Noticias

Filtrar por áreas:

  • Arriskuak kategorizatzekotresnak baloratzea – EFSA 2015

    EFSAko adituek ebaluatu egin dituzte arrisku mikrobiologikoak kategorizatzeko eskura dituzten tresnak, eta BIOHAZ Arrisku Biologikoen Panelak erabili beharreko metodologia osatu dute.Tresna horiek Elikagaien Segurtasunerako agentziek ere erabili ahal izango dituzte, Arriskuen Ebaluazioa egiteko; izan ere, lagungarriak dira kategorizazio gardenagoa eta egokiagoa egiteko. EFSAk agindutako kanpoko zientzia-txosten batek berrikusi eta ebaluatu egin ditu elikagaietan arrisku biologikoak…

  • AEBetan eta EBn frutak eta barazkiak kontsumitzeak eragindako toxiinfekzioen joerak eta jatorria 15/01/26

    Bizimodu osasungarria izateko gomendioak direla eta, gora egin du fruten eta barazkien kontsumoak Estatu Batuetan eta Europar Batasunean. Era berean, ikusi da elikagai horiek sortutako gaixotasun-tasa altua dela oraindik ere bi kontinenteetan, eta horrek arazo handia dakar osasun publikoaren eta ekonomiaren aldetik. Hori dela eta, Sevillako eta Chileko unibertsitateek ikerketa bat egin dute 2004-2012 urteetan…

  • Solanum glaucophyllum hostoak erabiltzea animaliak elikatzeko 15/01/22

    EFSAk irizpen berri bat eman du pentsuetan erabil litekeen lehengai baten inguruan. Ebaluazioa, hain zuzen, Solanum glaucophyllum (astapiper zuria )hostoen eta irinaren arteko nahasketa batez osatutako lehengai bat erabiltzearen ingurukoa da. Lehengaietarako 767/2009 Erregelamenduan berrikusitako eta behatutako esparru berrian EFSAK egindako lehen ebaluazioa da. Solanum glaucophyllum solanazeoean familiako landare bat da, eta D bitaminaren eragina…

  • Solanum glaucophyllum hostoak erabiltzea animaliak elikatzeko 15/01/22

    EFSAk irizpen berri bat eman du pentsuetan erabil litekeen lehengai baten inguruan. Ebaluazioa, hain zuzen, Solanum glaucophyllum (astapiper zuria )hostoen eta irinaren arteko nahasketa batez osatutako lehengai bat erabiltzearen ingurukoa da. Lehengaietarako 767/2009 Erregelamenduan berrikusitako eta behatutako esparru berrian EFSAK egindako lehen ebaluazioa da. Solanum glaucophyllum solanazeoean familiako landare bat da, eta D bitaminaren eragina…

  • Bisfenol Ak ez du kontsumitzaileentzako arriskurik eragiten – EFSA 2015

    Bisfenol Aren (BPA) arriskua berriz ebaluatu ondoren, osagai hori 2006an lehenengoz ebaluatu zenez geroztik argitaratutako zientzia-ebidentziak aintzat hartuta, EFSAk hau ebatzi du: …BPAk ez du inolako arriskurik eragiten edozein adinetako kontsumitzaileen osasunean (jaio gabeko haurretatik nerabeetaraino), egungo esposizio-mailetan. BPAren aurreko esposizioa, dietaren edo osagai horren bestelako esposizio-iturri batzuen konbinazioaren bidez (adb.: hautsa, kosmetikoak eta paper…

  • Arriskuen Ebaluazioko ziurgabetasunen ebaluazioa – EFSA 2015

    EFSAk argitaratu egin du Holandako Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Institutuak egindako txosten bat. Bertan, tresna berri bat aurkezten du, Arrisku Ebaluazioak egiten direnean atzematen diren ziurgabetasunak sailkatzeko balio duena. Tresna horrek dakarren ikuspegi berriak ahalbidetu egiten du ziurgabetasunak lehenestea, zientzia-oinarriarekin, bai eta ziurgabetasunek ebaluazioaren emaitzetan duten eragina aztertzea ere, adituen iritziaren bidez. Metodologia hori sortzeko,…

  • COST informazio-jardunaldiko aurkezpenak 15/01/19

    Eskuragarri daude COST programari buruzko informazio-jardunaldiko aurkezpenak. Urtarrilaren 13an egin zen jardunaldia, Madrilen. COST informazio-jardunaldiko aurkezpenak COST deialdia

  • Hausnarkari Txikien Izurria EBn 15/01/21

    Hausnarkari Txikien Izurria ahuntzen eta ardien gaixotasun birikoa da, eta honako ezaugarri hauek ditu: sukarra, zauriak ahoan, beherakoa, pneumonia eta, batzuetan, heriotza. Afrikan, Arabiako Penintsulan, Ekialde Ertainean, Asiako hego-mendebalean eta Indian dago. Txinak 2007an jakinarazi zuen lehenengo kasua, eta Ipar Afrikan Marokon erregistratu da lehenengo, 2008an. Gaixotasuna Europan sartzeko arriskua baloratzeko, EFSAk azterlan bat eskatu…

  • Esne gordina: kontsumo egokia – EFSA 2015

    Esne gordina: propietateak eta kontsumo egokia Europan, honako sinesmen hau hedatzen ari da: merkaturatutako esneak galdu egiten ditu bere propietate eta nutriente gehienak; esne gordinak, berriz, mantendu egiten ditu. Horren ondorioz, kontsumitzaileek interes handiagoa erakutsi dute esne gordinari eta osasunerako balizko onurei dagokienez. Europako herrialde askotan baimentzen da esne gordina saltzea makinen bidez. Makina mota…

  • Hegazti Gripearen foku berriak Europan 15/01/16

    Joan den 2015eko urtarrilaren 7an, Alemaniako agintariek Patogenizitate Handiko Hegazti Gripearen (PHHG) foku berri bat egiaztatu zuten, H5N8 azpi-motakoa, Rostock udalerriko zoo batean. Zehazki, hainbat espezietako 495 hegaztiren bilduma zegoen barruti horretan. Hartutako neurrien artean, berrogeialdian jarri da zooa eta 57 animalia hil dituzte.Beste alde batetik, Alemaniako agintariek zooetarako 2005/94 Zuzentarauan xedatutako salbuespenei helduko diete.…