Noticias

Filtrar por áreas:

  • Ebaluazio-gida: Genetikoki eraldatutako animalien Ingurumen Arriskua – EFSA 2013

    Gida honek zenbait jarraibide ezartzen ditu, Europako merkatuan genetikoki eraldatutako (GE) animali biziak sartzen badira, Ingurumen Arriskuaren Ebaluazioak egiteko eta horrek ingurumenean zein animalia eta gizakien osasunean izan dezakeen eragina aztertzeko. Ebaluazioa honako pausu hauei jarraiki egin behar da: Arriskua eta esposizioa identifikatzea. Arriskua ezaugarritzea. Esposizioa ezaugarritzea. Arriskua ezaugarritzea. Arriskua kudeatzea. Ebaluazio orokorra. Genetikoki eraldatutako…

  • Txostena: Antibiotikoekiko erresistentzia animalietan eta elikagaietan – EFSA 2013

    Txosten horretan biltzen dira Europan 2011. urtean egindako analisien datuak, antibiotikoekiko erresistentziaren inguruan honako talde eta bakterio hauetan: Salmonella zoonotikoa gizaki, elikagai eta animalietan Campylobacter gizaki, elikagai eta animalietan Escherichia coli eta enterokoko isolatuak animalia eta elikagaietan Metizilinarekiko erresistenteak diren S. aureus animalia eta elikagaietan Emaitzak: Salmonella eta E. coli Ampizilina, tetraziklina eta sulfonamidekiko erresistentzia-maila…

  • Kataluniako herritarrek Patulinaren aurrean duten esposizioaren ebaluazioa – ACSA 2013

    ACSAk ebaluatu egin du Katalunian 2008 eta 2009 bitartean kontsumitutako elikagaietan dauden mikotoxina nagusiekiko esposizioa gizakientzat duen arriskua. Argitalpen berri horrek Patulinaren aurreko esposizioa lantzen du eta osatu egiten ditu B, G eta M1 aflatoxinei, B1 eta B2 fumonisinei eta A okratoxinari buruz jada argitaratutakoak. Sagar-zukuaren eta sagarrez eginiko elikagaien 262 laginen artean, patulina, nagusiki,…

  • Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra 13/05/16

    Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintzen Plan Nazionalak (EPN) helburuak, neurriak, egutegiak eta adierazleak ezartzen ditu, produktu fitosanitarioen erabileran iraunkortasun irizpideak sartzeko 2013tik 2017ra bitarteko epean. Planak bere baitan hartzen ditu irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako oinarriak. Dekretu horren xedea da ekintzen esparrua definitzea produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko. Horretarako, murriztu egin behar dira produktu…

  • Europako Estrategia Akuikultura Iraunkorrerako 13/05/15

    Arrantza Politika Erkidearen eraberritzeak aurreikusi egin du akuikultura "koordinazio-metodo ireki"-aren bidez garatzea eta sustatzea. Estatu kideei euren ahaleginak koordinatzeko eta jardunbide onenak elkarrekin trukatzeko laguntzeko ikuspegia da. Metodoak hiru zutabe ditu: Zuzentarau estrategikoak. Estatu kideen eta Europako Batzordearen arteko borondatezko lankidetza-prozesu honetako lehenengo pausua dira. Urte anitzeko plan nazionalak. Estatu kideek sortu behar dituzte, akuikultura…

  • Listeriosi Arriskuaren Ebaluazio Kuantitatiboa kontsumitzeko prest dauden produktuetan – FDA 2013

    Estatu Batuetan Elikagaien Segurtasunean eskumena duten agintariek (FSIS, FDA eta DHHS) ebaluazio kuantitatibo bat egin dute kontsumitzeko prest dauden elikagaien kontsumoarekin loturiko Listeriosi arriskuaren inguruan (RTE). Elikagai horiek, zehazki, txikizkako elikagai dendetan, delicatesen dendetan edo azalera handiko merkataritza guneetako delicatesen ataletan egindakoak dira. Arriskuaren Ebaluazio Kuantitatibo honek (QRA) ebaluatu egiten du, batetik, higiene zein manipulazio…

  • Patatak hazteko lurzoruaren erabilera 13/05/13

    Ekoizle eta operatzaileek kontziente izan behar dute lurzorua prestatzean eta ereitean lurzoruak duen egoeraz. Lurzorua ulertzeak lurzoruari, isurketa-urari eragindako arrisku eta kostuak murritz ditzake, bai eta erosioa ere. Patataren Europako Batzordeak eguneratu egin du lurzoruaren kudeaketa praktikoaren printzipioak jasotzen dituen gida: Lurzorua kudeatzea (ehundura, egitura, porositatea, etab.). Lurzoruarekin lotutako arazoak (higidura eta trinkadura). Nola egin…

  • Pestizidak lixibiatzeko ereduak berrikustea 13/05/10

    PPR Panelak esan du lixibiazio-prozesuen eta horien eraginaren inguruko arriskuak ebaluatzeko prozesuen eraginkortasunak eta sendotasunak lotura zuzena duela "babes-helburuak" egoki definitzearekin. Bestalde, nabarmendu egin du oso garrantzitsua dela ur edangarria hornitzeko lurrazpiko ura berariaz babestu beharreko helburu izatea. Hori da lurrazpiko uren inguruko lan-taldearen txostena berrikusi ostean ateratako ondorio nagusietako bat (FOCUS, 2009). Beste alde…

  • Elikadurako birusen arrisku-profila – RIVM 2013

    Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) gizakiei elikagaien bidez transmititu ahal zaizkien birusen arrisku-profila egin du. Horretarako, elikadurako hiru birus motari buruz eskuragarri dagoen informazio guztia bildu du: A hepatitisa mariskoetan Norobirusa fruta eta barazki freskoetan E hepatitisa txerrietan Txosten horretan elikagaiak birusekin kutsatzeko aukerak handitzen dituzten faktoreak biltzen dira, honako arrisku-faktore hauek zehaztuta:…

  • Elikagaien Segurtasun arloko legedia sinplifikatzea eta eguneratzea 13/05/07

    Europako Batzordeak neurri sorta bat hartu du, nekazaritzako elikagaien katean ezartzen diren osasun- eta segurtasun-arauak sendotzeko. Elikakateari buruzko EBko legeriak hirurogeita hamar lege-egintza ditu, ia, bere baitan. Bada, gaur onetsitako erreforma sortak bostera ekarriko ditu, eta nekazari, abeltzain eta nekazaritzako enpresen ustiatzaileentzako (ekoizleak, eraldatzaileak eta banatzaileak) prozesu eta prozeduren burokrazia murriztuko du, euren lana errazte…