Zientzia-iritzia: perklorato-arriskua fruta eta barazkietan – EFSA 2014

EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zientzia-irizpena eman du elikagaietan, zehazki, fruta eta barazkietan, perkloratoaren presentziak giza osasunean eragin dezakeen arriskuari buruz. Hartara, eguneroko ingesta toleragarria ezarri du: 0,3 µg/gorputz-pisuaren kilo/egun heldu osasuntsuentzat. Perkloratoaren esposizioa dela-eta herritar-talde minberatzat jo dira haurtxoak eta fetuak.

Panelak 4.731 emaitza analitiko aztertu ditu sei estatu kidek aurkeztutako laginei dagozkienak; lagin horiek batez ere frutenak, barazkienak eta fruta eta barazkien produktuenak ziren. Horrez gain, kontuan hartu dira fruta-zukuetan, alkoholdun edarietan, esnean, haurrentzako formuletan eta amaren esnean egon daitezkeen perklorato-mailei buruzko datu bibliografikoak. Datu horiek baliatuta, balioetsi egin dira perkloratoaren aurreko esposizio akutua eta kronikoa.

Esposizio akutua

Panelak ondorioztatzen du ez dagoela justifikatuta erreferentziazko dosi akutua ezartzea; izan ere, ez da oso probablea perkloratoaren aurreko esposizio akutu batek, elikadurako ohiko mailetan, eragin kaltegarriak sortzea giza osasunean, edota, are gehiago, biztanleria-talde minberenetan.

Esposizio akutua dela eta, kezka-iturria amaren esnearekin elikatutako haurrak eta haur txikiak izan daitezke , iodoaren ingesta nahikoa ez denean.

Esposizio kronikoa

Era berean, CONTAM panelak ondorioztatu zuen perkloratoaren aurreko elikagai-esposizio kronikoa kezkatzekoa dela fruta eta barazki ugari kontsumitzen dituzten eta euren elikaduran iodo nahikorik ez duten adin-tarte gazteenen taldeen kasuan.

Kutsatzeko iturriak

Hona hemen perkloratoak elikagaiak eta ura kutsatzeko identifikatu diren iturriak:

  • Perkloratoa duten jatorri naturaleko ongarriak erabiltzea.
  • Ingurumenean industriak perklorato-isurketak egitea.
  • Atmosferan eta uraren gainazalean perkloratoa naturalki eratzea.
  • Oinarrian kloroa duten produktuak degradatzean perkloratoa sortzea; besteak beste sodioa edo kaltzio hipokloritoaren kasuan.
  • Perkloratoak kutsatutako lur-azpiko uraren bidez landareak ureztatzea.
  • Oinarrian kloroa duten biozidak erabiltzea ura desinfektatzeko.
  • Produktu fitosanitarioetarako oinarrian kloroa duten produktuak erabiltzea.

Gomendioak

Irizpenean ematen diren gomendioen artean dago Europako elikagaietan perkloratoaren presentziari buruzko datu gehiago lortzea, bereziki barazkiei, bularreko haurtxoentzako prestakinei, esneari eta esnekiei dagokienez. Era berean, Panelak identifikatu egin du beharrezkoa dela iodoaren ingestarekin loturiko perkloratorako kontrol biologikoari buruzko datuak lortzea (txizari eta amaren esneari buruzko datuak barne).

Perkloratoari buruzko irizpena EFSA

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…