EFSAk azido folikoaren erreferentziazko balore dietetikoak ezarri ditu – EFSA 2014

EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) azido folikoaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat. Balore horiek dietan folatoaren (EFD) baliokidetzat ematen dira; izan ere, elikagaietan dagoen folatoaren bioeskuragarritasuna txikiagoa da, gehigarri gisa hartzen den edo elikagai aberastuek duten folato sintetikoarena baino.

Zientzia-iritzi berri honetan gizon eta emakume heldu osasuntsuentzat ezarri den eguneko batez besteko ingesta EFD 250 µg-koa da. Hala ere, helduentzako Erreferentziazko Ingesta hau ezarri da: 330 µg EFD/egun. Helburua da beren ezaugarri genetikoak direla-eta azido foliko gehiago behar duten pertsonak biltzea.

Beste herritar-talde batzuentzat honako ingesta-maila hauek ezarri dira:

  • 7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak: 80 µg EFD/egun da ingesta egokia.
  • Haurrak eta gazteak: 120 µg FDE/egun-etik (1 eta 3 urte bitarteko umeentzat) 330 µg DFE/egun-era bitarteko ingesta (15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat).
  • Emakume haurdunak: 600 µg EFD/egun da ingesta egokia.
  • Edoskitzaroan dauden emakumeak: 130 µg FDE/egun-eko ingesta osagarria, amaren esnearen bidez galtzen den azido folikoa orekatzeko.

Folatoek karbonoaren metabolismoan parte hartzen duten entzimen kofaktore gisa jarduten dute eta beharrezkoak dira RNA eta DNA sintetizatzeko, bai eta metioninaren zikloaren funtzionamendu arrunterako ere. Folato gabeziaren ezaugarri nagusia anemia magaloblastikoa da.

Zientzia-iritzia: Folatoa

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…