Noticias

Filtrar por áreas:

  • EFSAk azido folikoaren erreferentziazko balore dietetikoak ezarri ditu – EFSA 2014

    EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) azido folikoaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat. Balore horiek dietan folatoaren (EFD) baliokidetzat ematen dira; izan ere, elikagaietan dagoen folatoaren bioeskuragarritasuna txikiagoa da, gehigarri gisa hartzen den edo elikagai aberastuek duten folato sintetikoarena baino. Zientzia-iritzi berri honetan gizon eta emakume heldu osasuntsuentzat ezarri den…

  • Ireki da Era-net ANIHWAren ikerketa-proiektuetarako 3. deialdia 14/11/24

    Era-net ANIHWAren partzuergoak iragarri du animalien osasun- eta ongizate-arloan ikertzeko proiektuen hirugarren deialdi transnazionala abiaraziko dela. 2014ko azaroaren 17an ireki zen aurre-proposamenak aurkezteko epea eta 2015eko otsailaren 12an itxiko da. 16 herrialdetako 20 erakundek hartu dute parte finantzaketan, 10 milioi euroko aurrekontu osoarekin. Hona hemen aukeratu diren gaiak (topics): Gaixotasunen kontrola eta zaintza. Nagusiki, honako…

  • Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen eragina Holandan – RIVM 2014

    Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutuak (RIVM) argitaratu egin du hainbat gaixotasun-kargaren zenbatespena, hain zuzen ere Holandan eragin handiena duten elikagai-infekzio bakoitzari lotutako gaixotasunena. Halaber, gaixotasun horiek eragiten dituzten kostuak argitaratu ditu, 2012 urtea ardatz hartuta. Azterlan horretan jasotako patogenoak honako hauek dira: Campylobacter spp., Escherichia coli, Salmonella spp., Listeria monocytogenes, Bacillus cereus, Clostridium perfringens,…

  • Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen agerraldiak EBn 14/11/19

    2014ko azaroaren 6an, agintari alemanek aditzera eman zuten A birusaren (H5N8) Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) agerraldia gertatu zela indioilarren hegazti-ustiategi batean. Geroago, 2014ko azaroaren 16an, H5N8 azpi-motako IAAP atzeman zen Holandan, oilo erruleen haztegi batean. Ondoren, egun horretan bertan, H5 azpi-motako IAAPren agerraldia berretsi zuten ahateak hazteko Ingalaterrako (Erresuma Batua) ustiategi batean. Kaltetutako hiru…

  • Azterlana: Erresuma Batuko Elikagaien Segurtasunari buruzko pertzepzioa – FSA 2014

    FSAk argitaratu egin ditu “Food & You” azken inkestaren emaitzak. Bi urtean behin egiten den azterlana da, informazioa jasotzen duena Elikagaien Segurtasunarekin lotutako jarrera, jokamolde eta ezagutzei buruz. Zehazki, 2013-2014ko azterlan horrek Erresuma Batuko 3.453 kontsumitzaileren (16 urtetik gorakoak) iritziak jasotzen ditu. Hain zuzen, elikagaiak erosteari, biltegiratzeari, prestatzeari eta kontsumitzeari buruzko iritziak jasotzen ditu, baita…

  • Puxika-arraina:informazio-oharra 14/11/11

    Azken hilabeteotan ikusi da gure kostaldean puxika- edo danbolin-arrain (Lagocephalus lagocephalus) batzuk agertu direla. Arrain hori oso ezaguna da gure kostaldean; baina, 2014an areagotu egin dira arrain horren agerrerak Kantauri itsaso osoan. Bereziki, arrantzale afizionatuei ohartarazi behar zaie erantsitako dokumentuetako argazkietan agertzen den arrainaren antzeko bat aurki dezaketela. Hartutako prebentzio-neurriak Kontrol-ikuskatzeak: ikuskaritza horiek areagotu egin…

  • Arrantza-produktuak egoki etiketatzen ikasteko modulua – FDA 2014

    Elikagai eta Sendagaien Estatu Batuetako Administrazioak (FDA) ikasketa-modulu bat sortu du, linean, arrantza-sektoreari laguntzeko arrantza-produktuak egoki etiketatuko direla bermatzen. Modulu hori hiru bideok osatuko dute, eta agintaritza eskudunei ere lagunduko die, kontrol ofizialak egoki ezarri ahal izan ditzaten. Moduluak arrantza-produktuak etiketatzeko lege-betekizunen ikuspegi orokorra ematen du, baita arrain eta mariskoak egoki etiketatzeko dokumentu edo giden…

  • Puxika-arraina:informazio-oharra 14/11/11

    Azken hilabeteotan ikusi da gure kostaldean puxika- edo danbolin-arrain (Lagocephalus lagocephalus) batzuk agertu direla. Arrain hori oso ezaguna da gure kostaldean; baina, 2014an areagotu egin dira arrain horren agerrerak Kantauri itsaso osoan. Bereziki, arrantzale afizionatuei ohartarazi behar zaie erantsitako dokumentuetako argazkietan agertzen den arrainaren antzeko bat aurki dezaketela. Hartutako prebentzio-neurriak Kontrol-ikuskatzeak: ikuskaritza horiek areagotu egin…

  • Ebola birusa ehiza-haragiaren bidez transmititzeko arrisku-ebaluazioa – EFSA 2014

    EFSAk azken aldian argitaratutako zientzia-txostenaren arabera, Ebola birusa Afrika mendebaleko eta erdialdeko legez kanpoko ehiza-haragiaren inportazioaren bidez Europan sartzeko aukera txikia da. Txostenak honako argudio hauek eman ditu birus hori basoko animalien ehiza-haragiaren bidez transmititzeko arriskua txikitzat jotzeko arrazoi legez: Basoko animaliak ehizatzeak eta hiltzeak transmisio-arrisku handia dakarren arren, Europan ez dago jardunbide horien berririk.…