Noticias
Filtrar por área:
Abeltzaintza
-
MERtzat jotako materialak aldatzea 15/05/11
Orain arte, adin guztietako behien hestea (duodenotik ondestera) eta mesenterioa jotzen zen Arrisku Material Espezifikotzat (MER), 999/2001 Araudiaren V. eranskinaren arabera. Bada, maiatzaren 7tik aurrera araudi berri bat (728/2015 Araudia) aplikatuko da, aldatu egiten duena 999/2001 Araudiaren V. eranskina eta honako hauek MERtzat jotzen dituena: heste meheko azken lau metroak, heste itsua eta mesenterioa. Kanpoan…
-
FVOren ikuskatzea: Espainiako hiltegiak 15/05/04
Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) ikuskatzea egin zuen Espainian joan den apirilaren 1etik 10era, hiltegietan animalien ongizatea bermatzen duten kontrol ofizialen eraginkortasuna egiaztatzeko. Zehazki, hauek egiaztatu zituen: Animaliei ez zaiela inolako minik edo sufrimendurik eragiten, 1099/2009 zenbakiko Araudiarekin (EE) bat eginez. Animalia hiltzeko unean ongizatea bermatzeko kontrol ofizialak, 882/2004 zenbakiko Araudiaren (EE) arabera egindakoak, egokiak…
-
Espainiak gainditu egin du erleen osasunaren inguruko Europako azterketa 15/04/23
Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (OAV) ikerketa-misio bat gauzatu zuen Espainian, erleen osasunaren egoerari buruz, 2014ko irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean. Misioaren helburu orokorra izan zen ezagutzea zein zen ezti-erleen osasun-egoera eta zein mailatan aplikatzen zen arloko Europako legedia . Misio hori erleen osasuna modu proaktiboan babesteko Europako estrategiaren baitan dago; izan ere, azken urteetan erleen…
-
Metodo berri bat, arrautzak ekoizpen-sistemaren arabera bereizteko
Ekoizpena kontrolatzea eta etiketa-arauak behar bezala ezartzea giltzarri dira kontsumitzaileek askatasunez erabaki ahal izateko. Alde horretatik, joan den martxoaren 18an AviAlter-ek (Hegazti Hazkuntza Alternatiboaren Elkarte Profesionala) Batzar Orokorra egin zuen Zaragozan, FIGAN 2015en barnean. Jarraian, jardunaldi tekniko bat egin zuen "Arrautza alternatiboaren trazabilitaterako bermea eta kontrola" gaiaren inguruan, eta han, hiru profesional aditu ezagunek beren…
-
Animalien garraioa hobetzeko Europako proiektua 15/03/27
Urtero, batez beste, elikagaietarako 365 milioi animalia garraiatzen dira Europako Batasunaren (EB) barruan; horietatik 6 milioi inguru bidaia luzeetan garraiatzen dira (8 ordutik gorakoetan). Garraio-aldian animalien ongizatea bermatzeko, zenbait neurri hartzen dira. Nahitaezkoa da, besteak beste, Kontrol Guneak egotea (lehen "geldialdi-gune" deitzen zitzaien); horietan, animaliek atseden hartu behar dute bidaiaren zati bat egin ostean, eta…
-
Schmallenberg gaixotasunaren gaur egungo egoera 15/03/23
Denok gogratzen dugu gaixotasun hau, alde batetik bere izenagatik eta, bestetik, gaurkotasun nabarmena euki zuelako 2012an. Hain zuzen, Schmallenberg-en gaixotasuna 2011ko udan antzeman zen lehen aldiz. Artikulu honetan gaisotasunaren kronologia birpasatuko dugu, gaurko egoera eta baita ere beraren gainean dugun azken ezaguera. Artikulu osoa
-
H5N8 oso patogenoa den hegazti-gripeari (OPHG) buruzko azken berriak 15/03/11
Inprimakiaren hasieraJoan den otsailaren 24an Hungariako agintariek baietsi egin zuten H5N8 oso patogenoa den hegazti gripearen (OPHG) foku bat, ahate-ustiategi batean. Azken hiru hilabeteetan H5N8 OPHGaren hamabi foku atzeman dira Europar Batasunean, etxeko hegaztien artean. Horiei gehitu egin behar zaizkie Holandan atzemandako bost fokuak, Alemaniako laurak, Erresuma Batukoa eta Italiakoa. H5N8ren Europako fokuei buruzko albistea…
-
Higiene-jardunbide egokien gida eztiaren sektorerako 15/03/02
Aragoiko Elikaduraren eta Nekazaritzako Elikagaiak Sustatzeko Zuzendaritza Orokorrak sustatu egin du eztiaren sektoreko higiene-jardunbide egokien gida. Sektorea bera aritu da horretan lanean, Abeltzaintzako Osasun Defentsako taldeetako teknikarien eta Abeltzaintza Baliabideen Zerbitzuko funtzionarioen bidez. Gaur egun, Aragoin 1.219 erle-ustiategi daude erroldatuta; guztira 104.082 erlauntz dira, eta urtean 619 tona ezti inguru ekoizten dituzte. Ustiategi gehienak (%…
-
Komunikazio-estrategia, akainek transmititutako gaixotasunen inguruan – ECDC 2015
Presta zaitez akainen sasoirako! lemapean, ECDCk eguneratu egin ditu Europan akainen bidez transmititutako gaixotasunei buruzko komunikazio-materialak. Eguneratze horrek baliabide hobetuak eta tresna berriak ematen ditu, osasun publikoko agintariei laguntzeko, komunikazio-ekimenak egin behar dituztenean, gaixotasunen transmisioa prebenitzeko programetan. Akainek ez dute gaixotasunik eragiten, zuzenean, gizakien artean; baina, euren ziztaden bidez, patogenoak transmiti ditzakete, eta, ondorioz, gaixotasunak…
-
Haurdun dauden emakumeak eta Q sukarra 15/02/10
Erresuma Batuko Osasun Publikoko zein Nekazaritza eta Abeltzaintzako agintari eskudunek mezu bat igorri dute, haurdun dauden edo egon daitezkeen emakumeen artean hainbat gaixotasun prebenitzeko. Informazio-oharrak emakumeei ohartarazten die euren osasuna eta fetuarena arriskuan jar dezaketela ardiekin edo abeletxeko beste edozein animaliekin kontaktuan badaude animaliak erditzean; izan ere, animalia horiek hainbat infekzio (besteak beste, Q sukarra)…