Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Elikagai-alergenoei buruzko lehen inkesta orokorraren emaitzak 16/07/06
Amerikako eta Kanadako janari-alergien elkarteek (Food allergy Research & Education – FARE eta Food Allergy Canada, hurrenez hurren) elikagai-alergenoen gutxieneko atalaseei buruzko lehen inkesta orokorraren emaitzak kaleratu dituzte Allergy aldizkarian. Inkesta 16 herrialdetako janari-alergiek eragindako 10.000 pertsonari egin zitzaien, 2013ko otsailetik 2014ko apirilera bitartean. 16 herrialde horien artean daude, Espainiaz gain, honako hauek: AEB, Kanada,…
-
Campylobacter bakterioarekin kutsadura oilasko freskoetan – FSA 2016
FSAk, bigarren urtez jarraian, azterlan bat egin du ikusteko Campylobacter bakterioak zenbateko kutsadura eragin duen hoztutako oilasko fresko osoen eta ontziratutakoen 3.000 laginetan baino gehiagotan. Oilaskoak Erresuma Batuko saltoki handietan eta denda eta harategi txikietan erositakoak ziren. Azterlanak ondorioztatu duenez, 2014an egindako azterlanaren emaitzekin alderatuta, hegazti gutxiagok erakutsi dute Campylobacter-ak eragindako kutsaduraren maila handiena, kontrol-neurriak…
-
Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena 2016
EFSAk 2014ko urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta haien produktuetan duten presentziari buruz. Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 28 estatu kideetatik 736.907 lagin igorri ziren. Lagin horietatik 425.232 bideratu egin ziren, 14.097 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.136 inportatutako produktuetatik eta 293.442 lagin legeria…
-
FAO/OMEk baieztatu dute glifosatoak ziurrenik ez duela minbizirik eragiten gizakiongan – JMPR 2016
Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Agentziak (IARC)2015eko martxoan glifosato izeneko pestizida aztertu zuen, malation eta diazionon izenekoekin batera, gizakiongan minbizirik eragiten zuen ebaluatzeko. Produktu Fitosanitarioen Hondakinen Ebaluazioaren ardura duen FAO/OME Batzorde Mistoak (JMPR) hiru substantzia horiek berriz aztertu ditu, eta, eskura dauden ikerketek diotenaren arabera, honako hau ondorioztatu du: aukera gutxi dago glifosatoak, matationak eta diazionak…
-
Elikagaietako prozesu-kutsatzaileen arriskuak – EFSA 2016
EFSAren elikakateko kutsatzaileen CONTAM panelak aztertu du osasun publikoari nolako arriskua eragiten dion elikagaiak prozesatzean sorturiko kutsatzaile kimiko jakin batzuk jateak; zehazki, 3-monocloropropanediol (3-MCPD), 2-monocloropropanediol (2-MCPD) eta gantz-azidoen glizidil ester (GE) kutsatzaileak. Substantzia horiek landare-olioak tenperatura handitan (gutxi gorabehera, 200 ºC-tan) fintzean sortzen dira. CONTAMek elikagaien 7.175 lagin ikertu zituen, eta GE, 3-MCPD eta 2-MCPD…
-
Zenbat janari alferrik galtzen dugu europarrok? – EB 2016
FUSIONS ikerketa-proiektuak Europar Batasunean alferrik galtzen diren elikagai-hondakinei buruzko azterlan bat argitaratu du. Proiektu horren helburua da elikagai gutxiago alferrik galtzea eta galera hori prebenitzea, eta, aldi berean, gizakion eta animalien elikakatearen segurtasuna bermatzea. Azterlanaren arabera, urtero elikagai-hondakinen 88 milioi tona inguru sortzen dira EB-28an. Horien zenbatekoa, dirutan, 143 milioi eurokoa da. Beste era batera…
-
Abrikot-aleen eratorriak kontsumitzearen arriskua – EFSA 2016
EFSAk berriki argitaratu du abrikot-aleetako eta aleokin eginiko produktuetako glukosido zianuronikoek giza osasunari zer arrisku dakarzkioten ebaluatzen duen zientzia-iritzi bat. Abrikot-aleak eta horiek haziak, baita hezurrak ere, sarri erabiltzen dira edari alkoholdunak, olioak, aromatizatzaileak, fruta hezurdunen zukuak, mazapana, pastelak, gailetak eta gozokiak egiteko. Amigdalina da abrikot-aleetako glukosido zianuriko nagusia, eta degradatu egiten da, zianuro bihurtuz,…
-
Zientzia-txostena: elikagai-patogenoen genomaren sekuentziazioa – FSA 2016
FSAk genomaren sekuentzazio osoari (WGS) eta osaera genetikoaren zientziari buruzko zientzia-txostenaren hirugarren edizioa argitaratu du. Txostenak zehazten du teknologia berri horrek Elikagaien Segurtasunerako Agentziei lagundu ahal diela elikagai-patogenoen ezaugarriak zehazten, elikagaiak seguruak eta benetakoak izan daitezen bermatu ahal izateko. WGS oso teknologia indartsua da, azkar garatzen dena, zehatza eta merkea aplikazio zabala badu.FSAk eta PHEk…
-
E. coli bakterioaren agerraldia 16/04/11
Errumanian eta Italian Errumaniako agintaritzek, otsailean eta martxoan, jakinarazi zuten Escherichia coli bakterioak elikagai-transmisioko agerraldi bat eragin duela eta nagusiki adin txikiko haurrei ari zaiela erasaten. Bakterio horrek Shiga (STEC) ekoizten du, hau da, sindrome uremiko hemolitikoarekin (SUH) loturiko toxina. Italiak ere epidemiologikoki Errumaniako agerraldiarekin loturiko SUH kasu baten berri eman dio Europako alerta-sareari. Guztira,…
-
Akrilamida: patataz eta zerealez eginiko produktuetan murrizteko gida – FDA 2016
Gida honek informazioa dakar lehengaien ekoizleentzat, elikadura-industriarentzat eta catering-zerbitzuentzat, zenbait elikagaitan sortzen den akrilamida murrizteko. Akrilamida substantzia kimiko bat da eta zenbait elikagaitan sortzen da, prozesu termiko jakin batzuetan. Akrilamidak arriskuak ekar ditzake giza osasunarentzat; beraz, hori murrizteak gutxitu egingo luke arrisku hori. Gida honek gomendio batzuk proposatzen ditu, akrilamida-kontzentrazio handiena duten produktuetan substantzia horren…