Noticias

Filtrar por áreas:

  • Berezi@ Itsasoko Biotoxinak 14/10/28

    Itsasoko biotoxinak giza osasunerako elikadura-arriskua dira. Algek ekoizten dituzte eta eraginik pairatu gabe toxinak metatzen dituzten arrain edo molusku iragazleak kontsumitzean, intoxikazio larriak gertatzen dira. Artikulu osoa

  • Produktu fitosanitarioen aurreko esposizioa balioesteko gida – EFSA 2014

    EFSAk sortutako lan-talde batek gida bat egin du. Gida horretan hainbat gomendio biltzen dira, produktu fitosanitarioen arriskua balioesteko. Horrez gain, kalkulu-orri bat ere badu, esposizioaren arriskuaren ebaluazioa agertoki posible guztietan ahalbidetzeko. Gida diseinatuta dago arriskuen ebaluatzaileei laguntzeko, produktu fitosanitarioen arriskuaren balioespenean esposizio ez-dietetikoa kuantifikatzen. Horren xedea da arautu ahal izatea. Gehigarri gisa, Gidak esposizio-balioespen kaskarragoak…

  • Olibadia:Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko gida berria 14/10/28

    MAGRAMAk orain dela gutxi argitaratu du Izurriteen Kudeaketa Integratuari (IKI) buruzko gida, eta horren helburua da nekazari eta aholkularientzatorientazio-tresna izatea, oliben uztetan IKIren hatsarreak ezartzea lortzeko. Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Jarduera Plan Nazionalean aurreikusi egiten da IKI gida horiek egitea, produktu horien erabilera iraunkorra lortzeko. OLIBEN IKI gida Honako gida hauek ere argitaratuta daude: TRANSFORMAZIO…

  • Antibiotikoekiko erresistentzia eta metal astunak Alemanian 14/10/24

    Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) laburpen-txosten bat argitaratu du, 2013. urtean gauzatu dituen jarduketa nagusiei buruz. Honako hauek dira alemaniarrak gehien kezkatzen dituzten gaiak, besteak beste: umeentzako esnea, tatuajeen arriskuak azalerako, infusioen eta tearen alkaloideak edo nanopartikulak ehun eta plastikoetan. Jarraian, txosten horretan bertan jorratutako beste bi gairen emaitzak nabarmenduko ditugu: antibiotikoekiko erresistentziak eta…

  • EBko nekazaritza-uztetako izurriteak ezaugarritzea 14/10/23

    Gaur egun, Batzordea 2000/29/EE Zuzentarauaren eranskinetan zerrendatutako organismoen araudi-egoera berrikusten ari da. Nagusiki, berrikuste-lan hori jada EBn dauden organismoei dagokie (kasu askotan, aspaldi daude araupetuta Europan). Beraz, egoki iritzi zaio ebaluatzeari organismo horiek 2000/29/EE Zuzentarauaren menpe jarraitzea merezi duen edo, bidezkoa bada, landareak ugaritzeko materiala merkaturatzeko testuinguruan araupetu behar diren, edo araupetzetik kanpo gelditu behar…

  • Albaitaritzako sendagaien erabilera AEBetan 14/10/24

    FDAk, Sendagaien eta Elikagaien AEBetako Gobernuaren Administrazioak, urteko laugarren txostena argitaratu du. Bertan laburtzen dira elikagaiak ekoizten dituzten animalietan erabiltzen diren eta onartuta dauden mikrobioen aurkako sendagaien 2012ko salmenta– eta banaketa-datuak. Oraingo honetan, FDAk 2009tik aurrerako datuak sartu ditu txostenean, 2009-2012 aldiko informazio osatuagoa emateko. Txostenean jasota dauden datuen artean, hauek gailentzen dira: 2009-2012 aldian,…

  • EBko nekazaritza-uztetako izurriteak ezaugarritzea 14/10/23

    Gaur egun, Batzordea 2000/29/EE Zuzentarauaren eranskinetan zerrendatutako organismoen araudi-egoera berrikusten ari da. Nagusiki, berrikuste-lan hori jada EBn dauden organismoei dagokie (kasu askotan, aspaldi daude araupetuta Europan). Beraz, egoki iritzi zaio ebaluatzeari organismo horiek 2000/29/EE Zuzentarauaren menpe jarraitzea merezi duen edo, bidezkoa bada, landareak ugaritzeko materiala merkaturatzeko testuinguruan araupetu behar diren, edo araupetzetik kanpo gelditu behar…

  • Zientzia-iritzia: perklorato-arriskua fruta eta barazkietan – EFSA 2014

    EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zientzia-irizpena eman du elikagaietan, zehazki, fruta eta barazkietan, perkloratoaren presentziak giza osasunean eragin dezakeen arriskuari buruz. Hartara, eguneroko ingesta toleragarria ezarri du: 0,3 µg/gorputz-pisuaren kilo/egun heldu osasuntsuentzat. Perkloratoaren esposizioa dela-eta herritar-talde minberatzat jo dira haurtxoak eta fetuak. Panelak 4.731 emaitza analitiko aztertu ditu sei estatu kidek aurkeztutako laginei dagozkienak; lagin…

  • Akrilamidaren, nitratoen eta OTAren ingesta Holandan 14/10/17

    Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) 3 konposatu kimikoren ingesta aztertu du (akrilamida, nitratoak eta okratoxina A). Horiek Holandako 7 eta 69 urte bitarteko herritarrek kontsumitzen dituzten elikagaietan daude, eta honako hauek dira ikerketaren ondorioak: Nitratoak: Erreferentzia gisa EIO (Eguneko Ingesta Onargarria) baino nitrato-ingesta handiagoa duten herritarren ehunekoa hartu dute, eta ondorioztatu dute…

  • Erreferentziazko dietetika-balioak zinkarentzat, selenioarentzat eta kromoarentzat – EFSA 2014

    EFSAren Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) eskura dagoen zientzia-ebidentzia aztertu du, zinkarentzat, selenioarentzat eta kromoarentzat ingesta gomendagarriaren balioak ezartzeko. Zinka Panelak eguneko batez besteko errekerimendu hauek gomendatzen ditu: 6,2-10,2 mg/egun emakumeentzat (erreferentziazko batez besteko pisua: 58,5 kg) eta 7,5-12,7 mg/egun gizonentzat (erreferentziazko batez besteko pisua: 68,1 kg). Haurtxo eta umeentzat gomendatutako balioak 2,9 eta…