Noticias

Filtrar por áreas:

  • Elikagaien Segurtasun arloko legedia sinplifikatzea eta eguneratzea 13/05/07

    Europako Batzordeak neurri sorta bat hartu du, nekazaritzako elikagaien katean ezartzen diren osasun- eta segurtasun-arauak sendotzeko. Elikakateari buruzko EBko legeriak hirurogeita hamar lege-egintza ditu, ia, bere baitan. Bada, gaur onetsitako erreforma sortak bostera ekarriko ditu, eta nekazari, abeltzain eta nekazaritzako enpresen ustiatzaileentzako (ekoizleak, eraldatzaileak eta banatzaileak) prozesu eta prozeduren burokrazia murriztuko du, euren lana errazte…

  • Baimenik gabeko substantzien erreferentzia-baloreak ezartzeko metodologia – EFSA 2013

    EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Irizpena eman du, metodologiari begira, animalia-jatorriko elikagaietan baimenduta ez dauden eta farmakologia aldetik aktiboak diren substantzien erreferentzia-baloreak ezartzeko. Horrelakoak dira kloranfenikola, nutrofuranoen metabolitoak, medroxiprogesterona edo malakita-berdea; izan ere, substantzia horiek debekatuta daude eta ez dute Hondakinen Gehienezko Mugarik (HGM). Argitalpenaren helburua da substantzia horietarako kontzentrazio analitiko bat definitzea. Horrela,…

  • Sendagaien hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

    EFSAk txosten bat egin du, animalia bizietan eta horien produktuetan sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinen presentziari buruz. Txostena egiteko 2011ko datuak erabili dira. Zehazki, animalia hauek aztertu dituzte: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak eta ehizakiak (hazkuntzakoak zein basatiak) eta animalia-jatorriko produktuak (akuikultura, esnea, arrautzak eta eztia). Guztira, 27 estatu kideetatik igorritako…

  • Berezi@ Elikadura-Iruzurrak – ELIKA 2013

    Elikadura-iruzurrei buruzko artikulu bat, non babesteko neurri batzuk ematen dira. Artikulu osoa

  • Europan kontsumitzen diren elikagaien datu-basea – EFSA 2013

    EFSAk eredu bat sortu du, Europan kontsumitzen diren elikagaiei buruzko datu-basea sortzeko. Datu-base hori oso lanabes egokia izango da arrisku-ebaluazioak egiteko. Lan hori egin aurretik kontsumoari buruzko datuen bateragarritasuna ebaluatu da, eta aintzat hartu dira esposizioaren zenbatespenen ordezkagarritasuna eta gaur egun arte Europan egin diren arrisku-ebaluazioen ordezkagarritasuna. Eredu horretara iristeko, EFSAk 589 elikagairen ohiko ingestaren…

  • Elikagaietan metatutako plagizida-hondakinak- BfR 2013

    BfRk gomendatu du elikagaietan plagizida-hondakinak metatzeko arriskua ebaluatzea, eta horretarako, substantzia aktibo indibidualetarako erabiltzen diren arrisku-indizeak (HI) zehaztea eta gehitzea. Arrisku-indizea neurri bat da, eta indize horretan elikagaien bidez hartutako substantzia aktibo jakin baten hondakinen maila muga toxikologikoari dagozkion balioetara (IDA, ARfD) iristen da. Gainera, substantzia indibidualen metatze-ebaluazioko taldeak euren eragin toxikologikoaren arabera sailkatzen dira,…

  • Elikagaietan metatutako plagizida-hondakinak 13/04/24

    BfRk gomendatu du elikagaietan plagizida-hondakinak metatzeko arriskua ebaluatzea, eta horretarako, substantzia aktibo indibidualetarako erabiltzen diren arrisku-indizeak (HI) zehaztea eta gehitzea. Arrisku-indizea neurri bat da, eta indize horretan elikagaien bidez hartutako substantzia aktibo jakin baten hondakinen maila muga toxikologikoari dagozkion balioetara (IDA, ARfD) iristen da. Gainera, substantzia indibidualen metatze-ebaluazioko taldeak euren eragin toxikologikoaren arabera sailkatzen dira,…

  • Pestiziden hondakinen kontrol ofiziletan hobetzeko arloak 13/04/23

    Europako Batzordearen DG SANCOk txosten bat argitaratu du. Txosten horretan laburbildu egiten dira FVOk estatu kideetan 2006. eta 2011. urteen artean egindako hainbat ikuskapen, landare-jatorriko produktuetan pestiziden hondakinen kontrol ofizialei dagokienez. Guztira, 19 ikuskapen egin ditu 17 estatu kidetan. Ikuskapen horien emaitza, oro har, positiboa izan da. Halaber, praktika egokienak identifikatu ditu eta hainbat gomendio…

  • Informazioa Trukatzeko Plataformaren 2012 Urteko Txostena 13/04/22

    EFSAk argitaratu egin du Informazioa Trukatzeko Plataformak (IEP) 2012. urtean zehar egin dituen jarduerei buruzko txostena. Plataforma horren helburua da Europan zientziaren inguruko elkarlana sustatzea eta sareak sortzea. Horretarako, 27 estatu kideen, EFTAko 3 estatuen (Islandia, Norvegia eta Liechtenstein) eta herrialde hautagaien artean elikagai eta pentsuen Segurtasunaren esparruan Arriskuak Ebaluatzeko eginiko jarduerak partekatu dira. 2012.…

  • Pestiziden erreferentzia-balioak, osasunean oinarritutakoak 13/04/15

    EFSAk duela gutxi argitaratu du HSEk (Britainia Handiko Osasun eta Segurtasun Batzordea) eginiko kanpoko zientzia-txostena. Lan horretan ebaluatu egin dira esposizio kimikoetarako gida-balorea lortzeko egungo ikuspegiak eta bestelako metodologiak, oinarri gisa osasuna hartuta. Txostenaren oinarria plagiziden ebaluazioak badira ere, oinarrizko ideiak arrisku kimikoen ebaluazioaren beste eremu batzuetan ezartzen dira. Txostenean honako ondorio eta aholku hauek…