Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Euskadiko Elikagaien Segurtasunerako Batzorde Zientifikoa berritzea

    Euskadiko Elikagaien Segurtasunerako Batzorde Zientifikoa duela gutxi berritu da. Batzorde zientifiko hori organo independentea da, eta aholkularitza zientifikoa ematen dio Euskadikoadministrazioari, elikagaien arriskuen kudeaketa ebidentzia zientifikorik onenetan oinarritu ahal izan dezan. Batzordea funtsezko elementua da arriskuen analisian. Hark gauzatzen du lehenengo etapa: zientzian oinarritutako arriskuaren ebaluazioa, modu garden eta objektiboan; horri esker, elikagaien arriskuen kudeaketa…

  • Listeria bakterioengatiko infekzioen gorakada nabarmena egon zen Europan 2023an

    Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) argitaratutako azken urteko txosten epidemiologikoen arabera, Shiga toxina sortzen duen Escherichia coli (STEC) eta Listeria monocytogenes bakterioen ondoriozko infekzioak gorengo mailetara iritsi ziren 2023an, 2007an Europar Batasun osoan bakterio horien zaintza abian jarri zenetik honako aldia kontuan hartuta. STECen ondoriozko infekzioak 2023an, STEC bakterioaren ondoriozko 10.901 infekzio-kasu jakinarazi…

  • Kontsumitzeko prest dauden entsaladetan Toxoplasma gondii parasitoa egoteko arriskua

    Eurosurveillance aldizkariak kontsumitzeko prest dauden entsaladetan Toxoplasma gondii parasitoaren kisteen prebalentziari buruzko azterlan bat argitaratu du, Europako ikerketa-zentro eta unibertsitate entzutetsuen eskutik. Azterlanean, laginen % 4,1 kutsatuta zeuden, eta hori arriskutsua izan daiteke arrisku talde espezifikoen kasuan, hala nola haurdun dauden emakumeen edo pertsona immunodeprimituen kasuan. Aurrekariak Toxoplasma gondii parasitoaren eraginez sortutako giza infekzio gehienak elikagaien…

  • Europako eta estatuko zoonosiei buruzko 2023ko txostena

    MAPAk duela gutxi argitaratu duen txostenak laburbildu egiten du estatu- eta Europa mailako zoonosi-jatorriko gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruzko informazio nabarmenena.  “One Health” edo “osasun bakarra” ikuspegiak diziplinarteko lankidetza sustatzen du, aitortzen baitu harreman estua dagoela giza osasunaren, animalien osasunaren eta ingurumenaren artean. Hala, gaixotasun horiei erantzun koordinatua ematen zaie. Ondorio nagusiak, agente patogenoen arabera: Elikagaien…

  • Espainiako elikagaien kontsumoaren joerak – 2024. urtea

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2024. urtean elikagaien kontsumoaren bilakaera aztertzen duen urteko txostena argitaratu du, eta ondorioztatu du Espainiako kontsumitzaileek kontsumo-eredu kontziente, osasungarri eta efizienteagoa hartu dutela, eta dieta mediterraneorako eta jasangarritasunerako joera argia dagoela. Txostenak azken urteko elikagai-talde nagusien eta horien kategorien kontsumoaren joeraren analisia biltzen du, baita erosketa-kanalen edo estratu soziodemografikoen berezitasunena…

  • Biztanleriaren portaeran aldaketak diseinatzeko gidak

    Erresuma Batuko Osasun Agentziak bi gida argitaratu ditu: bata, nazio-mailako gobernuei zuzendua, eta bestea toki-mailakoei zuzendua, pertsonen portaera ulertzeko esparrua ematen dutenak eta ohitura osasungarriagoak hartzea sustatzeko esku-hartzeak eta politikak garatzen dituztenak. Ohiturak aldatzeko esku-hartze eta politiken edukiak eta ezarpenak Portaera Aldatzeko Tekniketan egon behar dute oinarrituta; izan ere, pertsonen portaerak alda daitezen, pertsonarekin berarekin…

  • 2024an arrisku emergenteei buruzko EFSAren txostena

    EFSAk txosten berria argitaratu du, eta horren xedea izan da modu proaktiboan honako hauek identifikatzea eta ebaluatzea, 2024. urteari dagokionez: gai emergenteak; ahulezia-seinaleak; eta elikagaien eta pentsuen segurtasunari eta animalien eta landareen osasunari lotutako hurrengo berritasunak. Gai emergenteak EFSAk guztira 65 gai emergente bildu zituen 2024an zehar, eta horietatik 38 xeheago sailkatu ziren; eta, ebaluatu…

  • Klima-aldaketa eta elikagaien segurtasun mikrobiologikoa:ACSAren txostena

    Txostenak klima-aldaketak elikagaien segurtasunaren gainean duen eragina aztertzen du, ikuspegi mikrobiologikotik. Tenperaturen gorakadak eta muturreko gertaera meteorologikoek, gero eta gehiago gertatzen ari direnek, eragin zuzena dute arrisku biologikoen ugaritzean eta banaketan. 2024an, Euskadik 1,1 ºC-rekin gainditu zuen urteko batez besteko tenperatura historikoa, eta erregistratutako hamargarren urterik epelena izan zen, “oso epel” gisa kalifikatutako urte meteorologiko…

  • Elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko 2023ko urteko txostena

    EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak elikagaien 132.793 laginen emaitzak aurkezten ditu. Analisi horiek urte anitzeko kontrol programa nazionalen ondoriozkoak dira, eta EBren Kontrol Koordinatuko Programaren datuak ere jasotzen dituzte. EBren Kontrol Koordinatuko Programa Programaren barruan, ausazko 13.246 lagin aztertu ziren: azenarioak, azaloreak, kiwiak, tipulak, laranjak, madariak, patatak, leka lehorrak, osoko arroza, zekalea, behi-gibela…

  • Perkloratoa elikagaietan: EFSAren arriskuaren ebaluazioa eguneratze

    EFSAk elikagaien perkloratoari buruzko 2014ko arriskuen ebaluazioa eguneratu du, 2016tik 2022ra 40.356 emaitza analitiko aztertu ondoren. Perkloratoa elikagaietan eta edateko uretan dagoen iturri natural eta antropogenikoen kutsatzailea da. Iodoaren xurgapena eragozten du, sodio-ioduroaren garraiatzaileak (NIS) neurtuta. Animalietan egindako azterketa esperimentalek erakusten dutenez, haurdunaldian perkloratoarekiko esposizioak toxikotasuna eragin dezake garapen neurologikoan. Kutsatzaileen panelak (CONTAM) Eguneko Ingesta…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad