Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • Elikagaien Segurtasunari buruzko zientzia-jarduera 14/09/25

    FSAk argitaratu egin ditu 2013an eta 2014an Elikagaien Segurtasunaren arloan egindako zientzia-lanaren emaitzak. Bere lanaren ardatza izan da honako lau patogeno nagusi hauen bidez elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasunak murriztea: Campylobacterra:elikagaien toxiinfekzio gehien eragiten dituen patogenoa da. Azken urtean, lehenengo aldiz murriztu da jakinarazitako kasuen kopurua (66.574 kasu). Hala ere, oraindik goiz da behin betiko joera…

  • Plagiziden hondakinak elikagaietan 14/09/23

    Argitaratu egin dira elikagaietan plagiziden hondakinak atzemateko 2013an Espainian egindako kontrolen emaitzak. Guztira 2.159 lagin aztertu dira, eta kopuru hori 2012an hartutako laginen oso antzekoa da (2.210). Bada, aztertutako laginetatik, kopururu handienak fruta eta barazkiei (% 47,70) dagozkie, eta txikienak laboreei (% 1,16), taula honetan ikus daitekeen bezala: Hartutako laginak Produktu-mota Lagin-kopurua % (guztia aintzat…

  • Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2013ko urteko memoria- AECOSAN 2014

    2013an 3.093 kasu kudeatu dira SCIRIren bidez: horietatik 177 alertak izan dira, 1.355 informazioak, 1.374 ukatutako elikagaiak eta 88 substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legeak ezarritako mugak gaindituz erabili dituzten ustiategiak (gainerako 73 kasuak “Batzuk” multzoan sailkatu ziren). Hauek dira AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren emaitzak. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: 2012. urtearen aldean, alerten…

  • Arrainaren eta mariskoaren kalitatea eta segurtasuna ebaluatzea eta kudeatzea 14/09/18

    FAOk argitaratu duen liburu batean biltzen dira arrain eta mariskoen segurtasunari eta kalitateari buruzko azken ezagutzak; besteak beste, sor daitezkeen arriskuei, klima-aldaketak mariskoen segurtasunean duen eraginari eta lege-esparruaren azken aldaketei buruzkoak. Liburuan zehatz berrikusten dira arrainei eragiten dieten eta osasun publikoari arazoak eragiten dizkieten arrantza-produktuen arriskuak, izan biologikoak (bakterio patogenoak, histamina, birusak, parasito eta biotoxinak),…

  • Seguru eta osasungarri jatea:zubia Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren artean – FSA 2014

    Bi urterik behineko Food&You inkesta 3.000 bat kontsumitzaile britainiarri egiten zaie eta FSAk darabiltzan datu kuantitatiboen iturri nagusia da, Elikagaien Segurtasunari dagozkion jardunbideen inguruko jarrera, jokaera eta ezagutzen arteko lotura aztertzeko. Agentzia britainiarrak datu horiek erabili ditu Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari dagozkien jardunbideen arteko lotura aztertzeko, elikadura osasungarriari buruzko aholkuei dagokienez. Azterlanaren emaitzen artean honako…

  • Arrainaren eta mariskoaren kalitatea eta segurtasuna ebaluatzea eta kudeatzea 14/09/18

    FAOk argitaratu duen liburu batean biltzen dira arrain eta mariskoen segurtasunari eta kalitateari buruzko azken ezagutzak; besteak beste, sor daitezkeen arriskuei, klima-aldaketak mariskoen segurtasunean duen eraginari eta lege-esparruaren azken aldaketei buruzkoak. Liburuan zehatz berrikusten dira arrainei eragiten dieten eta osasun publikoari arazoak eragiten dizkieten arrantza-produktuen arriskuak, izan biologikoak (bakterio patogenoak, histamina, birusak, parasito eta biotoxinak),…

  • Ziurgabetasunak ezaugarritzea Arrisku Kimikoen Ebaluazioan – OME 2014

    OMEk argitaratu duen dokumentu batean orientazioa ematen da arrisku kimikoak ezaugarritzean ziurgabetasunak ebaluatzeko eta adierazteko ikuspegi kuantitatiboez. Argitalpen berri horrek ahalbidetu egiten du arriskuen ebaluatzaileek ziurgabetasunak hobeto ezaugarritzea, eta horrek, era berean, hobetu egingo du arriskuen kudeatzaileekin dagoen komunikazioaren gardentasuna. Hartutako ikuspegia arriskuak ezaugarritzeko existitzen diren ikuspegien hedadura bat da, eta honako pausu hauek ditu…

  • Berrikuspena: A Bisfenola – RIVM 2014

    Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) A Bisfenolaren (BPA) inguruko gaur egungo ezagutzari eta gizakiarentzat zein ingurumenarentzat izan litzakeen arriskuei buruzko berrikuspen bat argitaratu du. Azken zientzia-ezagutzak Hainbat zientzia-argitalpenek lotu egin dute BPA sistema immunean izan ditzakeen eragin kaltegarriekin, nahasmendu metabolikoekin (obesitatea, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak), neurotoxikotasunarekin eta jokabidearen nahasmenduarekin (antsietatea eta arreta gabeziaren nahasmendua…

  • Listeria monocytogenesa kontsumitzeko presta dauden elikagaietan: prebalentziarekin lotutako faktoreak – EFSA 2014

    EFSAk argitaratu berri duen azterlan honen xedea da L. monocytogenesaren prebalentzia zehaztea, hainbat faktoreri dagokionez, baita kontsumitzeko prest dauden arrain- eta haragi-produktuetan 100 UFC/g baino gehiago duten laginen ratioa ere. Honako hauek dira emaitzak: Arrainak Berotan ketutako arrainen kutsatutako laginen kopurua askoz ere txikiagoa zen hotzean ketutakoena baino (laginak hartzean zein iraungitze-dataren amaieran). Haragiak Produktu…

  • Akrilamida eta Furano mailak Erresuma Batuko elikagaietan – FSA 2014

    FSAk aztertu egin ditu Akrilamida eta Furano mailak 10 elikagai-taldetako 500 laginetan baino gehiagotan, 2011-2013 urteetan, Europako Batzordearen aholkuari jarraikiz (2010/307 Aholkua). Bada, emaitzen azterketak ez du prozesuaren kutsatzaile bi horien esposizioaren ebaluazioa aldatzen (FSAk egin zuen aldez aurretik); beraz, Agentziak ez ditu aldatu herritarrentzako kontsumo-aholkuak. AKRILAMIDA FSAk Erresuma Batuko salmenta-guneetan 2011-2013 bitartean hartutako 544…