Noticias

Filtrar por área:

Abeltzaintza

  • Albaitaritzako sendagai berriak Europan 15/02/10

    2014an, Europako Sendagaien Agentziak (EMA) gomendatu du baimentzea albaitaritzako 20 medikamentu berri. Horietako batzuk espezie txikientzat edo gaixotasun arraroetarako dira. Medikamentu horien artean dago Schmallenberg birusaren kontrako lehen txertoa, eta gomendioa da Europan baimentzea, eta behi eta ardientzat da. Guztira gomendatutako hogei sendagaietatik hamaika laguntza-animalientzako dira (adibidez, txakurrentzako txertoak) eta bederatzi elikagaiak ekoizten dituzten animalientzako…

  • H5N8 hegazti-gripearen agerraldien gaur egungo egoera Europan 15/02/10

    Joan den urtarrilaren 20an, Alemaniako agintariek baieztatu egin zuten H5N8 Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen foku berri bat. Horrekin, Alemanian 5 foku jakinarazi dituzte. Agerraldia komertziala ez den ustiategi baten atzeman zuten. Bertan, hainbat espezietako 98 hegazti eta abeletxeko beste animalia batzuk zeuden. 2014ko azaroaren hasieratik atzeman zen H5N8 Oso Patogenoa den Hegazti-gripea Alemanian, Herbehereetan, Erresuma…

  • Dermatosi Nodular Kutsakorraren arriskuan EBn 15/01/30

    Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNC edo LSD-Lumpy skin disease, ingelesez) ganaduaren gaixotasun birikoa da, galera larriak eragiten dituena, batez ere animalia gazteen artean. DNCa endemikoa da Afrikako eta Asiako herrialde askotan, eta laster hedatzen ari da Ekialde Ertain osoan (Turkia barne). DNCa bektore mekanikoen bidez transmititzen da, baina zuzeneko eta zeharkako transmisioa ere gertatzen da. Gaixotasuna,…

  • Hausnarkari Txikien Izurria EBn 15/01/21

    Hausnarkari Txikien Izurria ahuntzen eta ardien gaixotasun birikoa da, eta honako ezaugarri hauek ditu: sukarra, zauriak ahoan, beherakoa, pneumonia eta, batzuetan, heriotza. Afrikan, Arabiako Penintsulan, Ekialde Ertainean, Asiako hego-mendebalean eta Indian dago. Txinak 2007an jakinarazi zuen lehenengo kasua, eta Ipar Afrikan Marokon erregistratu da lehenengo, 2008an. Gaixotasuna Europan sartzeko arriskua baloratzeko, EFSAk azterlan bat eskatu…

  • Hegazti Gripearen foku berriak Europan 15/01/16

    Joan den 2015eko urtarrilaren 7an, Alemaniako agintariek Patogenizitate Handiko Hegazti Gripearen (PHHG) foku berri bat egiaztatu zuten, H5N8 azpi-motakoa, Rostock udalerriko zoo batean. Zehazki, hainbat espezietako 495 hegaztiren bilduma zegoen barruti horretan. Hartutako neurrien artean, berrogeialdian jarri da zooa eta 57 animalia hil dituzte.Beste alde batetik, Alemaniako agintariek zooetarako 2005/94 Zuzentarauan xedatutako salbuespenei helduko diete.…

  • TRACES sistemaren ikuskaritza Espainian 15/01/08

    Europako Batzordearen Albaitaritza eta Elikadura Bulegoko (FVO) ikuskatzaile-ekipo batek Espainia bisitatu zuen 2014ko ekainean, agintari eskudunek TRACES sistema egoki erabiltzen zuten ebaluatzeko. TRACES informatika-sistema integrala da, Europako Batzordearen Osasuna eta Kontsumoa Zuzendaritza Orokorrak kudeatutakoa, eta animalien eta animalia-jatorriko produktuen inportazioa, mugimenduak, esportazioak eta erkidego barneko merkataritza jakinarazteko, ziurtatzeko eta kontrolatzeko balio du. Mundu osoko operatzaile…

  • 2014ko (IAAP-H5N8) hegazti-gripearen eta 2005eko (IAAP-H5N1)en arteko konparazioa 14/12/23

    Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) argitaratutako artikulu batean deskribatu egiten dira A H5N1 motako Patogenotasun Handiko Hegazti-gripea (IAAP) eta A H5N8 motakoa Europan sartzeko moduen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak. 2005eko udazkenean, Errumania eta Kroazia izan ziren basoko eta eskortako hegaztien artean A (H5N1) gripearen presentzia jakinarazi zuten Europako lehenengo herrialdeak. 2006ko otsailetik aurrera,…

  • INFOGRAFIA: animalien ongizatearena abere-ustiategietan 14/12/22

    ELIKAk beste infografia bat egin du eta bertan, oso modu grafikoan kontsultatu ahal izango duzu, animalien ongizateari dagokionez, abeltzaintza-ustiategietan zein lege-betekizun bete behar den. Animalien ongizatearen arloan, Europako legediak xedatzen du giza kontsumorako elikagaietarako animalia espezie bakoitzari hazkuntza-baldintza batzuk ezarri behar zaizkiola. Halaber, azken urteotan araudi berriak jarri dira indarrean hainbat espezierentzat (besteak beste, txerriak…

  • Esne-behien ustiategi txikien ongizatea aztertzen du EFSAk 14/12/15

    Galdeketa Europar Batzordeak (EB) EFSAri egindako eskaeraren ondorioz sortu da; zehazki, esne-behien ustiategi txikien definizioa eta kategorizazioa berrikusteko eskatu dio, ustiategi txikietako esne-behien ongizateari buruzko zientzia-irizpen bat egin eta argitaratzeko. 2015ean argitaratuko da. Orain arte, horri buruz egindako lana EFSAren AHAW Panelaren agiri bat da, besteak beste, hauek jasotzen dituena: Lan-taldeko kideek EBren eskaeraz egindako…

  • Gaixotasun emergenteak Europan 14/12/01

    Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) txosten bat argitaratu du, Europan 2009-2012 epean hainbat gaixotasun emergenteren eta bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruz. Zenbait datu garrantzitsu: 1. Q Sukarra – Espainian, kasuen kopuruak behera egin du 2008az geroztik: Q Sukarra Espainian 2008 2009 2010 2011 2012 119 34 39 33 58 2. Akainek…