Kataluniako dieta osoaren azterlana, kutsatzaile kimikoen ingurukoa: artsenikoa – Agència de Salut Pública de Catalunya 2015

Azterlan honek artsenikoaren ingesta dietetikoa (erabatekoa eta inorganikoa) erakusten du, eta, era berean, horrek Kataluniako herritarren osasunean eragiten dituen arriskuak aztertzen ditu.Honako datu hauek nabarmendu daitezke:

Artseniko-kopuru handiak aurkitu dira arrain eta itsaskietan, ogian eta zerealetan, eta opiletan. Kontzentraziorik handiena barbarinean aurkitu da: pisu freskoaren 8,67 µg/g. Honako hauek ere kontzentrazio-maila handia dute: mihi-arrainak, pisu freskoaren 6,31 µg/g; ganbak, pisu freskoaren 4,69 µg/g; eta antxoak, pisu freskoaren 4,57 µg/g.

Artseniko inorganikoari dagokionez, nabarmentzekoak dira talde horietan bertan atzemandako mailak:arrain eta itsaskietan, opiletan eta ogian, eta zerealetan, hain zuzen.Txirla eta muskuilua dira balio handieneko arrain- eta itsaski-espezieak (0,063 eta 0,048 µg/g, hurrenez hurren; 12. taula). Bestalde, opilei dagokienez, gosaritarako zerealetan aurkitu dute kontzentraziorik handiena (0,028 µg/g), eta ogiari eta zerealei dagokienez, berriz, janari-pastan (0,011 µg/g). Heldu baten artseniko ingesta osoa, batez beste, 216,7 µg/egun eta 259 µg/egun da; arrainen eta itsaskienartseniko-ekarpena da handiena (% 95), eta ondoren ogiarena eta zerealena (% 5).Gainerako jakiek artseniko gutxi ematen dute.

Ondorioak

Kataluniako herritarren artseniko inorganikoaren aurreko batez besteko esposizioa (0,05 eta 0,14 µg/kg/egun artean) europarren batez bestekoa baino txikiagoa da (0,09 eta 0,87 µg/kg/egun artean 4 eta 75 urte bitartekoetan), EFSAk egindako balioespenen arabera.

Kutsatzaile kimikoak. Kataluniako dieta osoaren azterlana, 2012 – ACSA 2015

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…