Seguru eta osasungarri jatea:zubia Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren artean – FSA 2014

Bi urterik behineko Food&You inkesta 3.000 bat kontsumitzaile britainiarri egiten zaie eta FSAk darabiltzan datu kuantitatiboen iturri nagusia da, Elikagaien Segurtasunari dagozkion jardunbideen inguruko jarrera, jokaera eta ezagutzen arteko lotura aztertzeko.

Agentzia britainiarrak datu horiek erabili ditu Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari dagozkien jardunbideen arteko lotura aztertzeko, elikadura osasungarriari buruzko aholkuei dagokienez.

Azterlanaren emaitzen artean honako ondorio hauek aipa daitezke:

  1. Kontsumitzaileek argi ezberdintzen dituzte Elikagaien Segurtasuna eta Nutrizioa: elikagai bat segurtasunez kontsumi daiteke, baina ez du zertan osasungarria izan (edo alderantziz, edo biak aldi berean).
  2. Loturak daude Nutrizioari eta Elikagaien Segurtasunari dagozkion jardunbideen artean, honako alderdi hauei dagokienez:
  • Elikadura osasungarriari buruzko aholkuak ezagutzea (zehazki, “egunean 5” mezua, pertsona bakoitzak egunero jan beharko lituzkeen bost fruta- eta barazki-anoei buruzkoa).Pertsona inkestatu horiek beroriek azaldu dute, Elikagaien Segurtasunari dagozkion ohiturak direla eta, bat datozela aholkatutako jardunbidearekin (elikagaiak seguru biltegiratzea eta higienikoki manipulatzea).
  • Eatwell zigilua ezagutzea (elikagai ezberdinak eta horien proportzio egokiak kontsumitzea, dieta orekatua eta osasungarria lortzeko).Halaber, kontsumitzaile horiek azaldu zutenaren arabera, Elikagaien Segurtasunari dagozkion jokabideek bat egiten dute aholkatutako jardunbideekin.
  • Etxetik kanpo kontsumitutako elikagaiak etxean kontsumitutakoak bezain osasungarritzat jotzen zituztenek ere ez zuten elikagaien higiene-kalifikazio onari buruzko informaziorik eman, ezta Elikagaien Segurtasunaren esparruko jardunbide egokien erabilerari buruzkorik ere.

FSAren txostena: “Seguru eta osasungarri jatea”

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…