Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Zientzia-irizpena: kloranfenikolaren arriskua elikagai eta pentsuetan – EFSA 2014
EFSAk zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagai eta pentsuetan kloranfenikolaren presentziak gizakien eta animalien osasunean izan ditzakeen arriskuei buruz. Europar Batasunean ezin da erabili kloranfenikola antibiotikoa elikagaietarako animalietan. Hala ere, lurzoruko bakterioek ekoitz dezakete, eta, beraz, naturalki ager daiteke landare-elikagaietan. Irizpenean, EFSAko CONTAM panelak elikagai-esposizioa kalkulatu du kasurik txarrenerako: animalia-jatorriko elikagai guztietan 0,3 µg kloranfenikola kiloko.…
-
Elikagaien eta uraren bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosia – ECDC 2014
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) urteko txostenaren lehen zatia kaleratu du, eta bertan, Europako osasun publikorako garrantzitsuak diren eta transmiti daitezkeen gaixotasun nagusien epidemiologiaren ikuspegi orokorra ematen da. Argitaratutako txostenak 2012ko egoera epidemiologikoaren berri ematen du, uraren eta elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasun eta zoonosi nagusiei dagokienez. Lehen txosten horretan, gaixotasun hauen inguruko…
-
Nibalenolaren eta Deoxinibalenolaren genotoxikotasunari buruzko azterlanak – EFSA 2014
EFSAk ebaluatu egin du Fusarium generoko onddoek sortutako Nibalenola eta Deoxinibalenola (DON) mikotoxinen genotoxikotasuna. Horiek normalean garia, artoa, garagarra, oloa eta zekalea bezalako zerealen laborantzak kutsatzen dituzte. Horretarako, genotoxikotasun-probak egin dira saguekin, eta egindako entseguen erantzun guztiak negatiboak izan dira. Era berean, ez zen ondorio mutagenikorik agertu ikertutako dosietarako. Bi mikotoxinen geotoxikotasun-egintzaren mekanismoa azaltze aldera,…
-
EFSAk azido folikoaren erreferentziazko balore dietetikoak ezarri ditu – EFSA 2014
EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) azido folikoaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat. Balore horiek dietan folatoaren (EFD) baliokidetzat ematen dira; izan ere, elikagaietan dagoen folatoaren bioeskuragarritasuna txikiagoa da, gehigarri gisa hartzen den edo elikagai aberastuek duten folato sintetikoarena baino. Zientzia-iritzi berri honetan gizon eta emakume heldu osasuntsuentzat ezarri den…
-
Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen eragina Holandan – RIVM 2014
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutuak (RIVM) argitaratu egin du hainbat gaixotasun-kargaren zenbatespena, hain zuzen ere Holandan eragin handiena duten elikagai-infekzio bakoitzari lotutako gaixotasunena. Halaber, gaixotasun horiek eragiten dituzten kostuak argitaratu ditu, 2012 urtea ardatz hartuta. Azterlan horretan jasotako patogenoak honako hauek dira: Campylobacter spp., Escherichia coli, Salmonella spp., Listeria monocytogenes, Bacillus cereus, Clostridium perfringens,…
-
Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen agerraldiak EBn 14/11/19
2014ko azaroaren 6an, agintari alemanek aditzera eman zuten A birusaren (H5N8) Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) agerraldia gertatu zela indioilarren hegazti-ustiategi batean. Geroago, 2014ko azaroaren 16an, H5N8 azpi-motako IAAP atzeman zen Holandan, oilo erruleen haztegi batean. Ondoren, egun horretan bertan, H5 azpi-motako IAAPren agerraldia berretsi zuten ahateak hazteko Ingalaterrako (Erresuma Batua) ustiategi batean. Kaltetutako hiru…
-
Puxika-arraina:informazio-oharra 14/11/11
Azken hilabeteotan ikusi da gure kostaldean puxika- edo danbolin-arrain (Lagocephalus lagocephalus) batzuk agertu direla. Arrain hori oso ezaguna da gure kostaldean; baina, 2014an areagotu egin dira arrain horren agerrerak Kantauri itsaso osoan. Bereziki, arrantzale afizionatuei ohartarazi behar zaie erantsitako dokumentuetako argazkietan agertzen den arrainaren antzeko bat aurki dezaketela. Hartutako prebentzio-neurriak Kontrol-ikuskatzeak: ikuskaritza horiek areagotu egin…
-
Ebola birusa ehiza-haragiaren bidez transmititzeko arrisku-ebaluazioa – EFSA 2014
EFSAk azken aldian argitaratutako zientzia-txostenaren arabera, Ebola birusa Afrika mendebaleko eta erdialdeko legez kanpoko ehiza-haragiaren inportazioaren bidez Europan sartzeko aukera txikia da. Txostenak honako argudio hauek eman ditu birus hori basoko animalien ehiza-haragiaren bidez transmititzeko arriskua txikitzat jotzeko arrazoi legez: Basoko animaliak ehizatzeak eta hiltzeak transmisio-arrisku handia dakarren arren, Europan ez dago jardunbide horien berririk.…
-
Berezi@ Itsasoko Biotoxinak 14/10/28
Itsasoko biotoxinak giza osasunerako elikadura-arriskua dira. Algek ekoizten dituzte eta eraginik pairatu gabe toxinak metatzen dituzten arrain edo molusku iragazleak kontsumitzean, intoxikazio larriak gertatzen dira. Artikulu osoa
-
Antibiotikoekiko erresistentzia eta metal astunak Alemanian 14/10/24
Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) laburpen-txosten bat argitaratu du, 2013. urtean gauzatu dituen jarduketa nagusiei buruz. Honako hauek dira alemaniarrak gehien kezkatzen dituzten gaiak, besteak beste: umeentzako esnea, tatuajeen arriskuak azalerako, infusioen eta tearen alkaloideak edo nanopartikulak ehun eta plastikoetan. Jarraian, txosten horretan bertan jorratutako beste bi gairen emaitzak nabarmenduko ditugu: antibiotikoekiko erresistentziak eta…