2014ko (IAAP-H5N8) hegazti-gripearen eta 2005eko (IAAP-H5N1)en arteko konparazioa 14/12/23

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) argitaratutako artikulu batean deskribatu egiten dira A H5N1 motako Patogenotasun Handiko Hegazti-gripea (IAAP) eta A H5N8 motakoa Europan sartzeko moduen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak.

2005eko udazkenean, Errumania eta Kroazia izan ziren basoko eta eskortako hegaztien artean A (H5N1) gripearen presentzia jakinarazi zuten Europako lehenengo herrialdeak. 2006ko otsailetik aurrera, azkar hedatu zen Europa erdialde osoan. IAAP (H5N1) 2010ean desagertu zenean, Europako 21 herrialdetako basoko eta eskortako hegaztien artean atzemana zen.

Europan sartu aurretik, IAAP (H5N1) zabal zebilen eskortako hegaztien eta basoko hegaztien artean, Asian. IAAP (H5N1) Asiako ekialdetik Europara Asia erdialdean zehar hedatzeko arrazoien artean, honako hauekin lotutako zenbait jardueraren nahaste konplexua dago: eskortako hegaztien ekoizpena, hegaztien legez kanpoko garraioa, basoko hegaztiek zeharka eragindako infekzioak eta migrazio-hegaztien dispertsioa. Gaur egun, ez dago azalpen zehatz eta koherenterik, Europako hegazti-ustiategietako infekzio-bideei buruz.

IAAP (H5N1) Europa erdialdean bat-batean agertu zenean, 2006an, Errusia mendebaleko hotz-boladekin lotu zen; izan ere, ustez, infektatutako hainbat baso-hegazti mendebalerago bultzatu zituen.

Beste alde batetik, 2014ko azaroaren hasieratik berriz agertu da IAAP A (H5N8) delakoa, Europako lau herrialdetako (Alemania, Holanda, Erresuma Batua eta Italia) eskortako hegaztien artean.

IAAP (H5N8)ri dagokionez, Europan ukitutako ustiategiak barnekoak dira, biosegurtasun ona dutenak, nahiz eta basoko eta eskortako hegaztien arteko zeharkako kontaktua gerta daitekeen, basoko hegazti infektatuek kutsatutako edozein materialen bidez; esate baterako, gorozkien bidez. Hainbat ustiategitan, eremuaren sarreratik hurbilen zeuden unitateak izan ziren agerraldiak kaltetutako lehenengoak, eta horrek iradoki dezake birusa (H5N8) instalaziotik hurbileko iturri baten bidez sartu dela.

Artikulua

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…