Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Oilasko-haragian amina biogenoak egoteak haurrei eragiten dien arriskuaren ebaluazioa

    AESANen Batzorde Zientifikoak 3 urtetik beherako haurrek kontsumitutako oilasko-haragiarekin prestatutako elikagaietan amina biogenoen presentziaren ondoriozko elikadura-intoxikazioaren arriskua ebaluatu du, eta ondorioztatu du arrisku hori prebenitzeko kontrol-neurriak hartu behar direla, hala nola oilasko-haragia tenperatura egokian hoztuta mantentzea eta kontsumitu aurretik biltegiratuta egoen den denbora mugatzea. Aminen edukia oilaskoan Oilasko-haragi freskoan eta haragi freskoarekin prestatutako plateretan dauden…

  • Argitaratu da Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala 2026-2030

    AESANek argitaratu du 2026-2030 aldirako Plan Nazional hori, funtsezko tresna kontrol ofizialen antolakuntzarako eta osoko planifikaziorako, lurralde nazional osoan modu uniforme, eraginkor eta proportzionalean gauzatuko dela bermatzen baitu. Plan hori lagungarria da elikagaien segurtasun- eta kalitate-arloko estandar altuak mantentzeko eta elikagaiak kontrolatzeko sistemari buruzko konfiantza indartzeko. Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN), Planaren koordinatzaile…

  • Zereulida toxina: arriskuaren ebaluazioa bularreko haurrentzako prestakinetan

    2025eko abendutik 2026ko urtarrilera bitartean, bularreko haurrentzako zenbait prestakin merkatutik atera eta itzuli egin dira mundu osoan, ardura-neurri gisa, produktu horretan zereulida toxinaren presentzia detektatu delako. Toxina horren presentziaren ondoriozko arriskua kudeatzeko erabakiak hartzeko, Europako Batzordeak aholkularitza zientifikoa eskatu zion EFSAri, produktuak merkatutik ateratzeko kutsadura-atalasea finkatzeko. Hauek dira EFSAren hasierako arrisku-ebaluazioaren emaitzak: Erreferentziazko Dosi Akutua…

  • Izozteko haragia: bakterioen hazkuntza kontsumitu aurretik

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-irizpena argitaratu du, behi-, ardi-, eta txerri-haragia biltegiratu, izoztu eta desizoztu bitartean mikrobioen hazkuntza ebaluatzeko Europako Batzordearen eskaerari erantzuteko. Honako mikroorganismo patogeno hauek ikertu dira: Salmonela spp., Shiga toxina sortzen duen Escherichia coli, Listeria monocytogenes, Yersinia enterocolitica (txerri-espeziea) eta Clostridium botulinum ez proteolitikoa. Ondorio nagusiak * Hilketaren ondorengo epea, kanalak…

  • Lektinak lekaleetan: behar bezala egosi behar dira kaltegabetasuna bermatzeko

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) landare-elikagaietako lektinen presentziari buruzko ebaluazio zientifikoa argitaratu du, eta ondorioztatu du behar bezala eginda ez dauden lekaleen bidez kontsumitzea arriskutsua izan daitekeela gizakien osasunerako. Ebaluazioa Europako Batzordeak gutxienean prozesatuta dauden landare-dietetako joeren testuinguruan egindako eskaeraren ondorio da. Zer dira lektinak? Lektinak proteina naturalak dira, eta hainbat landaretan daude, lekale, zereal…

  • OMEk elikagaiek transmititutako gaixotasunen zaintzaren gidaliburuak eguneratu ditu

    Elikagaiek transmititutako gaixotasunen zaintzari buruzko OMEren edizio berri hau tresna osatuagoa, eguneratua eta operatiboa da mundu osoan elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasunei buruzko datuen zaintza, erantzuna eta integrazioa bultzatzeko. 2017ko gidaliburuen aldean egindako hobekuntza horien bidez, osasunaren munduko erakundearen xedea da herrialdeek elikadura-arrisku emergenteei efikaziaz aurrea hartzeko eta erantzuteko gaitasuna indartzea, eta, horrela, nazioartean elikagaien segurtasun…

  • CEuropan krisialdietarako prestatzeko ariketa praktikoen ondorioak

    2025ean, EFSAk krisialdietarako prestatzeko bi ariketa diseinatu zituen Europaren erantzun-gaitasuna indartzeko helburuarekin abereen osasuna, osasun publikoa eta elikagaien segurtasuna konbinatzen dituzten jazoeretan. Ariketetan hobetzeko esparruak identifikatu ziren, bereziki koordinazio goiztiarrean, desinformazioaren kudeaketan eta mezuen harmonizazioan; baina, bestetik, osasun bakarra ikuspegiaren efikazia egiaztatu zen jazoera konplexuetan erantzuna indartzeari lotuta. Bi ariketak —bat barnekoa eta bestea kanpokoa—…

  • Kontsumitzeko prest dauden elikagaietako Listeria monocytogenesen bizitza baliagarriari buruzko azterlanen orientazio-dokumentua

    Europako Batzordeak (DG SANTE) kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoizten dituzten elikadura-enpresen operadoreei zuzendutako orientazio-dokumentu bat argitaratu du, Listeria monocytogenesen arriskua kontrolatzen laguntzeko, ekoizpenetik hasi eta bizitza baliagarriarenamaierara arte. Batzordearen 2024/2895 (EB) Erregelamenduak, 2024ko azaroaren 20koak, 2073/2005 (EE) Erregelamendua aldatzen du, Listeria monocytogenes bakterioari dagokionez; halaber, kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) aldaketa gako bat gehitzen du…

  • Elikagaien segurtasunean aplikatutako adimen artifizialaren erronkak

    Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Artificial Intelligence for Food Safety txostena argitaratu du, zeinetan modu sistematikoan aztertzen baita adimen artifizialaren (AA) egungo erabilera elikagaien segurtasunaren kudeaketan, bai eta haren aplikazio praktikoak eta nazioartean sortzen ari diren arau-esparruak ere. Dokumentua egiteko, berrikusi egin dira literatura zientifikoa eta benetako kasuen azterketak, eta, batez ere, elikagaien…

  • Elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko Irlandako gida

    Irlandako Elikagaien Segurtasuneko Agentziak (FSAI) elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko gida bat argitaratu du. Gidak bi helburu ditu: batetik, elikagai-enpresei kultura hori ezartzekoorientabidea ematea, eta, bestetik, organismo ofizialei laguntzea beren ebaluazioa kontrol ofizialetan txertatzen. Gidak elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko lege-eskakizunak deskribatzen ditu, eta gomendioak eta jardunbide egokiak eskaintzen ditu, tamaina guztietako enpresei laguntzeko beren elikagaien segurtasunaren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad