Noticias
Filtrar por área:
Nekazaritza
-
Xylella fastidiosaren arriskua olibondoetan 2013/11/27
Xylella fastidiosa antzeman zuten 2013ko urrian, Apuliako (Italia) Lecce probintziako olibondoetan. Horixe da, hain zuzen ere, X. fastidiosaren lehenengo agerraldia, landa egoeran, Europar Batasunean. Hortaz, EFSAk gainbegiratu egin ditu ostalariak zein bektoreak, sartzeko eta hedatzeko bideak, eta arriskuak murrizteko aukerak. Ostalari ezagunen baitan daude landutako landare asko eta Europako landare natural komunak. Nolanahi ere, eta…
-
Arazoa perkloratoarekin frutak eta barazkiak erostean 13/11/22
Zenbait erosketa-zentralek Espainiako fruta- eta barazki-ekoizleei egindako hainbat eskakizun direla eta, ekoizleok ongarrien hornitzaileei eskatzen ari zaizkie euren produktuetan perkloratorik ez dagoela adierazten duten ziurtagiriak. Hori dela eta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko (MAGRAMA) Nekazaritza Ekoizpeneko Bitartekoen Azpi-zuzendaritza Orokorrak eta Espainiako Landare Barietateen Bulegoak honako hau erantzun du: -Orain arte, ez dago perkloratoaren eduki-muga jakinik…
-
Murrizketa uztak babesteko produktuen ikerketan 13/11/13
Gainbeheran daude uztak babesteko Europako nekazariek behar dituzten produktu berrien ikerketa eta garapena, EBko eta munduko merkatuen joeren azterketa berri baten arabera. PhillipsMcDougall kontsultoreen azterlanak agerian uzten du oso osagai aktibo gutxi garatzen ari direla eta EBn gero eta gutxiago sartzen direla, nahiz eta gastua gero eta handiagoa den mundu mailan nekazaritza arloko ikerketan eta…
-
Nekazaritza produktibitatearen balioa EBn 13/11/13
"El valor social, económico y ambiental de la productividad agrícola en la Unión Europea" izeneko azterlana argitaratu du Elikadurarako eta Nekazaritzarako Humboldt topaketa-foroak. Irabazi-asmorik gabeko foroa da eta Berlinen du egoitza. Azterlan horretan balioetsi egiten dira EBko produkzio nekazaritzak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duen eraginari buruzko datuak. Produkzio-nekazaritzak teknologia modernoa erabiltzen du, besteak beste: nekazaritzako…
-
Nekazaritzan erabilitako nitratoekin kutsatutako urak 13/10/17
Europar Batzordeak txosten bat argitaratu du nekazaritzan erabilitako nitratoekin kutsatutako urak babesteari buruz, 2008-2011 denboraldiko estatu kideen txostenetan oinarrituta. Bertan, alderdi hauek nabarmendu dira: Kontrol sareak Lurrazpiko urak kontrolatzeko estazioen kopuruak % 10 inguru egin du gora EB-27an (33.493 estazio) eta ur gezaren kasuan % 9 inguru igo da (29.018 estazio). Uraren kalitatea 2008-2011 denboraldian,…
-
Elikagaietako plagiziden hondakinen zaintza- eta kontrol-programaren emaitzak-AESAN 2013
AESANek argitaratu egin ditu 2012an zehar egindako programaren emaitzak, eta bat ez datozen laginen kopurua 27 izan da (kopuru osoaren % 1,22). Aipatutako 27 laginetatik, 25 frutak eta barazkiak dira, 1 prozesatutako produktuak eta 1 animalia-jatorriko produktuak. Aintzat hartu behar da hondakinen gehienezko mugak (HGM) gainditu dituzten lagin batzuek adostasuna lortu dutela, ziurgabetasun analitikoa dela…
-
Landareak polinizatzeko polena inportatzeak dituen arriskuak 13/10/14
EFSAko Landareen Osasun Panelak ebaluatu egin ditu Prunus L., Cydonia Mill., Fragaria L., Malus Molino, Pyrus L., Ribes L., Rubus L. eta Vitis L. generoetako polena inportatzeak dakartzan arriskuak, EBn sar ditzaketen birusei eta birusen antzeko organismoei dagokienez. 2000/29/EE Zuzentarauak polena jasotzen du landatzekoak diren landareen definizioaren baitan. Bada, ez dagoenez polenean merkatu identifikaturik Fragaria,…
-
Birusek eragindako landare-gaixotasunak ugaltzea 13/10/10
Landareen Osasunerako Panelak balioetsi egin zuen honako birus hauen izurrien arriskua Europako Batasunerako (EB): Arabisaren mosaikoaren birusa (ArMV), marrubiaren eraztun itxurako orban latentea, mugurdiaren eraztun itxurako orbana (RpRSV), eta tomatearen eraztun beltzeko orbana (TBRV). Halaber, identifikatu egin zituen arriskuak murrizteko aukera posibleak. Honako hauek dira adituen panelaren ondorio nagusiak: Lau birusak arriskuak ebaluatzeko eremuan daude.…
-
Glisofatoa gernu-laginetan 13/09/27
Amigos de la Tierra en Alemania (BUND) erakundeak emandako informazioaren arabera, Europako 18 herrialdetako 182 pertsonei hartutako gernu-laginak Glisofato (herbizida gisa erabiltzen da) substantzia aktiboa atzemateko aztertu ziren. Atzemandako glifosato-kontzentrazio handiena gernu litroko 1,82 mikrogramo izan zen. AMPA (azido amino-metil-fosfonikoa) metabolitoaren kontzentrazio altuena, berriz, gernu litroko 2,63 mikrogramo izan zen. BUND azterlanaren emaitzak onargarriak dira…
-
Fitosanitarioen hondakinak elikagaietan
Elikagaietan aztertutako laginen % 95ek ez zuen honako substantzia hauen hondakin kuantifikaturik: benzalkonio-kloruroa (BAC) eta didezil metil amonio-kloruroa (DDAC). 16 Estatu kidek eta Norvegiak, guztira, barazki, fruta, fruitu lehor, animalia-jatorriko produktu, jaioberrientzako elikagai, labore eta bestelako landare-produktuen 5.472 lagin aztertu zituzten 2012ko azarotik 2013ko apirilera bitartean. Atzemate positibo gehien DDAC substantzietan eta BAC n =…