Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Kadmioaren elikagaien bidezko ingesta Herbehereetan – RIVM 2015

    Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) 7 eta 60 urte bitarteko holandarrek elikagaien bitartez hartzen duten kadmioa kalkulatu dute, eta gutxi gorabehera 2 urteko umeek 0,57 µg / gorputz-pisuaren kg hartzen dute eguneko, eta helduek 0,20 µg gorputz-pisuaren kg eguneko. Emaitzek erakutsi dute 10 urte bitarteko haurrek hartzen dutela, batez beste, kadmio gehien.…

  • Ostren heriotza-kausak eta prebentzio-neurriak – EFSA 2015

    EFSAko Animalien Osasunaren eta Ongizatearen Panelak ostren heriotza masiboen areagotzeari buruzko zientzia-iritzi bat argitaratu du. Horretan, OsHV-1 eta Vibrio aestuarianus birusen eta heriotza-tasa horren arteko harremana ikertzen da; halaber, prebentzio-neurrien eraginkortasuna eta gaixotasun horien kontrola aztertzen dira. 2008. urtetik, Pazifikoko ostren (Crassostrea gigas) heriotza masiboaren patroi berri bat aurkitu da Frantzian eta Europako beste herrialde…

  • SIMCAPV EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2014ko datuak – Osasun Saila 2015

    Hona hemen Osasun Arloak EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemaren (SIMCAPV) inguruan emandako datuak: 2014n SIMCAPVari adierasitako kasuak   Araba Gipuzkoa Bizkaia Total Campylobacter 245 1010 695 1950 Staphylococcus aureus meticilinari erresistentea 254 149 989 1392 Salmonella 112 307 296 615 Rotavirus 61 540 117 778 Yersinia 14 23 32 69 Listeria monocytogenes 5 14 12 31…

  • Zientzia-iritzia: akrilamida elikagaietan – EFSA 2015

    EFSAren CONTAM panelak zientzia-irizpena eman du elikagaietako akrilamidari buruz. Txostenean ondorioztatzen da elikagaien bidez sortzen den akrilamidarekiko esposizioaren gaur egungo mailek ez dutela zertan kezka-iturri izan, ondorio ez-neoplastikoei dagokienez; alabaina, animalien ebidentziak adierazten du kezka dagoela eragin neoplastikoen inguruan, nahiz eta epidemiologia-elkarteek ez duten frogatu akrilamida giza kartzinogenoa izan daitekeela. Elikagaien bidezko esposizioa Txostenean 43.419…

  • Kafeina:EFSAren zientzia-irizpena – EFSA 2015

    EFSAk kafeinaren inguruan eman duen azken zientzia-irizpenean honako datu hauek aurki ditzakegu: Helduak (haurdunak izan ezik) Ingesta akutua 200 mg kafeinako ingesta bakar batek (3 mg / gorputz-pisuaren kg 70 kg-ko heldu batentzat) ez da arriskutsua heldu osasuntsu batentzat. Kopuru horrek berak ez du arriskurik eragiten, balin eta ariketa fisikoa egin baino 2 ordu lehenago…

  • Dioxinen eta dioxinen pareko PCBen erreferentziazko balioak, osasunean oinarrituta – EFSA 0215

    EFSAk txosten bat argitaratu du. Bertan, aztertu egin dituzte dioxinen eta Dioxinen pareko PCBen erreferentziazko mailak ezartzeko nazioarteko hainbat erakundek ematen dituzten ikuspegiak. Zehazki, txostenak honako zientzia-irizpen hauek aztertu ditu: SCF (EFSAren Giza Elikaduraren Zientzia Batzordea), 2001eko maiatzekoa. Irizpide horretan, Asteko Ingesta Onargarria (AIO) ezarri zen dioxinentzat eta dioxinen pareko PCBentzat: 14 pgEQT-OMS gorputz-pisuaren kiloko.…

  • Kaltzioaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015

    EFSAren Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, Kaltzioaren erreferentziazko balioak ezartzen dituena herritar-talde ezberdinetarako. Panelak kaltzioaren erreferentziazko honako ingesta hauek ezarri ditu: Jaioberriak (7-11 hilabete): 280 mg/egun 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 450 mg/egun 4 eta 10 urte bitarteko haurrak: 800 mg/egun 11 eta 17 urte bitarteko haurrak: 1.150…

  • Berriz aztertu da fruta eta barazkietako perkloratoaren inguruko irizpena – EFSA 2015

    EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) elikagaietan (batez ere, fruta eta barazkietan) dagoen perkloratoak osasun publikoan eragiten dituen arriskuei buruzko irizpen zientifikoaren berrikuspena kaleratu du. Argitalpen berri horrek ez die eragiten ez aurretik zegoen iritziaren ikuspegiari, ez eman ziren ondorio nagusiei. 2014ko urrian argitaraturiko iritzia berriz aztertzeko, aintzat hartu dira elikagaietako perkloratoaren mailaren inguruko datu zuzenduak…

  • Produktu fitosanitarioen materia aktiboen ebaluazioari buruzko alderdi kritikoak – EE 2015

    Joan den apirilean, Europako Batasuneko Elikakatearen eta Animalien Osasunaren Batzorde Iraunkorrak (SCOFCAH) produktu fitosanitarioen materia aktiboen arrisku-ebaluazioari buruzko eztabaida ireki batera gonbidatu zituen EFSAko, ECHAko, industrian interesa duten estatu kideetako eta beste leku batzuetako eta gobernuz kanpoko erakundeetako adituak. Eztabaida bateratu eta parte-hartzaile hori lehendabiziko urratsa izan da alderdi interesdun guztien arteko komunikazioa hobetzeko; halaber,…

  • MERtzat jotako materialak aldatzea 15/05/11

    Orain arte, adin guztietako behien hestea (duodenotik ondestera) eta mesenterioa jotzen zen Arrisku Material Espezifikotzat (MER), 999/2001 Araudiaren V. eranskinaren arabera. Bada, maiatzaren 7tik aurrera araudi berri bat (728/2015 Araudia) aplikatuko da, aldatu egiten duena 999/2001 Araudiaren V. eranskina eta honako hauek MERtzat jotzen dituena: heste meheko azken lau metroak, heste itsua eta mesenterioa. Kanpoan…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad