Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Listeria monocytogenesa kontsumitzeko presta dauden elikagaietan: prebalentziarekin lotutako faktoreak – EFSA 2014
EFSAk argitaratu berri duen azterlan honen xedea da L. monocytogenesaren prebalentzia zehaztea, hainbat faktoreri dagokionez, baita kontsumitzeko prest dauden arrain- eta haragi-produktuetan 100 UFC/g baino gehiago duten laginen ratioa ere. Honako hauek dira emaitzak: Arrainak Berotan ketutako arrainen kutsatutako laginen kopurua askoz ere txikiagoa zen hotzean ketutakoena baino (laginak hartzean zein iraungitze-dataren amaieran). Haragiak Produktu…
-
Akrilamida eta Furano mailak Erresuma Batuko elikagaietan – FSA 2014
FSAk aztertu egin ditu Akrilamida eta Furano mailak 10 elikagai-taldetako 500 laginetan baino gehiagotan, 2011-2013 urteetan, Europako Batzordearen aholkuari jarraikiz (2010/307 Aholkua). Bada, emaitzen azterketak ez du prozesuaren kutsatzaile bi horien esposizioaren ebaluazioa aldatzen (FSAk egin zuen aldez aurretik); beraz, Agentziak ez ditu aldatu herritarrentzako kontsumo-aholkuak. AKRILAMIDA FSAk Erresuma Batuko salmenta-guneetan 2011-2013 bitartean hartutako 544…
-
EFSAk ikertu egin ditu giza salmonellosiaren azken agerraldiak Europan 14/08/03
EFSA eta ECDC ikertzen ari dira Europako zenbait herrialdetan gertatzen ari diren Salmonella enteritidisaren agerraldien balizko jatorri partekatua. Bi organismoek joan den abuztuaren 27an argitaratutako txostenean honako ondorio hauek azaltzen dira: Badirudi Austrian, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Frantzian bizi den Luxenburgoko gaixo baten Salmonella enteritidisaren (S. enteritidis) kasu edo agerraldi esporadikoak lotuta egon daitezkeela.…
-
Arriskuaren ebaluazioa: elikagaietako klorato-hondakinak – BfR 2014
Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) ebaluatu egin du elikagaietako klorato-hondakinek giza osasunean duten eragina. Ondoren, honako Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) hau ezarri du: 0,01 mg klorato / gorputz-pisuko kg / egun. Gaur egun, EFSA perkloratoari buruzko zientzia-irizpen bat prestatzen amaitzen ari da. Bertan, klorato-hondakinen ebaluazioa ere jasoko da; beraz, BfRk balore horiek behin-behinean erabiltzea gomendatu…
-
Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak Bizkaian 2013 -Osakidetza 2014
Osasun Publikoak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzak egindako Zaintza Epidemiologikoari buruzko 2013ko Txostenak Informazio Mikrobiologikoaren Sistemak (SIM) igorritako datuak biltzen ditu. Honako hauek dira txosteneko ondorio nagusiak: GORA EGIN DUTE Campylobacter 743 isolamendu eragin ditu, eta SIMri jakinarazitako mikroorganismo ohikoena (2013an infekzio gastrointestinalen eragilea) izan da. 743 kasu horien ondorioz, % 22 igoarazi dute isolamendu-kopurua, 2012.…
-
Zientzia-iritzi berria: beauverizina eta eniatina mikotoxinak 14/08/20
Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion zientzia-irizpena emateko elikagai eta pentsuetan beauverizinaren eta eniatinaren presentziak gizakien eta animalien osasunari eragin diezaioketen arriskuari buruz. Xede horretarako, elikagai, pentsu eta prozesatu gabeko aleetan beauverizinarekin eta eniatinarekin loturiko analisien 12.685 emaitza ebaluatu ziren guztira. Beauverizina eta anitinak Fusariumen hainbat espeziek sortutako mikotoxinak dira. Eniatinak ebaluatzeko, A, A1, B eta…
-
Berezi@ Nanoteknologia elikagaien sektorean 14/07/24
Gero eta nanoteknologia-aplikazio gehiago deskribatzen dira Elikagaien Industriarako, eta aurreikuspena da erabilerak areagotzea, material horien propietateak eskaintzen dituzten abantailei esker. Hori dela eta, ikerketak arrisku-ebaluazioaren azterlanetara lotu behar dira, Elikagaien Segurtasun maila handia mantentzeko eta kontsumitzaileen osasuna eta ingurumena babesteko. Artikulu osoa
-
Elikagai berezietan dauden mikotoxinen aurreko esposizioaren ebaluazioa – ACSA 2014
ACSAk Mikotoxinen Dieta Osoaren Azterlanaren kapitulu berri bat argitaratu du. 2008-2009an egin zen eta elikagai berezietan (glutenik gabeko elikagaiak eta inportatutakoak, nagusiki herritar zeliakoek eta etorkinek kontsumitzen dituztenak, hurrenez hurren) aflatoxinek (AFS), deoxinibalenolak (DON), fumonisinek (FBak) eta zearalenonak (ZEA) duten presentziari dagokio. Alde batetik, glutenik gabeko elikagaiek (nagusiki, arto- edo arroz-irinez eginikoak) FBekin eta DONekin…
-
Nanoteknologiari buruzko inbentarioa elikagaien sektorean – EFSA 2014
EFSAk inbentario bat egin du, elikagaien sektorean nanoteknologiari buruzko ikuspegi orokorra ematen duena; izan ere, gaur egungo eta etorkizuneko aplikazioak biltzen ditu, alo horretako araudia (EBkoa zein EBtik kanpokoa) aztertzen du eta gaur egun eskura dauden datu toxikologikoak (material horiei eta, arlo honetan, azken urteotan gauzatu diren arrisku zehatzen ebaluazioei buruzkoak) biltzen ditu. Inbentarioak 633…
-
Arraina kontsumitzearen arriskuak/onurak – EFSA 2014
EFSAren Nutrizio, Produktu Dietetiko eta Alergien gaineko Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, arrainek eta itsaskiek Europako elikaduran duten eginkizuna zehazteko. Halaber, balioetsi egin ditu arraina kontsumitzeak giza osasunean izan ditzakeen ondorio onuragarriak, arriskuekin alderatuta. Panelak honako hauek aztertu dit: batetik, haurdunen kontsumoa eta eragina fetuen garapen neurologikoan, eta, bestalde, oro har, helduen artean gaixotasun…