Plagiziden hondakinak elikagaietan 14/09/23

Argitaratu egin dira elikagaietan plagiziden hondakinak atzemateko 2013an Espainian egindako kontrolen emaitzak.

Guztira 2.159 lagin aztertu dira, eta kopuru hori 2012an hartutako laginen oso antzekoa da (2.210). Bada, aztertutako laginetatik, kopururu handienak fruta eta barazkiei (% 47,70) dagozkie, eta txikienak laboreei (% 1,16), taula honetan ikus daitekeen bezala:

Hartutako laginak
Produktu-mota Lagin-kopurua % (guztia aintzat hartuta)
Frutak, barazkiak eta beste 1.030 % 47,70
Laboreak 25 % 1,16
Haurrentzako produktuak 123 % 5,70
Animalia-jatorriko p. 746 % 34,56
Produktu prozesatuak 235 % 10,88

Oniritzik gabeko 36 lagin atzeman dira (kopuru osoaren % 1,7); beraz, zertxobait ugaritu dira, 2012an atzemandako oniritzirik gabeko 27 laginen (% 1,22) aldean. Aipatutako oniritzirik gabeko 36 laginetatik:

  • 31 fruta eta barazkiei dagozkie.
  • 1 produktu prozesatuei dagokie.
  • 4 animalia-jatorriko produktuei dagozkie.

HGMa (Hondakinen Gehienezko Muga) gainditu duten lagin batzuek oniritzia lortu dute, ziurgabetasun analitikoa dela eta.

Kontrolak egiteko, aintzat hartzen da eremu horretan gaur egun indarrean dagoen araudia: 396/2005 Araudia, landare- eta animalia-jatorriko elikagai eta pentsuetako plagizida-hondakinen gehienezko mugei buruzkoa, indarrean 2008an sartu zena.

Plagiziden hondakinen Zaintza eta Kontrol Programa Nazionalak bi azpi-programa ditu Espainian, hartu beharreko laginen arabera:

Emaitzen txostena – AECOSAN
Elikagaietako plagiziden hondakinen zaintza- eta kontrol-programa – MSSSI

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…