Azido formikoaren erabilera pentsuetan 14/10/13

Europako Batzordeak hala eskatuta, FEEDAPek, EFSAren baitan animaliak elikatzeko erabilitako gehigarri eta produktu edo substantziak aztertzen dituen batzorde teknikoak, irizpen zientifiko bat eman du azido formikoa berriz baimentzearen inguruan, zehazki, animalia-espezie eta -kategoria guztientzako pentsuen kontserbatzaile gisa erabiltzeko, eta ziloratzeko gehigarri gisa erabilera berria emateko.

Hona hemen FEEDAPek ateratako ondorioak:

  • Ez da kontrako eraginik atzeman txerriak elikatzeko azido formikoa proposatutako gehienezko dosian erabiltzen denean (12.000 kg azido formiko/elikagai osoaren kg), eskortako hegaztietan edo hausnarkarietan (10.000 mg azido formiko/elikagai osoaren kg). Era berean, ezin izan da identifikatu muga jakin bat segurtasun-tarte gisa. Ondorio horiek beste animalia-espezie batzuetara estrapola daitezke 10.000 mg azido formiko/elikagai osoaren kg-ko gehienezko dosian.
  • Kontuan hartuta azido formikoaren metabolismoa azkarra dela eta ez dagoela ebidentziarik egiaztatzeko gorputz-ehunetan pilatzen dela, uste dute berau animalien elikadurarako erabiltzeak ez duela eragiten kontsumitzaileen esposizioan. Horrenbestez, uste dute segurua dela kontsumitzaileentzat azido formikoa animalia-espezie guztientzako pentsuen gehigarri gisa erabiltzea.
  • Uste dute azido formikoa, % 10etik gorako kontzentrazioetan, korrosiboa dela azalerako eta begietarako. Azido lurrunkorra denez, esposizioak (arnastearen bidez eta azalarekin eta begiekin kontaktuan egotearen bidez) arriskua dakar gehigarria inolako babesik gabe erabiltzen duten langileentzat.
  • Uste dute animaliak elikatzeko azido formikoa erabiltzea segurua dela ingurumenerako.
  • Azido formikoak, gomendatutako kontzentrazioetan, galarazi egiten du bakterioak haztea elikagaietan eta edateko uretan, eta ziloratze eraginkorreko gehigarritzat jotzen da.

Iritzia: azido formikoa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…