Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • EFSAk ikertu egin ditu giza salmonellosiaren azken agerraldiak Europan 14/08/03

    EFSA eta ECDC ikertzen ari dira Europako zenbait herrialdetan gertatzen ari diren Salmonella enteritidisaren agerraldien balizko jatorri partekatua. Bi organismoek joan den abuztuaren 27an argitaratutako txostenean honako ondorio hauek azaltzen dira: Badirudi Austrian, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Frantzian bizi den Luxenburgoko gaixo baten Salmonella enteritidisaren (S. enteritidis) kasu edo agerraldi esporadikoak lotuta egon daitezkeela.…

  • Arriskuaren ebaluazioa: elikagaietako klorato-hondakinak – BfR 2014

    Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) ebaluatu egin du elikagaietako klorato-hondakinek giza osasunean duten eragina. Ondoren, honako Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) hau ezarri du: 0,01 mg klorato / gorputz-pisuko kg / egun. Gaur egun, EFSA perkloratoari buruzko zientzia-irizpen bat prestatzen amaitzen ari da. Bertan, klorato-hondakinen ebaluazioa ere jasoko da; beraz, BfRk balore horiek behin-behinean erabiltzea gomendatu…

  • Elikagai osasungarriak kontsumitzeko kanpainak eraginkorrak dira benetan? – EUFIC 2014

    Fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko hainbat ekimen egiten diren arren, eguneko ingesta gomendatutako mailen azpitik dago, oraindik, mundu osoan. OMSek zenbatetsi du 400 gramo fruta eta barazki dela kontsumitzeko kopuru gomendagarria, eta gogorarazi du elikagai horien kontsumo eskasa lotuta dagoela gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, diabetesa eta obesitatea areagotzearekin. Egia den arren informazioa beharrezko tresna dela elikagai…

  • Europak ohantzea ustiategian erregai modura erabiltzea baimendu du 14/09/01

    Joan den ekainaren 4an, Europako Batzordeak 592/2014 Araudia argitaratu zuen, 142/2011 Araudia aldarazten duena, animalien azpi-produktuak kudeatzeko osasun-neurriei buruzkoa. Aipatutako aldaketaren arabera, joan den uztailaren 15az geroztik ohantzea (hegaztiak hazi diren zorua) erabil daiteke erregai legez, abeletxean aldez aurreko eta in situ tratamendurik gabe. Oilo-gorozkiak erregai legez erabiltzeko, zenbait baldintza bete behar dira, hala nola,…

  • Europako ikastetxeetako elikadura-politiken lehenengo ebaluazioa – JRC 2014

    JCRk (Ikerketarako Zentro Erkidea), DG SANCOrekin eta estatu kideekin elkarlanean, lehengo aldiz egin du Europako ikastetxeetako elikadura-politiken deskripzio-ebaluazioa, arduradun politikoei, hezitzaileei eta ikertzaileei zuzenduta, politika horiek osasun publikoan duten eragina ebaluatzeko lagungarri izan dezaten. Horretarako, berrikusi egin dira datu-base publikoak, Europako txostenak, ministerioen webguneak eta zientzia-literatura, Europako herrialdeetako ikastetxeetako elikadura-politika ofizialak biltze aldera. Halaber, estatu…

  • Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak Bizkaian 2013 -Osakidetza 2014

    Osasun Publikoak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzak egindako Zaintza Epidemiologikoari buruzko 2013ko Txostenak Informazio Mikrobiologikoaren Sistemak (SIM) igorritako datuak biltzen ditu. Honako hauek dira txosteneko ondorio nagusiak: GORA EGIN DUTE Campylobacter 743 isolamendu eragin ditu, eta SIMri jakinarazitako mikroorganismo ohikoena (2013an infekzio gastrointestinalen eragilea) izan da. 743 kasu horien ondorioz, % 22 igoarazi dute isolamendu-kopurua, 2012.…

  • Zientzia-iritzi berria: beauverizina eta eniatina mikotoxinak 14/08/20

    Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion zientzia-irizpena emateko elikagai eta pentsuetan beauverizinaren eta eniatinaren presentziak gizakien eta animalien osasunari eragin diezaioketen arriskuari buruz. Xede horretarako, elikagai, pentsu eta prozesatu gabeko aleetan beauverizinarekin eta eniatinarekin loturiko analisien 12.685 emaitza ebaluatu ziren guztira. Beauverizina eta anitinak Fusariumen hainbat espeziek sortutako mikotoxinak dira. Eniatinak ebaluatzeko, A, A1, B eta…

  • “Eskolar” eta “Eskolar beltza” arrainak kontsumitzeko gomendioak – AECOSAN 2014

    Arrain horiek kontsumitzeak urdail-hesteetako nahasmendua eragin dezake zenbait pertsonen artean. Beraz, oso garrantzitsua arrain-espeziearen etiketa (izen komertziala eta zientifikoa) identifikatzea eta kontsumitzaileari informazioa ematea espezie horiek kontsumitzeak izan lezakeen arriskuaren inguruan eta arrain horiek prestatzeko edo egosteko modurik egokienaren inguruan. Horixe da, hain zuzen ere, AECOSANek argitaratu berri duen triptikoan ematen duen gomendioa. Eskolarrak (Ruvettus…

  • Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriak 14/07/30

    Aurten, Elikak Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen 6 fitxa eta infograma berriak egin ditu: Nitratoak (fitxa / infograma) Aluminioa (fitxa / infograma) Kromoa (fitxa / infograma) Trichinella (fitxa / infograma) Coxiella (fitxa / infograma) Mycobacterium (fitxa / infograma) Halaber, eguneratu egin da Kadmioaren arrisku kimikoari buruzko fitxa, 448/2013 Araudian (EB) ezarritako muga berriei jarraikiz.

  • 2014-2020 Akuikulturaren urte anitzeko plan estrategikoa 14/07/28

    Itsas hazkuntzen eta hezkuntza kontinentalen batzorde nazional aholkulariek onetsi egin dute Espainiako akuikulturaren urte anitzeko plan estrategikoa (2014-2020). Horren helburu nagusia da Europar Batasunean etorkizuneko jardueratzat jotzen den sektorea zabaltzen eta indartzen laguntzea. Egungo egoeraren eta sektore horretako hazkunde-ikuspegiaren azterketa oinarri hartuta, Planak ezarri egiten ditu uretako jardueraren garapen ordenatua eta iraunkorra babesteko jarraitu beharreko…