Noticias

Filtrar por área:

Nekazaritza

  • Germen patogenoak igortzea meloia kontsumitzerakoan 13/09/02

    Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) gomendatzen du zorrozki bete daitezen higiene-arauak sukaldean meloiak prestatu eta biltzerakoan. Era berean, biztanle talde sentikorrenei, hala nola, haurdun dauden emakumeei, haur txikiei, adinekoei eta gaixoei, gomendatzen die segurtasun-neurriak areagotu ditzaten, eta ez ditzaten jan hainbat ordutan giro-tenperaturan gordeta eta moztuta egon diren meloiak. Meloiak agente patogenoekin kutsatu daitezke ekoizpenean,…

  • Patatako Mildiu-aren arriskua kudeatzea 13/09/02

    Patata haztean edo biltegiratzean ager daitezkeen gaixotasunen artean, aipatzekoa da Mildiua edo ezkabia berankorra (Phytophtora infestans onddoak ekoitzitakoa). Patatei eragiten dien gaixotasun garrantzitsuena da. Infekzioa tenperaturak jaistean eta hezetasuna handitzean gertatzen da, baina beharrezkoa da tenperaturek gora egitea onddoaren esporak ernetzeko. Sintomak hostoen ertzetatik hurbil agertzen diren orban berdeak dira, beltz bihurtu eta zurtoinerantz hedatzen…

  • Perkloratoa fruta eta barazkietan 13/09/02

    Europako Batzordeko Elikakateko eta Animalien Osasuneko Batzorde Iraunkorrak adostu egin du fruta eta barazkietako perkloratoaren behin-behineko mailak ezartzea, eta estatu kideei eta operatzaile ekonomikoei eskatu die maila horiek betetzen direla zaintzea, bereziki negutegietako fruta eta barazkietan. Horregatik guztiagatik, estatu kideek adostu zuten ez dela saihestu behar honako elikagai hauek merkaturatzea, kasu bakoitzean ezarritako erreferentziazko balioak,…

  • Uretako organismoen babesa fitosanitarioen aurrean 13/09/02

    EFSAk eguneratu egin du 2012an Produktu fitosanitarioek uretako organismoei (arrainak, anfibioak, ornogabeak eta landareak) eragiten dieten arriskuaebaluatzeko argitaratutako gida. Organismook substantzia horiekin landutako larretatik hurbil dauden aintzira, zanga eta erreketan bizi dira. Gidaren helburu nagusia da uretako organismoen biztanleria-mailei eustea, oro har. Arriskuen kudeatzaileei galdetuta, Fitosanitarioen Batzorde Teknikoak neurriak ezarri ditu, uretako ornodunei (besteak beste,…

  • Ebaluazioa: pestiziden kontrola Espainian 13/07/16

    Produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko kontrol-sistema egokia eta eraginkorra da. Kontrol-plan koordinatuak, prozedurei buruzko dokumentazioa, agintarien arteko komunikazioa, langileen prestakuntza eta aplikazio-neurriak egokiak dira, 2013ko martxoaren 6tik 13ra bitartean FVOk Espainian eginiko ikuskaritzaren emaitza-txostenaren arabera. Gainera, adierazi da legez kanpoko edo faltsututako pestizidak kontrolatzeko lankidetza egokia dagoela eta Plagiziden erabilera iraunkorrari buruzko 2009/128/EB Zuzentaraua inplementatzeak…

  • Arriskuaren ebaluazioa: erleentzako produktu fitosanitarioak EFSA-2013

    EFSAk gida bat argitaratu du, erle, erlastar eta erle bakartientzako plagizidak erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko. Aldez aurretik ezti-erleentzat eginiko arriskuen ebaluazio-sistemak ez zituen erabat kontuan hartu arrisku kronikoak, pestiziden aurreko esposizioaren errepikapena edo larbentzako egon daitezkeen arriskuak. Bada, gida berriak hutsune horiek betetzen ditu, eta erlastar eta erle bakartientzako eskemak ere jasotzen ditu. Halaber,…

  • Nutrizio hobea lortzeko elikadura-sistemak 13/07/05

    Malnutrizioak, bere itxura guztietan — desnutrizioa, mikromantenugailuen gabeziak eta gehiegizko pisua zein obesitatea — , kostu ekonomiko eta sozial onartezin eta altuak eragiten ditu era guztietako diru-sarrerak dituzten herrialdeetan. Nekazaritzaren zein elikaduraren mundu-mailako egoera 2013an: elikadura sistemak nutrizio hobe izateko txostenak dioenez, nutrizioa hobetzeko eta kostu horiek murrizteko abiapuntuak elikadura eta nekazaritza dira. Nekazaritzaren arloko…

  • Hitzarmen politikoa NPEren norabide berriari buruz 13/07/02

    Europako Parlamentuak, EBko Ministroen Batzordeak eta Europako Batzordeak hitzarmena egin dute, 2013 ondoren Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) aldatzeari buruz. NPE bidezkoagoa "Erreferentzia historiko"-en amaierarekin, zuzeneko ordainketak modu bidezkoagoan banatuko dira estatu kideen, eskualdeen eta nekazarien artean: Konbergentzia: NPEren aurrekontu-banaketak bermatu egingo du estatu bakar batek ere ez duela batez besteko erkidearen % 75 baino gutxiago…

  • Nekazaritza Europan: ikuspegi orokorra 12/07/02

    Zein neurrira arte da landa-girokoa EB?EBko lurzoruaren % 77tik gora da landa-zonaldea: % 47 nekazaritza-lurrak dira eta % 30 basoak. Bertan, gutxi gorabehera, herritarren erdia bizi da, eta nekazaritzan eta bestelako jardueretan aritzen da.Zenbat nekazari dago EBn?12 milioi (lanaldi osoz). Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria uztartuta (bigarrena nekazaritza-sektorearen menpe dago, erabat, hornikuntzarako), EBko BPGren %…

  • Europan klima-aldaketara egokitzeko etorkizuneko estrategiak 13/06/14

    Beste eremu batzuetan bezala, Ekialdeko Europa eta Asia Erdialdea minberak dira klima-aldaketaren eta horrek eragin ditzakeen ondorio sozioekonomikoen aurrean. Herrialde guztiek bizi dituzte tenperatura beroagoak, hidrologia aldakorrak, muturreragoko fenomenoak (esate baterako, uholdeak eta lehorteak) eta negutegi-efektua eragiten duten gasak atmosferan; baina, herrialdeon erantzun-ahalmen finantzario eta instituzionala ez da berbera. Nolanahi ere den, orain urte batzuetara…