Noticias

Filtrar por áreas:

  • Elikakate Kontrolatzeko Plan Nazionala eguneratzea 15/02/09

    MAGRAMAk argitaratu du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionalaren (2011-2015. PNCOCA) urteko eguneratzea (5. bertsioa). Lan hori plana gauzatzeko urte bakoitzaren amaieran egiten den berrikuspen, doitze eta eguneratzearen ondorio da. PNCOCA 2011-2015 erreferentziazko agiria da, eta elikakatean zehar egiten diren kontrol-jarduerak deskribatzen ditu. Halaber, esparru sendoa, orekatua eta, neurri berean, malgua da, elikagaien eta pentsuen kontrol ofiziala…

  • Proteinen erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015

    EFSAren Dietetikaren, Nutrizioaren eta Alergien Produktuen Panelak (NDA) zientzia-iritzi bat argitaratu du, eta bertan ezartzen dira herritarrentzako proteinen erreferentziazko ingestaren balioak (PRI). Helduak Bi sexuetako heldu osasuntsuentzako, eguneko batez beste 0,66 proteina-gramo ezarri dira, gorputzeko pisuaren kiloko. Kontuan hartuta 97,5eko ehunekoa eta aintzat hartuta eraginkorra dela dietan % 47ko proteina-kopurua erabiltzea, aintzatetsi da adin guztietako…

  • EFSAren 2015eko deialdiei buruzko informazio eguneratua 15/02/06

    EFSAk argitaratu egin ditu 2015eko lehenengo lauhilekoko ikerketa-deialdiko gaiak eta finantzazioa, hala 36. artikuluko zerrendako erakundeentzako sarbide mugatuko deialdikoak, nola lizitazio irekiko deialdikoak. Alde batetik, 36. artikulukoak honako hauetara daude zuzenduta: arrisku kimiko eta mikrobiologikoak identifikatu eta ezaugarritzeko ikuspegi berriak ikertzera eta mikotoxina zitrininaren arriskuaren ebaluazioa hobetzeko datuak bilatzera. Beste alde batetik, deialdi irekiko gaiak…

  • OMEk 2014an Segurtasun Kimikoaren arloan egindako jardueren laburpena – 2014

    OMEk argitaratu egin du 2014an Segurtasun Kimikoaren arloan egindako jardueren inguruko urteko txostena. Arrisku Kimikoen Ebaluazioari dagokionez, honako ekintza hauek dira aipagarrienak: Arrisku Kimikoen Ebaluaziorako Sarea abiaraztea. Arriskuen Ebaluaziorako erakundeen arteko interakzio-foro gisa sortu da, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta ebaluazio-metodoak bateratzeko. Arriskuen Ebaluaziorako metodologian erreferentziazko hainbat dokumentu argitaratzea, besteak beste: Nazioarteko Jokabide Kodea,…

  • Mikrobioen aurkako erresistentzia 15/02/04

    Animalietan eta gizakietan mikrobioen aurkakoak erabiltzea lotuta dago bakterioek mikrobioen aurka duten erresistentziarekin, hala animalietan nola gizakietan. Hona hemen medikamentuekiko erresistentzia duten bakterioen zenbait adibide: Staphylococcus aureus, metizilinarekiko (SARM) erresistentzia duena Bankomizinarekiko (VRE) erresistentzia duten enterococoak β-Lactamasak (Escherichia coli eta Klebsiella pneumoniae) sortzen dituzten enterobakterioak Erresistentzia anitzeko Pseudomona aeruginosa Clostridium difficile Ildo horretan, Gaixotasunak Prebenitzeko…

  • Nekazaritzako ekoizpen primarioaren higienea 15/02/03

    Joan den asteazkenean, urtarrilak 28, 9/2015 Errege Dekretua argitaratu zen, urtarrilaren 16koa. Horren bidez, nekazaritzako ekoizpen primarioaren higieneari dagokion araudi komunitarioa ezartzeko baldintzak arautzen dira. Errege Dekretu horrek helburu du nekazaritzako ekoizpen primarioko elikagaien higieneari dagokion araudia ezartzeko baldintzak arautzea. Baldintza horiek honako bi araudi hauetan jasotzen dira: elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren…

  • Nekazaritzako ekoizpen primarioaren higienea 15/02/03

    Joan den asteazkenean, urtarrilak 28, 9/2015 Errege Dekretua argitaratu zen, urtarrilaren 16koa. Horren bidez, nekazaritzako ekoizpen primarioaren higieneari dagokion araudi komunitarioa ezartzeko baldintzak arautzen dira. Errege Dekretu horrek helburu du nekazaritzako ekoizpen primarioko elikagaien higieneari dagokion araudia ezartzeko baldintzak arautzea. Baldintza horiek honako bi araudi hauetan jasotzen dira: elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren…

  • PCBak metatzeagatiko ingurumen-arriskua – RIVM 2015

    RIVMk zientzia-ebaluazio bat egin du, PCBak metatzeak giza osasunean eta ingurumenean eragin dezakeen arriskuaren inguruan, eta erreferentziazko muga batzuk proposatu ditu, lurzoruaren kalitatea zehaztean erabiltzeko. 2008az geroztik, PCBak gehitu ziren lurzoruaren kalitatea zehazteko parametroen artean. Gaur egun arte, PCBen baloreen oinarri bakarra substantzia horiek giza osasunean eta ekosisteman zuten zuzeneko toxikotasuna zen: hortaz, beharrezkoa ziren…

  • Dermatosi Nodular Kutsakorraren arriskuan EBn 15/01/30

    Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNC edo LSD-Lumpy skin disease, ingelesez) ganaduaren gaixotasun birikoa da, galera larriak eragiten dituena, batez ere animalia gazteen artean. DNCa endemikoa da Afrikako eta Asiako herrialde askotan, eta laster hedatzen ari da Ekialde Ertain osoan (Turkia barne). DNCa bektore mekanikoen bidez transmititzen da, baina zuzeneko eta zeharkako transmisioa ere gertatzen da. Gaixotasuna,…

  • Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2012ko urteko txostena (eguneratutako datuekin) – ISCIII 2015

    ISCIIIren behin betiko txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari(SIM) 2012. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza: Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu: Agente eragilea Jakinarazpen kopurua SIMera Campylobacter 6.123 Salmonella ez tifoidea 4.831 Giardia lamblia 942 Yersinia enterocolitica 253 Listeria monocytogenes 128 Shigelosis…