Elikagaien segurtasunean aplikatutako adimen artifizialaren erronkak

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Artificial Intelligence for Food Safety txostena argitaratu du, zeinetan modu sistematikoan aztertzen baita adimen artifizialaren (AA) egungo erabilera elikagaien segurtasunaren kudeaketan, bai eta haren aplikazio praktikoak eta nazioartean sortzen ari diren arau-esparruak ere.


Dokumentua egiteko, berrikusi egin dira literatura zientifikoa eta benetako kasuen azterketak, eta, batez ere, elikagaien segurtasuneko agintari eskudunentzat da. Dokumentuaren helburua da laguntzea teknologia horiek nekazaritzako elikagaien sistemetan modu arduratsuan integratzen.


  • Aplikazio-eremuak. AA batik bat hiru eremu hauetan erabiltzen da: aholkularitza zientifikoari laguntza (laborategiko analisiak eta arriskuen ebaluazioa barne), mugako ikuskapena eta kontrola, eta agintaritza eskudunen eraginkortasun operatiboaren hobekuntza.
  • Ikaskuntza automatikoa nagusi. Aztertutako azterlan gehienek ohiko ikaskuntza automatikoko teknikak erabiltzen dituzte, nahiz eta antzematen den azken urteotan gero eta gehiago erabiltzen direla ikaskuntza sakona eta eredu sortzaileak.
  • Kasu praktikoak. Txostenak Irlandako, Italiako, Erresuma Batuko, Estatu Batuetako eta Singapurreko elikagaien segurtasuneko agintarien esperientziak jasotzen ditu, zenbait aplikaziorekin, hala nola inportazio-laginketak lehenestea, patogenoak detektatzea, eta alerten eta testu arautzaileen analisi automatizatua egitea.
  • Gobernantza eta arautegiak. Egiaztatu da AAri buruzko arau-esparruak eta erabilera arduratsurako printzipioak agertu direla sektore publikoan, eta arreta berezia jarri zaiela gardentasunari, giza gainbegiratzeari, ereduen erreplikagarritasunari eta datuen gobernantzari.
  • Identifikatutako errenkak. Erronka nagusien artetik honako hauek nabarmentzen dira: datuen eskuragarritasuna eta kalitatea, alborapen algoritmikoak, AAren erabilera goiztiarraren ondoriozko arriskuak eta gaikuntzaren arrakalak, batez ere diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan.

Agintari eskudunentzako gomendioak:

  • arazoa argi eta garbi definitzea AA tresnak aplikatu aurretik;
  • eskuragarri dauden datuen sendotasuna ebaluatzea;
  • giza ikuskapena eta datuen erreplikagarritasuna bermatzea;
  • administrazioen, sektore pribatuaren eta esparru akademikoaren arteko lankidetza sustatzea.

FAOren arabera, adimen artifizialak lagundu egin dezake elikagaien segurtasuneko sistemen efizientzia, erresilientzia eta erantzuteko duten gaitasuna sendotzen, baldin eta apurka-apurka, gardentasunez, eta datuen eta algoritmoen gobernantza sendo batean oinarrituta erabiltzen bada.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…