Albaitaritzako sendagai berriak Europan 15/02/10

2014an, Europako Sendagaien Agentziak (EMA) gomendatu du baimentzea albaitaritzako 20 medikamentu berri. Horietako batzuk espezie txikientzat edo gaixotasun arraroetarako dira.

Medikamentu horien artean dago Schmallenberg birusaren kontrako lehen txertoa, eta gomendioa da Europan baimentzea, eta behi eta ardientzat da.

Guztira gomendatutako hogei sendagaietatik hamaika laguntza-animalientzako dira (adibidez, txakurrentzako txertoak) eta bederatzi elikagaiak ekoizten dituzten animalientzako (eskortako hegaztiak, txerriak, behiak eta ardiak).

Txerriak Txerrien Izurrite Klasikoaren birusaren (PPA) aurka immunizatzeko txertoen lehen gomendioak, txerto tradizionalekin ez bezala, ahalbidetu egiten du naturalki edo txertorik jaso gabe kutsatu diren animaliak identifikatzea. Oro har, Europan, gaixotasuna kontrolatzeko, animalia hitzen da, eta produktu horrek aukera emango luke txertoen bidez gaixotasuna kontrolatzeko.

Europako Sendagaien Agentziari buruz

EMA Europar Batasuneko erakunde deszentralizatua da. Londresen du egoitza eta 1995ean hasi zen martxan.
Farmazia-konpainiek eginiko sendagaiak merkaturatzeko baimen-eskaeren ebaluazioa zientifikoa egiten du, hala gizakiek nola animaliek erabil dezaten Europar Batasunean (EB). Baimen hori Europako Batzordeak (EB) ematen du, eta balioa du EBko estatu kide guztietan, baita Islandia, Liechtenstein eta Norvegia bezalako herrialdeetan ere.

Txostena – AEM

Albaitaritzako medikamentuen zerrenda – AEM

Informazio gehiago Europako Sendagaien Agentziari buruz

Eguneraketa data: 2025/11/11

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…