Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien industria
-
RASFF – ELIKAGAIAK: 2026ko lehenengo lauhilekoaren laburpena
2026ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1564 jakinarazpen izan dira. Horietatik 413 alertak izan dira (%26,5), 684 informazio-jakinarazpenak (%43,5) eta 467 mugan egin diren ukapenak (%30).
-
Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa
AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak osagai baten konposizioari buruzko zalantzak dituelako, edo kontrol ofizialen testuinguruan identifikatzen delako.
-
Aurrez prestatutako elikagaietan Listeria monocytogenes bakterioari buruzko gida: elikagaien segurtasuna bermatzeko neurriak
Food Safety Authority of Ireland erakundeak Guidance Note No. 46 izeneko oharra argitaratu du, osorik fabrikan prestatu, hoztu eta gero etxean bero kontsumitzeko ontziratzen diren aurretik prestatutako elikagaietan Listeria monocytogenes bakterioa kontrolatzeko.
-
Kalamua eta kannabinoideak gizakien elikaduran: galderak eta erantzunak
Bi izendapenak landare-espezie berdinaz ari diren arren, Cannabis sativa L., kalamu hitza xede industrialetarako ereiten diren barietateentzat erabiltzen da, THC eduki txikiagoa izaten dute (gehienez ere % 0,3) eta elikaduran erabili daitezke; aldiz, marihuana hitza kalamu landarearen “puntei” buruzkoa da, estupefazienteak dira eta ezin dira elikaduran erabili.
-
Elikadura-osagarriak: fantasiazko sendagai-izenak erabiltzea
2028ko urtarrilaren 1etik aurrera, ezin izango dira merkaturatu giza gaixotasun batekin lotura dutela iradokitzen duten edo kontsumitzaileak nahastu ditzaketen izen komertzialak dituzten lote berriak.
-
ACSAren pastelgintzako jardunbide egokien gida
| Iturria: ACSA | Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) Pastelgintzaren sektorerako jardunbide egokien gidaren bigarren edizioa argitaratu du. Gida elikagaien arloko eragileei zuzenduta dago, APPCCaren printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistemen ezarpena errazteko, (EE) 852/2004 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Gida txikizkako merkataritzan aritzen diren eta gozogintzako, pastelgintzako eta opilgintzako produktuak egiten, laberatzen eta merkaturatzen dituzten enpresei zuzenduta dago. Hainbat…
-
Elikagaien kalitatearen esparruko arau-xedapenak eguneratzea
Elikagaien Kalitatea Defendatzeko 28/2015 Legearen izaera estrategikoa da. Arau horren oinarrizko helburua da herritarrei elikagai osasungarri eta seguruak ematea, kalitate-aurreikuspenak beteko dituztenak.
-
Sukralosa (E 955) berrebaluatzea elikagai gehigarria den aldetik
Sukralosa (E 955) Europar Batasunean elikagai-gehigarri gisa baimendutako edulkoratzaile bat da. Batasunean 2009ko urtarrilaren 20a baino lehen edulkoratzaile gisa erabiltzeko baimenduta zegoenez, EFSAk arriskuaren beste ebaluazio bat egin behar dien elikagai-gehigarrien taldekoa da.
-
Ostalaritzan arrautzen eta arrautza-produktuen Elikagaien segurtasuna
AESANen Batzorde Zientifikoak arrautzekin edo arrautza-produktuekin egindako elikagaien segurtasun- eta mantentze-baldintzak ebaluatu ditu txikizkako establezimenduetan, baita arrautza gordinarekin prestatutako janariak kontsumitzeak osasun publikoarentzat duen arriskua ere.
-
RASFF elikagaiak: 2025 urteko laburpena
2025 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4898 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1367 (%28) alertak izan dira (1201 2024an), 2179 (%44,5) informazio-jakinarazpenak (2035 2024an) eta 1352 (%27,5) mugan egin diren ukapenak (1578 2024an). Arrisku guztietatik, iruzurrak eta kutsadura biologikoak dira jakinarazpen gehien eragin dituztenak, %22 eta %20 hurrenez hurren, iruzurren kasuan % 19,5etik gora eta % 21etik…