Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • Erreferentziazko dietetika-balioak zinkarentzat, selenioarentzat eta kromoarentzat – EFSA 2014

    EFSAren Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) eskura dagoen zientzia-ebidentzia aztertu du, zinkarentzat, selenioarentzat eta kromoarentzat ingesta gomendagarriaren balioak ezartzeko. Zinka Panelak eguneko batez besteko errekerimendu hauek gomendatzen ditu: 6,2-10,2 mg/egun emakumeentzat (erreferentziazko batez besteko pisua: 58,5 kg) eta 7,5-12,7 mg/egun gizonentzat (erreferentziazko batez besteko pisua: 68,1 kg). Haurtxo eta umeentzat gomendatutako balioak 2,9 eta…

  • OMEren Arrisku Kimikoen Ebaluazio Sarearen hasiera 14/1013

    2014ko urriaren 8tik 10era bitartean, ANSESen Parisko egoitzan egin da OMEren Arrisku Kimikoen Ebaluazio Sarearen bilkura. Munduan arrisku kimikoen ebaluazioa hobetzeko sortu zen sare hori. Bada, sarea arrisku kimikoen ebaluazioaz arduratzen diren erakundeen arteko interakzio-foro bihurtu da, esperientziak eta jardunbide egokiak elkarrekin trukatzeko, bikoiztasunak saihesteko eta arriskuen ebaluazioaren esparruko metodologiak bateratzeko. Lehenengo batzar horrek sarea…

  • Azido formikoaren erabilera pentsuetan 14/10/13

    Europako Batzordeak hala eskatuta, FEEDAPek, EFSAren baitan animaliak elikatzeko erabilitako gehigarri eta produktu edo substantziak aztertzen dituen batzorde teknikoak, irizpen zientifiko bat eman du azido formikoa berriz baimentzearen inguruan, zehazki, animalia-espezie eta -kategoria guztientzako pentsuen kontserbatzaile gisa erabiltzeko, eta ziloratzeko gehigarri gisa erabilera berria emateko. Hona hemen FEEDAPek ateratako ondorioak: Ez da kontrako eraginik atzeman…

  • Arriskuaren ebaluazioa: Salmonella meloietan eta Salmonella eta Norobirusa tomateetan 14/10/13

    Europako Batzordeak EFSAko Arrisku Biologikoen Adituen Panelari (BIOHAZ) eskatu zion zientzia-irizpenak eman zitzala animalia-jatorririk gabeko elikagaiek (FoNAO dira ingelesezko siglak) kutsa ditzaketen patogenoen arriskuaz osasun publikorako. Oraingoan, meloietako Salmonellaren eta tomateetako Salmonellaren eta Norobirusaren presentziari buruz eginiko arrisku-ebaluazioaren bigarren zatia argitaratu du EFSAk. Bada, arrisku-ebaluazioa egiteko erreferentziazko terminoak honako hauek izan dira: (i) Aipatutako mikroorganismoetarako…

  • Arriskuaren ebaluazioa: Salmonella meloietan eta Salmonella eta Norobirusa tomateetan 14/10/13

    Europako Batzordeak EFSAko Arrisku Biologikoen Adituen Panelari (BIOHAZ) eskatu zion zientzia-irizpenak eman zitzala animalia-jatorririk gabeko elikagaiek (FoNAO dira ingelesezko siglak) kutsa ditzaketen patogenoen arriskuaz osasun publikorako. Oraingoan, meloietako Salmonellaren eta tomateetako Salmonellaren eta Norobirusaren presentziari buruz eginiko arrisku-ebaluazioaren bigarren zatia argitaratu du EFSAk. Bada, arrisku-ebaluazioa egiteko erreferentziazko terminoak honako hauek izan dira: (i) Aipatutako mikroorganismoetarako…

  • Euskal itsasertzean kusku biko moluskuen ekoizpen-eremuak sailkatzea 14/10/10

    Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailak Agindu bat argitaratu du. Agindu horrek sailkatu egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzean kusku biko moluskuen ekoizpen-eremuak. Aginduak honako espezie hauei eragiten die: ostra, datila, berberetxoa, txirla, muxila eta muskuilua. Agindu horren bidez, Mundakako Okako estuarioko eremu batean baino ezin da kusku biko moluskurik hartu; zehazki, Arketaseko azpi-eremuan.…

  • Arrisku biologikoak haurdunek zenbait elikagai kontsumitzearekin lotuta – AECOSAN 2014

    Elikagaien toxiinfekzioei dagokienez, haurdunak arrisku-taldetzat jotzen dira, izan ditzaketen ondorioak larriak izan baitaitezke. Elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasun garrantzitsuenen artean, listeriosia da aipagarriena; izan ere, gutxitan gertatzen bada ere, arazo larriak eragiten ditu fetuan. Haurdunen artean gertatzen den beste toxiinfekzio aipagarri bat Toxoplasma gondiik eragindakoa da, fetuan infekzio larria eragin baitezake.Haurdunarengan edo fetuarengan ondorio larriak eragin…

  • EFSAk egitura berriak eta edukiak proposatu ditu bere zientzia-irizpenetarako – EFSA 2014

    EFSAk argitaratu duen dokumentuan panelek argitaratzen dituzten zientzia-iritzi eta -irizpenek izan beharreko egitura eta gutxieneko edukiak proposatzen dira. Arriskuak Ebaluatzeko metodologia harmonizatzeko helburua lortzeko, EFSAk bere Zientzia Batzordeari agindu dio zientzia-txosten eta -irizpenen egitura eta edukiak berrikusteko. Ondoren, aholku-dokumentu hau egin du. Proposatutako egitura behar bezain malgua da EFSAk argitaratzen dituen txosten mota guztietara egokitzeko.…

  • Zoonosien bilakaera Espainian 14/09/30

    CreSak eta MAGRAMAk txosten bat argitaratu dute. Bertan laburbiltzen dira Espainian, 2012. urteko zoonosiei eta antibiotikoekiko erresistentziari buruzko datuak. Txostenak honako hauei buruzko informazioa biltzen du: batetik, gaixotasunak eta agente patogenoak animalien artean, gizakien artean eta elikagaietan; eta, bestalde, antibiotikoekiko erresistentzia, zenbait zoonosia-agenteren eta beste bakterio batzuen aurrean. Txosten horren xedea da Espainian zoonosiei buruzko…

  • Ekoizpen ekologikoa eta etiketa: Espainiako gaur egungo egoerari buruzko txostena 14/09/26

    Oro har, Espainian Kontrol Sistema egokia ezarri da, agintari eskudunak izendatu dira eta egin beharreko betekizunak argi banatuta daude tartean dauden kontrol-agintaritza eta -organismoen artean. Horixe da, hain zuzen ere, FVOk Andaluzia eta Valentzia bisitatu ostean, Estatuaren inguruan egindako txostenaren ondorioetako bat; izan ere, bi autonomia-erkidego horiek hautatu zituzten, produktu ekologikoak kontrolatzeko Espainian ezarritako sistema…