Azterlana: Erresuma Batuko Elikagaien Segurtasunari buruzko pertzepzioa – FSA 2014

FSAk argitaratu egin ditu “Food & You” azken inkestaren emaitzak. Bi urtean behin egiten den azterlana da, informazioa jasotzen duena Elikagaien Segurtasunarekin lotutako jarrera, jokamolde eta ezagutzei buruz.

Zehazki, 2013-2014ko azterlan horrek Erresuma Batuko 3.453 kontsumitzaileren (16 urtetik gorakoak) iritziak jasotzen ditu. Hain zuzen, elikagaiak erosteari, biltegiratzeari, prestatzeari eta kontsumitzeari buruzko iritziak jasotzen ditu, baita etxean zein etxetik kanpo dituzten elikadura-ohiturei buruzkoak eta higiene-arauen planei buruzkoak ere. Gainera, euren alergiei eta elikagaiek eragindako intoxikazioen inguruan izandako esperientziei buruz galdetu zitzaien.

Emaitzen artetik, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Heldu inkestatuen % 49k ez du haragi gordina egoki biltegiratzen; beraz, kutsadura gurutzatua gerta daiteke. Gainerakoek (% 51) EFSAren argibideekin bat eginez hozten du haragia. Erakunde horrek gomendatu egiten du haragi gordina hozkailuaren beheko apalean hoztea, egositako haragietatik eta kontsumitzeko prestatutako elikagaietatik bereizita, haragi gordinaren urak beste elikagai batzuen gainera ez jausteko. Halaber, gomendatu egiten du haragi gordina film paperean biltzea edo ontzi itxietan gordetzea, kutsadura gurutzatua saihesteko.
  • Handitu egin da jatekoak zerbitzatzen dituzten establezimenduen higienea kalifikatzeko sistemaren ezagutza eta elikagaien higieneari buruz FSAren webgunean emandako informazioaren sistemarena. Datuek erakusten dute inkestatuen % 76k bazekitela existitzen zela. Aurreko azterlanetan % 55 ziren.
  • Inkestatuen % 45ek adierazi zuten jatekoen segurtasuna txikiagoa dela
  • etxetikkanpokoestablezimenduetan jaten denean, etxean kontsumitu ohi denarekin alderatuta.
  • % 39k azaldu zuen iraganean elikagaiek eragindako intoxikazioren bat izan dutela, eta gehien-gehienetan, arrazoia etxetik kanpoko kontsumoa izan dela. Are gehiago, % 33k azaldu zuen elikadura-establezimendu jakin batzuetan jateari utzia ziola Gainera, gizonek emakumeek baino aukera gehiago dituzte elikagaiek eragindako intoxikazio bat behin baino gehiagotan jasateko (% 20, % 13ren aldean).
  • Inkestatutako kontsumitzaileen % 4k azaldu zuen alergiaren bat ziola elikagairen bati. Horietatik % 66 ibilia zen alergologoarenean eta % 40k klinikoki zuen alergia diagnostikatua. Oro har, inkestatuen % 11k azaldu zuen bere etxeko baten batek ziola alergia elikagairen bati (ez du zertan klinikoki diagnostikatuta egon).

FSAren azterlanaren Laburpena: Elikagaien Segurtasuna

FSA Azterlan osoa: Elikgaien Segurtasuna

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…