Noticias
Filtrar por área:
Nekazaritza
-
Phytophthora fragariaeren arriskua EBn-EFSA 2014
Phytophthora fragariae marrubiaren sustraien usteldura larria (gune gorri izenekoa) da. Kaltetutako landareek maiz izaten dituzte sustrai-sistemak gaizki garatuak eta ustelduak. EFSAren Landareen Osasuna Panelak zientzia-irizpen bat egin du, Phytophthora fragariaeak Europar Batasunean (EB) eragiten duen arriskuari buruz eta hori murrizteko aukerak identifikatzeari eta ebaluatzeari buruz. Zehazki, Panelari iritzia eman zezala eskatu zitzaion, gaur egun organismo…
-
Berezi@ Droneak eta Nekazaritzako erabilerak 14/01/16
Berezi honetan droneak zer diren (tripulatu gabeko aireko ibilgailuak) eta nekazaritzan nola erabil daitezkeen (uztak kontrolatzea, estres hidrikoa atzematea, uzten nutrizio-estresa atzematea, etab.) azaltzen da. Nekazariei informazio-zerbitzu bat ematen zaie denbora errealean, osasunaren, arriskuen edo ongarritzearen inguruko tratamenduak egin ahal izateko, behar diren une zehatzean, beharrizan horiek atzematen diren eremuetan. Artikulu osoa
-
Produktu fitosanitarioen ustiapen-koadernoa 14/01/07
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena Ministerioak produktu fitosanitarioen ustiapenaren koaderno-eredu bat onetsi du. Koadernoak modu ordenatu eta harmonizatuan biltzen ditu nekazaritza-ustiategietako titularrek erregistratu beharreko elementu guztiak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrari buruzko araudia betetzea errazte aldera. Araudi horrek ezartzen du derrigor erregistratu behar dela produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko informazioa eta bildu egin behar direla ustiapen hori kudeatzeko…
-
2 intsektizida neonikotinoideren neurotoxikotasuna – EFSA 2013
EFSAk egindako azterlan batek ondorioztatu du bi intsektizida neonikotinoidek (azetamiprid eta imidakloprid) ahalmena dutela gizakien nerbio-sistemari eragiteko. Bi intsektizida horiek eragin kaltegarria izan dezakete ikastea eta memoria bezalako funtzioei lotutako neurona eta burmuin-egiturekin. Gaur egun, azeptamipriderako eta imidaklopriderako ezarritako tolerantzia-mailak ez dira behar bestekoak, beharbada, garapeneko neurotoxikotasuna (DNT) delakoaren aurrean babesa lortzeko. Bere azterlana oinarri…
-
Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra 13/12/17
1311/2012 Errege Dekretuak produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera-esparrua ezartzen du, produktu fitosanitarioek giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien arriskuak murriztuta. Araudi horrek sustatu egiten du produktu fitosanitarioak merkaturatzeari, erabiltzeari eta erabilera arrazional eta iraunkorra egiteari buruzko zenbait xedapen araudiari jarraikiz garatzea. Hain zuzen ere, xedapen horiek Landareen osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legeak ezartzen…
-
Sagar-barraskiloa Europar Batasunean bizitzen jartzea 13/12/16
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) Landareen Osasun Panelari zientzia-irizpena eskatu zion, sagar-barraskiloak Europar Batasuneko (EB) ingurumenean eragiten duen arriskuari buruz. Dokumentu horretan, Panelak sagar-barraskiloaren biologiaren eta ekologiaren egungo egoeraren berrikuspena aurkezten du, eta ebaluazio bat egiten du, biztanleria-dinamiken ereduaren bidez, sagar-barraskiloa Europar Batasunean bizitzen jartzearen inguruan. Pomacea generoaren sistematikari eta taxonomiari buruzko ziurgabetasunak dauden arren,…
-
Glifosatoaren berrebaluazioa- BfR 2013
BfRk osatu egin du osasunerako arriskuaren ebaluazioari buruzko txostenaren zirriborroa, eta EFSAri bidali dio. Berrebaluazio-prozesu honen ondorio gisa ezarri da glifosato substantzia aktiboak ez duela propietate kantzerigenorik, ezta mutagenikorik ere. Gainera, ez da toxikoa ugalkortasunerako, ugaltzeko eta enbrioien/fetuen garapenerako, laborategiko animalien artean. Glifosatoa herbizida gisa sarri erabiltzen den printzipio aktiboa da, eta gaur egun Europar…
-
Landareak babesteko substantzia aktibo gisa erabiltzen diren mikrobio-organismoak 13/12/12
Mikroorganismoak substantzia aktibo gisa erabil daitezke, kontrol biologikoaren zati legez, eta mikrobio-izurriteak kontrolatzeko agenteak (MPCA) dira. Baimendutako MPCAk 540/2011 zenbakiko Araudian adierazten dira, EBko legeriarekin bat. EFSAren txosten honetan ingurumen-arriskuak eta MPCAk eragindako arriskuak ebaluatzeko zientzia-literatura garrantzitsua sakonki berrikusten da, ingurumenean dituzten ondorioei buruzko ezagutzan oinarrituta. Honako sei gai hauek aztertu dira zehatz: 1. gaia:…
-
Genetikoki eraldatutako landareen baimenak 13/12/10
EFSAren gida honek zuzentarauak ematen ditu eskabideak aurkezteko genetikoki eraldatutako (GE) landareak baimentze aldera. Horiek elikaduran eta pentsuan, inportazioan eta prozesamenduan, eta/edo Europako laborantzan erabiltzen dira, 1829/2003 Araudiari (EE) jarraikiz. Dokumentu hau eguneratu egin da, 503/2013 Araudian deskribatutako aurkezpen-baldintzak betetzeko. Araudi horrek elikadura-erabileretarako eta pentsuetarako genetikoki eraldatutako landareen aplikazioak bakarrik jasotzen ditu, eta kanpoan gelditzen…
-
Laborantzen ekoizpena modu iraunkorrean areagotzea 13/12/10
Europako Legebiltzarraren zientzia- eta teknologia-aukerak ebaluatzeko batzordeak (STOA siglak ingelesez) duela gutxi argitaratu du "Landare-hobekuntza eta nekazaritza berritzailea, laborantzen ekoizpena modu iraunkorrean areagotzeko" azterlana. Lan hori Teknologia-aukerak, 10.000 milioi biztanleko herrialde bat elikatzeko. Bertan, balioa ematen zaio landare-hobekuntzari, nekazaritza intentsibo iraunkorraren ereduaren barruan. Horrez gain, aztertu egiten da nekazaritza-sektorean kudeaketaren kontzeptuak, jardunbide egokiek eta teknologiaren…