Hausnarkari Txikien Izurria EBn 15/01/21

Hausnarkari Txikien Izurria ahuntzen eta ardien gaixotasun birikoa da, eta honako ezaugarri hauek ditu: sukarra, zauriak ahoan, beherakoa, pneumonia eta, batzuetan, heriotza. Afrikan, Arabiako Penintsulan, Ekialde Ertainean, Asiako hego-mendebalean eta Indian dago. Txinak 2007an jakinarazi zuen lehenengo kasua, eta Ipar Afrikan Marokon erregistratu da lehenengo, 2008an.

Gaixotasuna Europan sartzeko arriskua baloratzeko, EFSAk azterlan bat eskatu zion Animalien Osasunari eta Ongizateari buruzko Adituen Panelari (AHAW), gaixotasunaren egoera orokorrari buruz, ezagutza eta teknika berrienak aintzat hartuta.

Azterlan horren ondorioen artean honako hauek daude:

  1. Gaixotasun biral ez zoonotikoa da, larria eta hausnarkari txikien artekoa. Paramyxoviridae familiako morbilibirus batek eragiten du, eta lotuta dago Behien Izurritearekin, elgorriarekin eta Txakurren Mukieriarekin.
  2. Oso zabalduta dago Afrikan, Ekialde Ertainean eta Asiako hegoaldean. Eskualde horietan txirotasuna arintzeko, kontrolatzea garrantzitsutzat jotzen den animalia-gaixotasunetako bat da.
  3. Birusak gaixotasun larria eragiten du, akutua denean: sukarra, arnasa-sistemak, mukosen kongestioa eta nekrosia, beherakoa, abortua eta immunosupresioa eragiten ditu. Heriotza-tasa % 10tik eta % 90era bitartekoa izan daiteke.
  4. Nagusiki, transmisioa infektatutako animalien eta euren jario freskoen edo gorozkien kontaktuaren bidez gertatzen da. Ahuntzak minberagoak omen dira, ardiak baino, eta horietan birusa atzeman gabe ibil daiteke denbora-tarte batean.
  5. Hausnarkari txikien merkataritza-mugimendua (legezkoa edo legez kanpokoa) da gaixotasuna mugez haraindi hedatzeko aukera gehien dituen kausa. Izan ere, Afrikako ekialdearen eta Arabiako penintsularen artean sortzen da. Bertan, tokiko kulturetako erlijio-jaien karietara egiten diren bat-bateko ganadu-mugimenduek eragin kaltegarria izan dezakete gaixotasuna mugatzeko lanetan.
  6. EBn, arrisku-iturri handiena infektatutako animalien legez kanpoko garraioa da.
  7. Ez dago aukera handirik EBn Hausnarkari Txikien Izurritea endemiko bihurtzeko, aintzat hartuta EBko egungo politikaren berezko kontrol-neurriak, nahiz eta gaixotasuna endemikoa den EBren herrialde mugakide edo hurreko batzuetan.
  8. Txerto bizi arinduak erabilgarri daude, gaixotasunari aurre egiteko.
  9. Txerto inaktibatuak ez daude erabilgarri, eta gaixotasunari ematen zaion erantzun immunologikoa dela eta, ez litzateke erabat eraginkorra izango.
  10. Hausnarkari Txikien Izurritearen epidemiatik Marokon ikasitako lezioek erakusten dute gaixotasuna nazio-mailan ezarritako txertatze masiboko kanpainen bidez kontrola daitekeela, betiere behar besteko bitartekoak badaude eta egoki aplikatzen badira.

Informazio gehiago:

Zientzia-txostena, Hausnarkari Txikien Izurriteari buruz – EFSA
Laburpen-fitxa: Hausnarkari Txikien Izurritea – ELIKA

Eguneraketa data: 2025/11/11

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…