Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • T. gondii parasitoaren seroprebalentzia animalietan eta kisteen prebalentzia haragian – EFSA 2016

    EFSAk Toxoplasma gondii parasitoari buruzko berrikuspen bibliografikoa egin du, jakiteko kisteak nola banatzen diren animalietan; detekzio-metodoek zenbaterainoko eraginkortasuna duten; haragietako antigorputzen eta kisteen artean nolako lotura dagoen; eta abeletxeetako infekzioen arrisku-faktore nagusiak zein diren. Berrikuspena egiteko, 1.766 agiri aztertu dituzte, eta ondorio hauek atera: Kisteen banaketa anatomikoa Txerrietan, hausnarkari txikietan, zaldietan eta eskortako hegaztietan, kisteak…

  • Ez da glifosatorik antzeman Alemaniako ama-esnean – BfR 2016

    Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) agindutako azterlan baten bidez egiaztatu da ez dagoela glifosatoa oinarri duten pestiziden hondarrik ama-esnean. Azterlanean ama-esnearen 114 lagin batu dira, eta bakoitza bi aldiz aztertu da, egiaztatuta dauden eta 1 ng/ml-tik gorako kopuruetan ama-esnean dauden glifosato-hondarrak antzemateko gaitasuna duten bi laborategi independentetan. Kopuru hori hain da baxua, non ama-esneaz bakarrik…

  • Mikrobioen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan. 2014 – EFSA/ECDC 2016

    EFSAk eta ECDCk urteko txostena argitaratu dute hainbat bakterio zoonotikoren (Salmonella, Campylobacter eta S. aureus, besteak beste) mikrobioen aurkako erresistentziari buruz. Honako hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak: Salmonella eta E. coli Anpizilinaren, sulfonamiden eta tetraziklinen aurkako erresistentzia oso ohikoa zen aztertutako laginetan, baina zefalosporinen eta hirugarren belaunaldiko fluorokinolonen aurkako erresistentzia maila baxuan mantentzen zen (nahiz…

  • Hainbat substantzia kimikorekiko esposizioa ebaluatzeko tresna – EFSA 2016

    EFSAk, 14 herrialdetako hainbat ikertzaile eta zientzialarirekin elkarlanean, tresna bat garatu du elikagaietan dauden pestizida-hondakinekiko esposizioa ebaluatzeko. Hori aurrerapauso handia da pestizida-hondakinen metatze-arriskuen ebaluazioari buruzko lanean. Adituek datozen ebaluazio pilotuetan aztertu beharreko substantziak identifikatu dituzte. Horretarako, “metatze-ebaluaziorako taldeak”(CAG) izeneko metodologia erabiliko dute, eta hasi dira jada gibelari, giltzurrunei, begiei eta ugalketa-sistemei eragiten dieten pestizida taldeak…

  • Gipuzkoako teniasiari/zistizerkosiari buruzko azterketa 16/01/27

    Teniasi-zistizerkosiari erreferentzia egiten dion konplexu parasitarioa zoonosi bat da, eta parasito beraren forma helduak (Taenia Saginata) eta forma gazte edo larbarioak (Cysticercus Bovis) sorrarazten dute. Gizakia (forma helduaren behin betiko ostalaria) infektatzeko modua behi-haragia gordinik edo gutxi eginda jatea da. Behiek (bitarteko ostalariak), aldiz, ahotik bereganatzen dute parasitosia, pentsuen, bazken, uraren eta halakoen bidez. Horretarako,…

  • Animalien bakterioak kolistina antibiotikoarekiko erresistenteak direla hauteman da Alemanian 16/01/22

    Alemaniako Arriskuak Ebaluatzeko Institutu Federalak (BfR) frogatu du 2012. eta 2015. urteen artean egindako ikerketetan isolatutako bakterioak kolistinarekiko erresistenteak zirela, "mcr-1" gene transferigarriaren presentziaren eraginez. Hainbat ikerketaren arabera, kolistinarekiko erresistentzia bereziki ohikoa da gizentzeko oilaskoetan isolatutako Salmonella eta Escherichia coli bezalako bakterietan. BfRen ikerketen arabera, "mcr-1" gene transferigarria da erresistentzia horren eragilea. Gene hori lehen…

  • Campylobakteriosi eta listeriosi kasuek gora egin dute Europan 15/12/28

    2008an hasi zen goranzko joerari eutsiz, 2014. urtean listeriosi eta campylobacteriosi kasu gehiago izan dira Europako biztanleen artean. Urte horretan, gainera, salmonellosi kasuek ere gora egin zuten gizakietan, 2008tik lehenengo aldiz. Hona hemen EFSAk eta ECDCk argitaratu duten urteroko txostenik berrienean ageri diren ondorioak, elikagaien bitartez transmititutako zoonosiei eta agerraldiei buruzkoak (Europar Batasunean). Txostenean hau…

  • Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sarearen urteko txostena – EFSA 2015

    Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) arrisku mikrobiologikoak ebaluatzeko zientzia-lankidetza indartzen du. Bere helburua da Europako elikagaietan eta pentsuetan arrisku mikrobiologikoak ekar ditzaketen jarduerak aurreikustea eta horiek bikoiztu daitezela saihestea. Sare horri esker, EBko estatu kideek eta estatu elkartuek datuak eta metodologiak parteka ditzakete, arriskuak ebaluatzeko jardunbideak bateratu ahal izateko eta EBn sortzen ari diren…

  • Molusku bibalbioen tratamendu termikoa, birusa deuseztatzeko – EFSA 2015

    EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak (BIOHAZ) hainbat alternatiba ebaluatu ditu molusku bibalbioek hartu behar dituzten tratamendu termikoentzat, baldin eta B eta C ekoizpen-zonetakoak badira eta merkaturatu aurretik arazketa- edo berrinstalazio-prozesurik ezarri ez bazaie; horren helburua da mikroorganismo patogenoak deuseztatzea, esaterako norovirusa eta A hepatitisaren birusa. Duela gutxi argitaratutako txostenean, EFSAko adituek frogatu dute egun EBk eskatzen…

  • E. coli enteroagregatiboaren arriskua, elikagai bidez transmititutako patogeno gisa – EFSA 2015

    EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak Escherichia coli enteroagregatiboa (CEEA) duten elikagaiak kontsumitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak ebaluatu ditu; bakteria hori beherako kasuekin lotu da bidaiarien, umeen eta gaixo immunodeprimituen kasuan, bai eta gernu-hodien infekzioekin ere. EFSAk duela gutxi argitaratutako txostenean, berrikusi egiten dira bakteria horren ezaugarriak, elikagaietan bakteria identifikatzeko metodoak eta mikrobioen aurkako produktuekiko erresistentzia.Lan…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad