Izozteko haragia: bakterioen hazkuntza kontsumitu aurretik

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-irizpena argitaratu du, behi-, ardi-, eta txerri-haragia biltegiratu, izoztu eta desizoztu bitartean mikrobioen hazkuntza ebaluatzeko Europako Batzordearen eskaerari erantzuteko.


Honako mikroorganismo patogeno hauek ikertu dira: Salmonela spp., Shiga toxina sortzen duen Escherichia coli, Listeria monocytogenes, Yersinia enterocolitica (txerri-espeziea) eta Clostridium botulinum ez proteolitikoa.


  • Egonkortu* eta berehala hutsean ontziratutako haragia 7 ºC-an biltegiratzean, izoztu aurreko baliokidetasun-tartea Salmonellaren arabera zehaztu zen, eta hil eta 5-6 egunez biltegiratuta egon ondoren lortu zen.
  • Haragia 3 ºC-an biltegiratzean, izoztu aurreko baliokidetasun-tartea narriadurazko azido laktikoaren bakterioen arabera zehaztu zen, eta hil eta 29-30 egun igaro ondoren lortu zen. Egoera jakin batzuetan, haragiaren hasierako bakterio-kutsadura handia denean, aurreikusitako baliokidetasun-tarte horietara iritsi baino lehen narriatu daiteke.
  • Haragia ebaluatutako baldintzetan 4 edo 7 ºC-an desizoztean, ez zen bakterio-hazkuntzarik hauteman, edo mugatua izan zen.
  • Desizoztu ondoren 7 egunez haragia 4 ºC-an biltegiratuz gero, bakterio-hazkuntza gehigarria eragin daiteke biltegiratze-baldintzen arabera; hortaz, egoera batzuetan izoztu aurreko tarteak murriztu behar dira ereduzko egoerarekin baliokidetasun-tartea lortzeko.

* Hilketaren ondorengo epea, kanalak edo haragiaren ebakidurak 7 ºC-ko barne-tenperaturara hel daitezen eta haragiaren pH-a egonkortu dadin igaro behar dena. Prozesua hozte bidez egiten da, eta normalean egun batzuk behar dira.


Ikerketan lortutako datuetatik abiatuta aurreikusten da izozteko horrelako haragien segurtasun mikrobiologikoari buruzko biltegiratze- edo desizozte-eskakizunak doitu edo baliozkotuko direla Batasuneko araudian.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…