Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Olio mineralen hidrokarburoen (MOH) kontrola: aldi baterako ekintza-muga berriak

    AESANeko Batzorde Instituzionalak dokumentu bat onetsi du, zeinetan zehazten den zein den elikagaietan olio mineralen hidrokarburoak (MOH) egoteak dakarren arriskuaren aurrean jarraitu beharreko aldi baterako politika. Konposatu horiek, petrolioaren eratorriak, elikagaietara hainbat bidetatik iristen dira, hala nola bilgarrien, prozesatze-makinen edo ingurumenaren kutsaduraren bidez. Irizpenaren oinarri dira Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) ondorio zientifikoak; izan ere,…

  • 2025eko Eurobarometroa: Europarrek kostua lehenesten dute, baina kezkatuta jarraitzen dute elikagaietako pestizida eta gehigarriekin

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) argitaratu duen elikagaien segurtasunari buruzko azken Eurobarometro monografikoak adierazi du hamar europarretatik zazpik (% 72) interes pertsonala dutela elikagaien segurtasunean, nahiz eta elikagaien kostuak erosketetan faktore garrantzitsuena izaten jarraitzen duen (% 60). Ondorio garrantzitsuenen artean, honako hauek azpimarratzen ditugu: Elikagaiak seguruak direla ziurtzat hartzen dugu Elikagaien segurtasunari buruzko informazioari jaramonik…

  • Artsenikoarentzako muga berriak arrain eta itsaskietan

    Europako Batzordeak 2025/1891 (EB) Erregelamendua argitaratu du, 2023/915 (EB) Erregelamendua aldatzeko eta artseniko inorganikoaren muga zorrotzagoak ezartzeko arrainetan eta bestelako itsas elikagaietan. Neurri hori sustatu da Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) argitaratutako azken ikerlanen ondorioz. Zer aldaketa dakartza legedi berri horrek? Artseniko inorganikorako balio maximo berriak ezarriko dira kategoria desberdinetan: arrainen, krustazeoen, molusku bibalbioen eta…

  • Klima-aldaketa eta elikagaien segurtasuna: AESANen berrikuspen zientifiko berria

    AESANen batzorde zientifikoak txosten xehe bat argitaratu du, klima-aldaketak elikagaienpatogenoen transmisio-arriskuaren gainean duen eraginari buruzkoa. Gaixotasunen gorakada eragin duten faktoreak Klima-ereduen aldaketek, hala nola euriak murriztu/areagotzeak, tenperaturak igotzeak eta kanpo-fenomeno gehiago egoteak, zuzeneko nahiz zeharkako eraginak dituzte osasun publikoaren gainean. Horien artean daude ureztatzeko ur segurua ez egotea, izurrien erresistentzia dela-eta produktu fitosanitarioak modu intentsiboan…

  • Arrisku zoonotikoaren mapa: zein izango da eta non sortuko da hurrengo gaixotasun zoonotikoa?

    Europako Batzordearen Joint Research Centre (JRC) erakundearen azterlan berri batean lehenbiziko aldiz kartografiatu dute OMErentzat lehentasunezkoak diren gaixotasun zoonotikoen agerraldien mundu-mailako arriskua; halaber, azterlanak argitzen du hurrengo pandemia non sortu litekeen eta zein herrialdek duten prestakuntzarik okerrena horri erantzuteko. Aurkikuntza nagusiak Munduko lurrazalaren % 9,3an agerraldiak pairatzeko arrisku altua edo oso altua dago (Ebola, Zika edo…

  • Fluorra uretan eta ingestio totala: ingestio-muga berriak adin guztietarako

    Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) zientzia-irizpen berri bat argitaratu du; bertan, fluorraren ingestio segururako mailak eta gehieneko ingestio-maila jasangarriak (UL) zehaztu ditu, ingestio totaleko ekarpen desberdinak kontuan hartuta (edateko ura, elikagaiak, mahaiko gatz fluorduna eta hortzak zaintzeko ingeritutako produktu fluordunak). Ebaluazioan kontuan hartu dira balizko efektu neurologikoak, hezurretakoak, tiroideoak edo adin txikiko haurretan hortzetako fluorosia,…

  • Elikadura-alergenoen ebaluazioari buruzko FAOren eta OMEren gomendioak

    FAO eta OMEk dokumentu honetan elikakate osoan elikadura-alergenoen arriskuen ebaluazio egokia egiteko gomendioak eman dituzte. 2020tik, FAO eta OMEko aditu-taldeek elikadura-alergenoei lotutako arriskuak ebaluatu dituzte, eta honako gai hauek jorratzen dituzten 5 txosten zientifiko egin dituzte: Gomendioak

  • Elikagaietako eta ureko nitrito eta nitratoei lotutako arriskuak

    ANSESek ebaluazio bat egin du nitrato eta nitritoen ingestioari lotutako arriskuei buruz, eta honako alderdi hauek ebaluatu ditu: 1.     Elikagaietako nitrito/nitrato mailen murrizketak arriskumikrobiologikoetan duen eragina Ebaluazio horretan hiru elikagai-patogenoen binomio garrantzitsuenak aztertu ziren: Nahiz eta gehigarrien maila murrizteak nabarmen areagotu lezakeen produktu horien kontsumoari lotutako arrisku mikrobiologikoa, ANSESek uste dut murriztu daitekeela nitrato eta…

  • 562/2025 Errege Dekretuaren analisia: kontrolak eta beste jarduera ofizial batzuk nekazaritzako elikakatearen barruan

    Errege dekretu horrek eguneratu eta bateratu egiten du nekazaritzako elikagaien kontrol ofizialei buruzko estatuko esparru juridikoa; horiek horrela, 1749/1998 EDa eta 1945/1983 EDaren zati bat indargabetu eta lege-esparrua egungo beharretara eguneratzen du. Horrez gain, digitalizazioa, gardentasuna eta Europarekiko lerrokatzea barne hartzen ditu kontrol-sistema berriaren egiturazko oinarri gisa. Aldaketak aurreko legeriari dagokionez Indargabetzeak eta irismena 1749/1998…

  • SIMCAPV EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2023ko datuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Informazio Mikrobiologikoko Sistemak (SIMCAPV) laborategiak baieztatutako patologia infekziosoei buruzko datuak biltzen ditu, infekzio berriaren diagnostiko-irizpideekin, eta zaintza epidemiologikorako informazio espezifikoa ematen du. Taula honetan, 2023ko emaitza nagusiak laburbildu ditugu, sistemak gehien jakinarazitako patogenoak berdez markatuta: Behean dagoen txostenerako estekan, elikadurakoak ez diren beste patogeno batzuei buruzko informazio gehiago aurki dezakegu.

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad