Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
EBko nekazaritza-uztetako izurriteak ezaugarritzea 14/10/23
Gaur egun, Batzordea 2000/29/EE Zuzentarauaren eranskinetan zerrendatutako organismoen araudi-egoera berrikusten ari da. Nagusiki, berrikuste-lan hori jada EBn dauden organismoei dagokie (kasu askotan, aspaldi daude araupetuta Europan). Beraz, egoki iritzi zaio ebaluatzeari organismo horiek 2000/29/EE Zuzentarauaren menpe jarraitzea merezi duen edo, bidezkoa bada, landareak ugaritzeko materiala merkaturatzeko testuinguruan araupetu behar diren, edo araupetzetik kanpo gelditu behar…
-
Albaitaritzako sendagaien erabilera AEBetan 14/10/24
FDAk, Sendagaien eta Elikagaien AEBetako Gobernuaren Administrazioak, urteko laugarren txostena argitaratu du. Bertan laburtzen dira elikagaiak ekoizten dituzten animalietan erabiltzen diren eta onartuta dauden mikrobioen aurkako sendagaien 2012ko salmenta– eta banaketa-datuak. Oraingo honetan, FDAk 2009tik aurrerako datuak sartu ditu txostenean, 2009-2012 aldiko informazio osatuagoa emateko. Txostenean jasota dauden datuen artean, hauek gailentzen dira: 2009-2012 aldian,…
-
Zientzia-iritzia: perklorato-arriskua fruta eta barazkietan – EFSA 2014
EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zientzia-irizpena eman du elikagaietan, zehazki, fruta eta barazkietan, perkloratoaren presentziak giza osasunean eragin dezakeen arriskuari buruz. Hartara, eguneroko ingesta toleragarria ezarri du: 0,3 µg/gorputz-pisuaren kilo/egun heldu osasuntsuentzat. Perkloratoaren esposizioa dela-eta herritar-talde minberatzat jo dira haurtxoak eta fetuak. Panelak 4.731 emaitza analitiko aztertu ditu sei estatu kidek aurkeztutako laginei dagozkienak; lagin…
-
Akrilamidaren, nitratoen eta OTAren ingesta Holandan 14/10/17
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) 3 konposatu kimikoren ingesta aztertu du (akrilamida, nitratoak eta okratoxina A). Horiek Holandako 7 eta 69 urte bitarteko herritarrek kontsumitzen dituzten elikagaietan daude, eta honako hauek dira ikerketaren ondorioak: Nitratoak: Erreferentzia gisa EIO (Eguneko Ingesta Onargarria) baino nitrato-ingesta handiagoa duten herritarren ehunekoa hartu dute, eta ondorioztatu dute…
-
Erreferentziazko dietetika-balioak zinkarentzat, selenioarentzat eta kromoarentzat – EFSA 2014
EFSAren Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) eskura dagoen zientzia-ebidentzia aztertu du, zinkarentzat, selenioarentzat eta kromoarentzat ingesta gomendagarriaren balioak ezartzeko. Zinka Panelak eguneko batez besteko errekerimendu hauek gomendatzen ditu: 6,2-10,2 mg/egun emakumeentzat (erreferentziazko batez besteko pisua: 58,5 kg) eta 7,5-12,7 mg/egun gizonentzat (erreferentziazko batez besteko pisua: 68,1 kg). Haurtxo eta umeentzat gomendatutako balioak 2,9 eta…
-
Azido formikoaren erabilera pentsuetan 14/10/13
Europako Batzordeak hala eskatuta, FEEDAPek, EFSAren baitan animaliak elikatzeko erabilitako gehigarri eta produktu edo substantziak aztertzen dituen batzorde teknikoak, irizpen zientifiko bat eman du azido formikoa berriz baimentzearen inguruan, zehazki, animalia-espezie eta -kategoria guztientzako pentsuen kontserbatzaile gisa erabiltzeko, eta ziloratzeko gehigarri gisa erabilera berria emateko. Hona hemen FEEDAPek ateratako ondorioak: Ez da kontrako eraginik atzeman…
-
Arriskuaren ebaluazioa: Salmonella meloietan eta Salmonella eta Norobirusa tomateetan 14/10/13
Europako Batzordeak EFSAko Arrisku Biologikoen Adituen Panelari (BIOHAZ) eskatu zion zientzia-irizpenak eman zitzala animalia-jatorririk gabeko elikagaiek (FoNAO dira ingelesezko siglak) kutsa ditzaketen patogenoen arriskuaz osasun publikorako. Oraingoan, meloietako Salmonellaren eta tomateetako Salmonellaren eta Norobirusaren presentziari buruz eginiko arrisku-ebaluazioaren bigarren zatia argitaratu du EFSAk. Bada, arrisku-ebaluazioa egiteko erreferentziazko terminoak honako hauek izan dira: (i) Aipatutako mikroorganismoetarako…
-
Arrisku biologikoak haurdunek zenbait elikagai kontsumitzearekin lotuta – AECOSAN 2014
Elikagaien toxiinfekzioei dagokienez, haurdunak arrisku-taldetzat jotzen dira, izan ditzaketen ondorioak larriak izan baitaitezke. Elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasun garrantzitsuenen artean, listeriosia da aipagarriena; izan ere, gutxitan gertatzen bada ere, arazo larriak eragiten ditu fetuan. Haurdunen artean gertatzen den beste toxiinfekzio aipagarri bat Toxoplasma gondiik eragindakoa da, fetuan infekzio larria eragin baitezake.Haurdunarengan edo fetuarengan ondorio larriak eragin…
-
Zoonosien bilakaera Espainian 14/09/30
CreSak eta MAGRAMAk txosten bat argitaratu dute. Bertan laburbiltzen dira Espainian, 2012. urteko zoonosiei eta antibiotikoekiko erresistentziari buruzko datuak. Txostenak honako hauei buruzko informazioa biltzen du: batetik, gaixotasunak eta agente patogenoak animalien artean, gizakien artean eta elikagaietan; eta, bestalde, antibiotikoekiko erresistentzia, zenbait zoonosia-agenteren eta beste bakterio batzuen aurrean. Txosten horren xedea da Espainian zoonosiei buruzko…
-
Berrikuspena: A Bisfenola – RIVM 2014
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) A Bisfenolaren (BPA) inguruko gaur egungo ezagutzari eta gizakiarentzat zein ingurumenarentzat izan litzakeen arriskuei buruzko berrikuspen bat argitaratu du. Azken zientzia-ezagutzak Hainbat zientzia-argitalpenek lotu egin dute BPA sistema immunean izan ditzakeen eragin kaltegarriekin, nahasmendu metabolikoekin (obesitatea, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak), neurotoxikotasunarekin eta jokabidearen nahasmenduarekin (antsietatea eta arreta gabeziaren nahasmendua…