Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Urteko txostena: Erresuma Batuko Kontrol Ofizialeko Plana 14/12/12
FSAk argitaratu egin du Elikakatearen Kontrol Ofizialaren Urte Anitzeko Plana (MANCP) Erresuma Batuan eta Ipar Irlandan aplikatzeari buruzko urteko txostena. Txostenak 2013an bildutako datuak ditu oinarri, eta, haren arabera, Planaren betetze-maila oso ona da, oro har, sektore guztietan. Txostena Elikagaien Segurtasunerako Britainiar Agentziak (FSA) eta Ingurumena, Elikadura eta Landa-gaiak Sailak (DEFRA) egin du, Ipar Irlandako…
-
Zientzia-irizpena: kloranfenikolaren arriskua elikagai eta pentsuetan – EFSA 2014
EFSAk zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagai eta pentsuetan kloranfenikolaren presentziak gizakien eta animalien osasunean izan ditzakeen arriskuei buruz. Europar Batasunean ezin da erabili kloranfenikola antibiotikoa elikagaietarako animalietan. Hala ere, lurzoruko bakterioek ekoitz dezakete, eta, beraz, naturalki ager daiteke landare-elikagaietan. Irizpenean, EFSAko CONTAM panelak elikagai-esposizioa kalkulatu du kasurik txarrenerako: animalia-jatorriko elikagai guztietan 0,3 µg kloranfenikola kiloko.…
-
Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Sarearen urteko txostena – EFSA 2014
Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Zientzia Sarea EFSAk sortu zuen, 2012an, honako helburu hauekin: Handitzea EBn egindako Arriskuen Ebaluazioen bateratze maila. Sustatzea Arriskuen Ebaluazioaren printzipioen elkar ulertzea eta hobetzea parte-hartzaileen arteko elkarrizketa. Hobetzea EBn egindako zientzia-ebaluazioen ezagutza eta konfiantza. Gardentasun handiagoa ematea estatu kideen eta EFSAren arteko egungo prozesuari. Urteko bigarren txostenean ezartzen du Sareak 2014ko…
-
Estatistika-txostenak aurkezteko ildoak – EFSA 2014
EFSAk gidaliburu bat argitaratu du, estatistika-txostenak aurkezteko. Xedea da jasotzen duen estatistika-informazioa bateratu eta estandarizatzea, eta honako hauek erraztea: analisien erreproduzigarritasuna, estatistika-emaitzen interpretazioa eta erabilera, eta berrikuspen independentea. Gida hau argitaratuta EFSAk egiten duen lanaren eta jasotzen duen informazioaren kalitatea, irekiera eta gardentasuna hobetu nahi dira. Horretarako, txantiloi bat proposatzen dute, bertan, ahalik eta modurik…
-
Gaixotasun emergenteak Europan 14/12/01
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) txosten bat argitaratu du, Europan 2009-2012 epean hainbat gaixotasun emergenteren eta bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruz. Zenbait datu garrantzitsu: 1. Q Sukarra – Espainian, kasuen kopuruak behera egin du 2008az geroztik: Q Sukarra Espainian 2008 2009 2010 2011 2012 119 34 39 33 58 2. Akainek…
-
Arrisku Emergenteen Europako Sarearen urteko txostena – EFSA 2014
EFSAk, arrisku emergenteen EREN sarearen bidez, sistematikoki eta eraginkortasunez atzeman nahi ditu Europako pentsu eta elikagaien elikakatean, eta animalia eta landareen osasunean gerta daitezkeen arrisku emergente garrantzitsuak, epe ertainean (5-10 urte) eta epe luzean (10-25 urte). 2013. urtean, ERENek gerta daitezkeen arrisku emergenteen 16 zantzu atzeman ditu: 10ek EFSAren Arrisku Emergenteen Arriskuen Unitatean zuten jatorria,…
-
Elikagaien eta uraren bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosia – ECDC 2014
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) urteko txostenaren lehen zatia kaleratu du, eta bertan, Europako osasun publikorako garrantzitsuak diren eta transmiti daitezkeen gaixotasun nagusien epidemiologiaren ikuspegi orokorra ematen da. Argitaratutako txostenak 2012ko egoera epidemiologikoaren berri ematen du, uraren eta elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasun eta zoonosi nagusiei dagokienez. Lehen txosten horretan, gaixotasun hauen inguruko…
-
Nibalenolaren eta Deoxinibalenolaren genotoxikotasunari buruzko azterlanak – EFSA 2014
EFSAk ebaluatu egin du Fusarium generoko onddoek sortutako Nibalenola eta Deoxinibalenola (DON) mikotoxinen genotoxikotasuna. Horiek normalean garia, artoa, garagarra, oloa eta zekalea bezalako zerealen laborantzak kutsatzen dituzte. Horretarako, genotoxikotasun-probak egin dira saguekin, eta egindako entseguen erantzun guztiak negatiboak izan dira. Era berean, ez zen ondorio mutagenikorik agertu ikertutako dosietarako. Bi mikotoxinen geotoxikotasun-egintzaren mekanismoa azaltze aldera,…
-
Lehenengo sektoreko profesionalek eta Elikagaien Segurtasuna
Bideo honen bidez, Lehen Sektoreak Elikagaien Segurtasunaren arloan duen garrantziaz kontzientziarazi nahi da. Nekazariek, abeltzainek eta arrantzaleek jardunbide egokien aldeko apustua egiten dute euren eguneroko lanean, guri elikagai osasungarriak eta seguruak eskaintzeko. Lurrean zein itsasoan lan egiten duten profesional guztiei omenaldi xume bat. Bideoa: Elikagaien segurtasuna Lehen Sektorean
-
EFSAk azido folikoaren erreferentziazko balore dietetikoak ezarri ditu – EFSA 2014
EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) azido folikoaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat. Balore horiek dietan folatoaren (EFD) baliokidetzat ematen dira; izan ere, elikagaietan dagoen folatoaren bioeskuragarritasuna txikiagoa da, gehigarri gisa hartzen den edo elikagai aberastuek duten folato sintetikoarena baino. Zientzia-iritzi berri honetan gizon eta emakume heldu osasuntsuentzat ezarri den…