Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Elikagaietako trans gantzen edukia, 2015 – AECOSAN 2016
AECOSAN agentziak Espainiako elikagaiek duten trans gantz-azidoen (TGA) edukiari buruzko ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. 2015. urtean kontsumo handiko 277 elikagairen TGA edukia, koipe kopuru osoa eta koipe kopuru osoarekiko TGAen ehunekoa aztertu zituzten. Emaitzen arabera, elikagai talde guztietan, TGAen batez besteko edukia 0,6 g/100 g produktu baino txikiagoa zen, gurinen kasuan izan ezik: gurinetan, 2,0…
-
Elikagaietako kromoaren ingesta Katalunian– ACSA 2016
ACSAk, elikagaietako kromoaren ingesta aintzat harturik, metal horrek giza osasunerako duen arriskuaren ebaluazioaren emaitzak argitaratu ditu, eta ondorioztatu du dietan kromoa jateak ez dakarkiola arriskurik giza osasunari. Elikagaietako eta uretako datuak Ebaluazioa egiteko, ACSAk elikagai- eta ur-laginetako kromoaren kontzentrazio osoa aztertu du. Multzoen arabera, olio eta gantzetan aurkitu da kromo gehien, eta opilgintza-produktuetan ondoren. Zehazki,…
-
Krimea-Kongo sukar hemorragikoa Espainian 16/09/08
Irailaren 1ean, Carlos III.a Osasun Institutuko Mikrobiologiako Zentro Nazionalak Krimea-Kongo sukar hemorragikoko bi kasu zeudela baieztatu zuen, Espainian diagnostikatutako lehenak. Lehenengo kasua Madrilgo Erkidegoko ospitale batean artatutako paziente batena zen, eta zendu egin zen. Bigarren kasua, berriz, paziente hori bera artatu zuen Zainketa Intentsiboetako Unitateko erizain bat da. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak argitaratutako…
-
Pentsuek zenbat kobre eduki behar duten aztertu dute 16/09/06
EFSAk animalia-talde batzuen elikagaiek gehienez ere eduki behar duten kobre-kopurua aldatzea proposatu du. Hain zuzen, txerrikumeen, behi-aziendaren eta esne-behien elikagaietako gehieneko kobre-kopurua gutxitzea eta ahuntzen elikagaietakoa handitzea gomendatu du. Proposatu diren kobre-mailekin, kobre gutxiago askatuko litzateke ingurumenean, eta, horri esker, antimikrobianoen aurkako erresistentzia murriztea legoke. Animalien elikagaietan erabiltzen diren gehigarriak eta produktu edo substantziak aztertzen…
-
B. cereus eta beste Bacillus spp. batzuk elikagaietan: osasun publikorako arriskua – EFSA 2016
EFSAren BIOHAZ taldeak, Europako Batzordeak eskaturik, zientzia iritzi hau eman du honako helburu hauei begira: Bacillus generoaren patogenotasunari eta genero horren birulentzian eragiten duten faktoreei buruzko informazioa eguneratzea, osasunari zenbaterainoko arriskua dakarkion aztertu ahal izateko (bereziki, elikagaietako B. thuringiensis bakterioari erreparatuta). B. cereus taldeko kideak bereizteko eskura dauden metodo mikrobiologikoak berrikustea, B. thuringiensis bakterioaren anduiak…