Noticias

Filtrar por área:

Abeltzaintza

  • Ireki da Era-net ANIHWAren ikerketa-proiektuetarako 3. deialdia 14/11/24

    Era-net ANIHWAren partzuergoak iragarri du animalien osasun- eta ongizate-arloan ikertzeko proiektuen hirugarren deialdi transnazionala abiaraziko dela. 2014ko azaroaren 17an ireki zen aurre-proposamenak aurkezteko epea eta 2015eko otsailaren 12an itxiko da. 16 herrialdetako 20 erakundek hartu dute parte finantzaketan, 10 milioi euroko aurrekontu osoarekin. Hona hemen aukeratu diren gaiak (topics): Gaixotasunen kontrola eta zaintza. Nagusiki, honako…

  • Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen agerraldiak EBn 14/11/19

    2014ko azaroaren 6an, agintari alemanek aditzera eman zuten A birusaren (H5N8) Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) agerraldia gertatu zela indioilarren hegazti-ustiategi batean. Geroago, 2014ko azaroaren 16an, H5N8 azpi-motako IAAP atzeman zen Holandan, oilo erruleen haztegi batean. Ondoren, egun horretan bertan, H5 azpi-motako IAAPren agerraldia berretsi zuten ahateak hazteko Ingalaterrako (Erresuma Batua) ustiategi batean. Kaltetutako hiru…

  • Europak ohantzea ustiategian erregai modura erabiltzea baimendu du 14/09/01

    Joan den ekainaren 4an, Europako Batzordeak 592/2014 Araudia argitaratu zuen, 142/2011 Araudia aldarazten duena, animalien azpi-produktuak kudeatzeko osasun-neurriei buruzkoa. Aipatutako aldaketaren arabera, joan den uztailaren 15az geroztik ohantzea (hegaztiak hazi diren zorua) erabil daiteke erregai legez, abeletxean aldez aurreko eta in situ tratamendurik gabe. Oilo-gorozkiak erregai legez erabiltzeko, zenbait baldintza bete behar dira, hala nola,…

  • Zaldien mugimenduei buruzko txartel berria 14/07/11

    Uztailaren 4an, Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onetsi zuen, zaldien mugimenduei buruzko txartela sortzeko. Txartel horrek ordeztu egingo ditu mugimenduei buruzko osasun-agiri ofizialak, baldin eta mugimenduen xedea honako hauek badira: Turismoa, olgeta, kultura edo larreen aprobetxamendua. Kirol- edo morfologia-lehiaketak. Horretarako, zaldiek 30 egun baino lehenago itzuli behar dute jatorrizko ustiategietara, eta ez da animaliaren titularra…

  • Berrikuntzak gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenetan 14/06/30

    Ministroen Kontseiluak onetsitako Errege Dekretuak aldatu egiten ditu animalien gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenen inguruko arauak. Hona hemen araudi berrian agertzen den berrikuntzetako batzuk: Ardi- eta ahuntz-bruzelosiari, behi-bruzelosiari, behi-tuberkulosiari eta behien leukosi enzootikoari dagokionez, lehenengo mailako fokuak astebetean adierazi beharko dira, eta bigarren mailako fokuak hilabetean, gaixotasun horiek ofizialki libre deklaratutako probintzietan. ENBk (OIEk) endemikotzat jotzen…

  • EFSAk aztertu egin du txerrien buztan-ebakitzea 14/06/20

    EFSAk iritzi bat argitaratu du, txerrien buztanaren anputazioari buruz. Anputazioa prozedura bat da, txerriek elkarren buztanei kosk egiteko arriskua murrizteko; izan ere, hori da espezie horren hazkuntza modernoaren arazo nagusietako bat. Jokabide horrek zenbait kausa izan ditzake, hala nola, txerriek euren jarrera-beharrizanak asebetetzeko behar dituzten material manipulagarririk ez egotea: lastoa, belar lehorra, siloratzea, ongarria eta…

  • Gaixotasun emergenteei buruzko datu-base berria 14/06/20

    EFSAk eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) VectorNET abiarazi dute: lau urteko proiektua, helburu gisa duena datu-base partekatua eratzea gizakiei eta/edo animaliei eragiten dieten gaixotasunen bektoreei buruz. Aipatutako tresnaren oinarrian EBko ikerketa-erakunde eta -organismoen sare batek emandako datuak egongo dira, eta informazioa emango du bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen presentziaz, banaketaz eta ugaritasunaz. Informazio…

  • Betekizun berriak oilasko eta untxien hiltegietan 14/05/29

    Maiatzaren 10etik aurrera, eskortako hegaztien eta lagomorfoen (erbiak eta untxiak) hiltegietako langileek laguntza eman dezakete kontrol ofizialetan. 340/2014 Errege Dekretua argitaratzearekin batera sartu dira indarrean Espainian aipatutako espezieen hiltegietan egiten diren kontrol ofizialetan laguntzeko araudi berriak. Arauak Europako legegintzaren aukera bat garatzen du, higiene-kontuetan; zehazki, estatu kideei eskumena ematen die, hiltegietako langileek kontrol ofizialetan laguntza…

  • Aldaketak BEEari buruzko legerian 14/05/29

    Argitaratu egin da 338/2014 Errege Dekretua. Joan den maiatzaren 10ean indarrean sartu zen eta 2000. urteko legeria aldarazten du. Azken horrek araupetu egiten zuen EETekin lotutako arrisku-material espezifikoak (MER) suntsitzea. Zehazki, honako aldaketa hauek sartzen ditu: Indargabetu egiten da 1911/000 Errege Dekretuaren IV. eranskina. Bertan zerrendatzen ziren arrisku-material espezifikotzat jotzen diren ehun eta organoak. Bada,…

  • Animalien osasun-gaietako adituen bilatzailea 14/05/20

    Animalien osasunaren ikerketa-zentroak (CReSA) Animalien osasun-gaietako adituen bilatzailea sortu du, sarbidea ematen duena hainbat esparrutako adituen zentroko ikertzaileen datuetara: epidemiologia, bakteriologia, birologia, parasitologia, txertoak sortzea, diagnostikoa eta immunologia… Bilatzailea doakoa da, gaztelaniaz eta ingelesez erabil daiteke, eta bilaketak hitz gakoak erabilita zein bilatzaile aurreratu baten bidez egin daitezke. Horri esker, ikertzaile adituak honako hauen arabera…