzia-iritzi bat argitaratu du, eta bertan ezartzen dira herritarrentzako proteinen erreferentziazko ingestaren balioak (PRI). Helduak Bi sexuetako heldu osasuntsuentzako, eguneko batez beste 0,66 proteina-gramo ezarri dira, gorputzeko pisuaren kiloko. Kontuan hartuta 97,5eko ehunekoa eta aintzat hartuta eraginkorra dela dietan % 47ko proteina-kopurua erabiltzea, aintzatetsi da adin guztietako…

  • OMEk 2014an Segurtasun Kimikoaren arloan egindako jardueren laburpena – 2014

    OMEk argitaratu egin du 2014an Segurtasun Kimikoaren arloan egindako jardueren inguruko urteko txostena. Arrisku Kimikoen Ebaluazioari dagokionez, honako ekintza hauek dira aipagarrienak: Arrisku Kimikoen Ebaluaziorako Sarea abiaraztea. Arriskuen Ebaluaziorako erakundeen arteko interakzio-foro gisa sortu da, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta ebaluazio-metodoak bateratzeko. Arriskuen Ebaluaziorako metodologian erreferentziazko hainbat dokumentu argitaratzea, besteak beste: Nazioarteko Jokabide Kodea,…

  • Mikrobioen aurkako erresistentzia 15/02/04

    Animalietan eta gizakietan mikrobioen aurkakoak erabiltzea lotuta dago bakterioek mikrobioen aurka duten erresistentziarekin, hala animalietan nola gizakietan. Hona hemen medikamentuekiko erresistentzia duten bakterioen zenbait adibide: Staphylococcus aureus, metizilinarekiko (SARM) erresistentzia duena Bankomizinarekiko (VRE) erresistentzia duten enterococoak β-Lactamasak (Escherichia coli eta Klebsiella pneumoniae) sortzen dituzten enterobakterioak Erresistentzia anitzeko Pseudomona aeruginosa Clostridium difficile Ildo horretan, Gaixotasunak Prebenitzeko…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad