Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Azterlana: aspartamoaren eragin kaltegarriak – FSA 2015
Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak azterlan bat argitaratu du. Hull York Medikuntza Elkargoak eginiko azterlana da, aspartamoaren ingestak pertsona kalteberetan izaten dituen eragin kaltegarriei buruzkoa. Azterlana egiten zuten bitartean, aspartamoa kontsumitu ostean erreakzioak izaten dituztela aitortu zuten pertsonak ikertu ziren, baita aspartamoa duten elikagaiak kontsumitu eta arazorik izaten ez duten pertsonen kontrol-taldea ere.Edulkoratzaile hori zereal-barratxo batean…
-
Urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan – EFSA 2015
Urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan – EFSA 2015 EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 81.000 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2013ko datu hauek aurki daitezke: Laginen % 54,6k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk. Laginen % 42,8k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik. % 2,6k gainditu egiten zuten legezko mugak. Laginen %…
-
Kontsumitzeko ura fluoratzea EAEn – 2014
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txosten bat argitaratu du, EAEn kontsumitzeko ura fluoratzeari buruz. Txosten horretan, honako hauek aurkezten dira: fluorraren jarduera-mekanismoei buruzko gaur egungo zientzia-ebidentzia, fluorraren eraginak osasunean, uraren fluorazio-egoera munduan, gure erkidegoan gauzatzen diren aho-hortzetako osasun-politikak eta horien emaitzak 30 urteko epea igaro ostean. Txostenak, era berean, bildu egiten du neurri horrek ukiditzakeen herritar-sektoreen…
-
Codex Alimentariuseko Arriskuen Analisiaren printzipioak, plagiziden hondakinei buruzkoak – FAO/OMS 2014
Codex Alimentariusaren Batzordeak 2014ko maiatzean egin du azken bilkura, Txinan. Bertan, onetsi egin da plagiziden hondakinei aplikatutako Arriskuen Analisiaren printzipioen berrikusketa. Agiri hori Batzordearen prozeduren gidan sartuko da, eta, denontzako elikagai seguruak eta kalitatezkoak lortzeko, plagiziden hondakinei buruz egiten diren azterlanen oinarria da. Elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko Codexaren Batzordearen zeregina da Hondakinen Gehieneko Mugak ezartzea.…
-
A bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAko Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Taldeak erreferentziazko balio dietetiko berri ezarri ditu, A bitaminari dagokionez; zehazki, Herritarrentzako Erreferentziazko Ingesta (PRI) hauek: Gizonak: 750 µg erretinol/egun. Emakumeak: 650 µg erretinol/egun. Haurrak: 190 µg erretinol/egun (7-11 hilabete arteko haurrek) eta 580 µg erretinol/egun (15-17 urte arteko mutilek) bitartean. Haurdunaldia eta edoskitzaroa: 700 µg erretinol/egun eta 1.300…
-
Mikrobioen aurkako erresistentzia bakteria zoonotikoetan 15/03/12
EFSAk eta ECDCk analisia egin dute, bakterio zoonotiko jakin batzuek (besteak beste, Salmonella eta Campylobacter) mikrobioen aurka duten erresistentziari buruz. Horretarako, 28 estatu kideek bidalitako datuak erabili dituzte, 2013. urteari dagozkionak. Lehenbizikoz, EFSAk eta ECDCk antzeko irizpideak erabili dituzte datuak interpretatzeko. Ildo horretan, EFSAk esan du datuak errazago konpara daitezkeela orain; hori, izan ere, aurrerabidea…
-
Elikagaien inguruko jokaera, obesitatea eta estresa – EUFIC 2015
EUFICek argitaratutako artikulu batek azaltzen du metodo berriak erabiltzen ari direla estresak eragindako elikagaien inguruko jokaera aztertzeko. Bada, hori lagungarri zaie pertsonei, pisua kontrolatzeko eta azpian datzan estresa murrizteko. Egindako bibliografia-berrikustearen arabera, estresa murrizteko programak aplikatzen dituztenazterlanen % 86k azaltzen du hobekuntzak daudela lortu nahi diren elikadura-jokaeretan. Azterlan batzuek lotu egiten dituzteestresa eta obesitate orokorra.…
-
Gomedioak: azukre ingesta helduen eta umeen artean – OME 2015
OMEk zuzentarau berriak argitaratu ditu. Horietan gomendatzen du azukre askeen kontsumoa murriztea kaloria guztien ingestaren % 10 baino gutxiagora, helduen artean zein umeen artean. Gomendio horien oinarria azukre askeen ingestak gizakien osasunean eragiten dituen ondorio dokumentatuak dira. Honako hauek dira azukre askeak: elikagaiei gehitutako azukreak eta eztian, xarabeetan, fruta-zukuetan eta fruta-zuku kontzentratuan berez dagoen azukrea.Azukre…
-
EAEn egindako Elikagaien Segurtasunerako Kontrolen emaitzak – 2015
Laburpen honetan zehazten dira 2013an Euskadin kontsumitutako elikagaien osasungarritasuna bermatzeko egindako kontrolen emaitzak. ARRISKU BIOLOGIKOAK Establezimenduetako kontrol ofiziala analitikoki egiaztatzeko plana Produktuaren segurtasunaren (patogenoak) eta higiene-adierazleen inguruko parametroak aztertu ziren. 2013an, sektore hauek ikertu ziren: Prestatutako janaria:ostalaritzako III. taldea. Gozogintza-, esne- eta esneki-lantegiak:gazta onduaren prestakuntza eta esnea saltzeko makinak. Haragia eta haragi-produktuak:haragi- eta lukainka-dendak eta…
-
Gizakiei transmititzen al zaie H7N7 hegazti-gripearen birusa? 15/02/25
ECDCk txosten bat argitaratu du H7N7 patogenotasun eskaseko hegazti-gripea (PEHG) gizakiei transmititzeko arriskuaren inguruan, Erresuma Batuko Hampshire herriko oilasko-ustiategi batean agerraldi bat atzeman baitzen otsailaren 2an. Txosten horretan honako hau ondorioztatzen da: Europar Batasuneko herrialdeetan oso txikia da, oro har, herritarrei transmititzeko arriskua. Kutsatutako hegaztiekiko zuzeneko esposizioa dutenek (horiek hiltzean eta suntsitzean) kutsatzeko arrisku txikia…