Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako zazpi patogeno nagusien joera – ECDC 2015

ECDCk elikagaien eta uraren bidez kutsatutako 21 gaixotasuni buruzko txosten bat argitaratu du, honako 7 patogeno nagusi hauek ardatz hartuta: Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella.Txostenak, hain zuzen,patogeno horiek 2010etik 2012ra bitartean eragindako gaixotasunen joera erakusten du. Hona hemen emaitza:

Campylobacteriosia

  • Zoonosirik ohikoena da; 662.521 kasu egiaztatu dira (67 kasu EBko 100.000 biztanleko, 2010-2012 aldian).
  • Campylobacteriosi kasuak urtez urte areagotu ziren 2008 eta 2012 artean.
  • Urtarokotasun erregularra du; tasa handienak ekain-abuztuan izan ohi dira.
  • Gizakien infekzioarekin lotutako bi espezie ohikoenak Campylobacter jejuni (egonkor mantentzen da) eta C. coli (nabarmen areagotu da) dira.

Listeriosia

  • Listeriosi kasuak nabarmen areagotu ziren 2008 eta 2012 artean (0,35 kasu EBko 100.000 biztanleko).
  • Heriotza-indize handia izan du: % 16.
  • 65 urtetik gorako gizonen eta emakumeen kasuen jakinarazpenak areagotu egin dira.
  • Erreparatu egin behar zaie herritar-talde kalteberetan izandako kasuei;hain zuzen, kontsumitzeko prest dauden elikagaiekin loturikoei. Izan ere, elikagai horietan bakterio hori egotea arriskutsua izan daiteke herritar horientzat, nahiz eta legezko mugaren azpitik egon.

Salmonellosi ez-tifoidea

  • 2010 eta 2012 artean, egiaztaturiko salmonellosi-kasuen kopurua % 10 murriztu zen (21,5 kasu EBko 100.000 biztanleko).
  • Salmonellosiaren tasak urtetik urtera murrizten ari dira (2008tik).
  • Kasuen beherakada nabarmenagoa da bi serotipo ohikoenetan:S. enteriditis eta S. typhimurium (kasu guztien % 83).

Shigellosia

  • Shigellosi kopurua egonkor mantentzen da (1,8 kasu 100.000 biztanleko).
  • Jakinarazitako kasuen bi heren EBtik kanpoko bidaiekin lotuta daude.
  • S. sonnei da jakinarazitako shigellosi-kasuetan ohikoena: % 56. Horren ondoren, S. flexneri da ohikoena.

STEC/VTEC

  • Shiga/verozitotoxina (STEC / VTEC) toxina sortzen duten Escherichia coliren infekzioak nabarmen areagotu ziren 2008-2012 artean. 2012an, egiaztatutako VTEC/STEC kasuak % 55 areagotu ziren 2010. urtearen aldean. Gorakada hori baliteke patogeno horren gaineko zaintza epidemiologikoa areagotzeak eragin izana, batez ere 2011ko Alemaniako agerraldiaren ondoren.
  • Serotiporik ohikoenak O157:H7 eta O157:H- izan ziren.

Salmonellosi tifoidea

  • 2008 eta 2012 artean, nabarmen urritu zen sukar tifoidearen kasu egiaztatuen kopurua (0,13 kasu 100.000 biztanleko, 2012an).
  • Jakinarazitako kasuen % 85 baino gehiago EBtik kanpoko bidaiekin lotuta dago.
  • Azido nalidixikoarekiko mikrobioen aurkako erresistentziaren tasa handia atzeman da ( > % 70eko erresistentzia), hala sukar tifoidean nola paratifoidean.

Yersinia

  • 2008 eta 2012 artean, Yersiniak eragindako kasuak arian-arian urritu ziren; hala, 2012an, 2,1 kasu izan ziren 100.000 biztanleko.

Surveillance of seven priority food- and waterborne diseases in the EU/EEA – ECDC 2015

ECDC 2013 txostena: Elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…