Ebola birusa: animaliek gaixotasunarekiko duten esposizioa 14/12/17

Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) eta EFSAren artean eginiko ebaluazio bateratu batek ondorioztatu du ez dirudiela etxeko maskotek Europan Ebola birusarekiko esposizioa dutenik.

Ebaluazioak txakurrak eta katuak hartu ditu bere baitan, horiek baitira Europan maskotarik ohikoenak. Hala, honako hiru alderdi hauek jorratu ditu:

Ebola birusarekin gaixotutako gizaki batekin kontaktuan egoteko maskota batek duen probabilitatea

  • Probabilitate hori baxua da, kontuan hartuta EBn gizakien artean kasu gutxi atzeman direla.
  • Maskota bat EBn kutsatzeko egoerak ez dira Afrika mendebalean egon daitezkeenen parekoak.

Animaliak Ebola birusarekiko esposizioa izateko probabilitatea

  • Animalia bat kontaktuan badago gizakien gaixotasun sintomatiko batekin, maskota infektatzeko edo eragile kutsatu gisa aritzeko duen probabilitatea aldakorra izan daiteke: oso baxua edo altua izan daiteke, baina ziurgabetasun handia dago horrekin lotuta.
  • Probabilitate hori ez esanguratsutzat jo daiteke, gizakien artean gaixotasunaren kasua sintomarik gabekoa denean; izan ere, jakintzat ematen da birusa ez dela iraizten.

Ebola birusarekin kutsatutako maskota bat kutsatutako gizaki bati birusa transmititzeko gai izateko probabilitatea:

  • Ziurgabetasun handia dago biremiaren, birusa desagerraraztearen edo etxeko animalien artean Ebolak dituen zantzu klinikoen inguruan.
  • Gizakiek esposizioa duten animaliekin kontaktuan egonda esposizio bizitzeko dugun probabilitatea zaila da baloratzen, baina aldatu egin daiteke, oso baxutik altura, egoera berezien arabera.

Ebaluazio zientifikoa: gizakiekin kontaktuan dauden animalia txikiek Ebolarekiko duten esposizioa izatea – EFSA/ECDC

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…