Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Arrisku-ebaluazioa: nikelaren presentzia animalien elikaduran – EFSA 2015
EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak ebaluatu egin ditu animalien elikaduran nikela egotearen arriskuak, hala animalien osasunean eta ingurumenean nola giza osasunean. Animalien osasuna Panelak zenbatetsi egin ditu nikelaren aurreko esposizio mailak, honako animalia hauentzat, elikaduraren bidez: behiak, txerriak, untxiak, ahateak, arrainak, txakurrak, oiloak, zaldiak, ardiak, ahuntzak eta katuak. Zenbatespen horiek atzeman gabeko ondorio kaltegarrien mailekin (NOAEL)…
-
Behi-esnea kontsumitzearen ondorioz iodoaren aurreko esposizioan egoteko arriskuaren ebaluazioa – ASPCAT 2015
Kataluniako Osasun Publikoko Agentziaren Elikagaien Segurtasunerako Aholku Batzorde Zientifikoak (ASPCAT) txosten bat argitaratu du; bertan, esnean dagoen iodoari buruzko azken datuak eta eduki horietan eragiten duten faktoreak jaso ditu. Era berean, behi-esnea kontsumitzearen ondorioz iodoa hartzeko arriskua ere ebaluatzen du eta dietaren bidez esneak iodoaren ingesta osoan duen eraginaren gutxi gorabeherako kalkulua egiten du. Ondorioztatzen…
-
SIMCAPV EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2013ko datuak – Osakidetza 2015
Hona hemen Osasun Arloak EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemaren (SIMCAPV) inguruan emandako datuak: 2013n SIMCAPVari adierasitako kasuak Araba Gipuzkoa Bizkaia Orotara Campylobacter 244 944 744 1932 Staphylococcus aureus meticilinari erresistentea 206 253 1073 1532 Salmonella 128 509 286 923 Rotavirus 88 441 204 733 Yersinia 18 57 22 97 Listeria monocytogenes 10 21 19 50…
-
Kataluniako dieta osoaren azterlana, kutsatzaile kimikoen ingurukoa: artsenikoa – Agència de Salut Pública de Catalunya 2015
Azterlan honek artsenikoaren ingesta dietetikoa (erabatekoa eta inorganikoa) erakusten du, eta, era berean, horrek Kataluniako herritarren osasunean eragiten dituen arriskuak aztertzen ditu.Honako datu hauek nabarmendu daitezke: Artseniko-kopuru handiak aurkitu dira arrain eta itsaskietan, ogian eta zerealetan, eta opiletan. Kontzentraziorik handiena barbarinean aurkitu da: pisu freskoaren 8,67 µg/g. Honako hauek ere kontzentrazio-maila handia dute: mihi-arrainak, pisu…
-
Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2013ko urteko txostena – ISCIII 2015
ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2013. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza: Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu: Agente Eragilea SIM ri egindako jakinarazpenen kopurua Campylobacter 7.270 Salmonella no tifoidea 4.710 Rotavirus 3.465 Giardia lamblia 884 Enterovirus 210 Yersinia…
-
Norobirusa:infekzio-eragilea, kutsatutako elikagaiak kontsumituz gero–RIVM 2015
RIVMk mundu mailako azterlan bat egin du, nazioarteko hiru zaintza-sistemaren (Noronet, CaliciNet eta EpiSurv) norobirusaren transmisioari eta genotipatzeari buruzko datuak aztertzeko. Bada, ondorioztatu dute norobirusak eragindako infekzio guztien % 14 inguru kutsatutako elikagaiak kontsumitzearen ondorio dela. Honako hauek dira elikagaiek eragindako agerraldiekin lotutako genotipoak: GII.4 genotipoak agerraldien % 10 eragin zuen, banakako genotipoek % 27…
-
Arrisku kimiko berriak edo emergenteak – RIVM 2015
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) txosten bat argitaratu du, osasun publikoan arriskua eragiten duten substantzia kimiko berri eta emergenteei buruz. Txosten horrek azaltzen du epe labur, ertain eta luzean arrisku kimikoak agertuko direla, indarrean dagoen legeriak araupetutako substantzia kimikoek eragindakoez gain. Hain zuzen ere, arrisku emergente horiek substantzia berrien, aplikazio berrien, teknologia-garapenen edo…
-
Nahasketa kimikoen interakzio toxikozinetikoak eta toxikodinamikoak – EFSA 2015
EFSAk kanpoko txosten bat argitaratu du. Bertan, substantzia kimiko anitzen eragin konbinatuen interakzio toxikozinetikoei eta toxikodinamikoei buruzko informazio kuantitatiboa ematen da, Arriskuen Ebaluazioari laguntzeko. Txosten horrek osatu egiten ditu substantzia kimiko anitzen aurreko esposizioak giza osasunean duen arriskuaren ebaluazioari buruzko EFSAren irizpeneko gomendioak. Irizpen horretan agerian utzi zen beharrezkoa dela konposatu anitzen aurreko esposizioak gizakietan…
-
Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako zazpi patogeno nagusien joera – ECDC 2015
ECDCk elikagaien eta uraren bidez kutsatutako 21 gaixotasuni buruzko txosten bat argitaratu du, honako 7 patogeno nagusi hauek ardatz hartuta: Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella.Txostenak, hain zuzen,patogeno horiek 2010etik 2012ra bitartean eragindako gaixotasunen joera erakusten du. Hona hemen emaitza: Campylobacteriosia Zoonosirik ohikoena da; 662.521 kasu egiaztatu dira (67 kasu EBko 100.000 biztanleko, 2010-2012…
-
Zientzia-txostenak: birusak elikakatean – FSA 2015
FSAren Elikagaien Segurtasun Mikrobiologikorako Aholkularitza Batzordeak (ACMSF) elikakateko birusen berrikuspen luzea argitaratu du. Horrez gain, FSAren Zientzia Zuzendaritzak txosten bat egin du, elikagaien bidez transmititzen diren birusei buruzkoa. ACMSFren lehenengo txostenaren arabera, honako hauek dira elikagaien bidez transmititzen diren infekzioekin lotutako birus nagusiak: norobirusak, A hepatitisa eta E hepatitisa. Gainera, hainbat gomendio eman ditu gobernu-sailentzat,…