Akrilamida: patataz eta zerealez eginiko produktuetan murrizteko gida – FDA 2016

Gida honek informazioa dakar lehengaien ekoizleentzat, elikadura-industriarentzat eta catering-zerbitzuentzat, zenbait elikagaitan sortzen den akrilamida murrizteko.

Akrilamida substantzia kimiko bat da eta zenbait elikagaitan sortzen da, prozesu termiko jakin batzuetan. Akrilamidak arriskuak ekar ditzake giza osasunarentzat; beraz, hori murrizteak gutxitu egingo luke arrisku hori.

Gida honek gomendio batzuk proposatzen ditu, akrilamida-kontzentrazio handiena duten produktuetan substantzia horren kopurua murrizteko. Honako hauek dira produktu horiek: patataz eginikoak (zorroko mokaduak, patata frijituak…), zerealez eginikoak (ogia, gosaritarako zerealak…) eta beste produktu batzuk (esaterako, kafea).

Gomendio hauek elikagai horien ekoizpenaren etapa desberdinei eragiten diete: lehengaia aukeratzea, biltegiratzea, prozesatzea eta merkaturatzea. Hona hemen gomendio horietako batzuk (patataz eginiko produktuentzat):

  • Akrilamida-aitzindarien kontzentrazio txikiak dituzten patata motak aukeratzea, urtaroen araberako bariazioak kontuan hartuta, etab.
  • Patata behar bezala aukeratzea, bere heldutasunaren arabera; horretarako, kontrolatu egin behar dira zein den ereiteko garaia, zein uztarako garaia eta nola manipulatu behar diren. Horrez gain, tuberkulu heldugabeak baztertu egin behar dira prozesatu aurretik.
  • Biltegiratze-baldintzak kontrolatzea, kimuak saihesteko, baita aireztapena ere.

Guidance for Industry Acrylamide in Foods – FDA

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…