Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Elikadurako birusen arrisku-profila – RIVM 2013
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) gizakiei elikagaien bidez transmititu ahal zaizkien birusen arrisku-profila egin du. Horretarako, elikadurako hiru birus motari buruz eskuragarri dagoen informazio guztia bildu du: A hepatitisa mariskoetan Norobirusa fruta eta barazki freskoetan E hepatitisa txerrietan Txosten horretan elikagaiak birusekin kutsatzeko aukerak handitzen dituzten faktoreak biltzen dira, honako arrisku-faktore hauek zehaztuta:…
-
Sendagaien hondakinak elikagaietan – EFSA 2013
EFSAk txosten bat egin du, animalia bizietan eta horien produktuetan sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinen presentziari buruz. Txostena egiteko 2011ko datuak erabili dira. Zehazki, animalia hauek aztertu dituzte: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak eta ehizakiak (hazkuntzakoak zein basatiak) eta animalia-jatorriko produktuak (akuikultura, esnea, arrautzak eta eztia). Guztira, 27 estatu kideetatik igorritako…
-
Elikagaietan metatutako plagizida-hondakinak- BfR 2013
BfRk gomendatu du elikagaietan plagizida-hondakinak metatzeko arriskua ebaluatzea, eta horretarako, substantzia aktibo indibidualetarako erabiltzen diren arrisku-indizeak (HI) zehaztea eta gehitzea. Arrisku-indizea neurri bat da, eta indize horretan elikagaien bidez hartutako substantzia aktibo jakin baten hondakinen maila muga toxikologikoari dagozkion balioetara (IDA, ARfD) iristen da. Gainera, substantzia indibidualen metatze-ebaluazioko taldeak euren eragin toxikologikoaren arabera sailkatzen dira,…
-
Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako arrisku biologikoak – EFSA 2013
EFSAK txosten bat argitaratu du. Txostena Austriako Institutu Teknologikoak (AIT) egin du, eta bertan animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiek (bakterio, birus eta parasito patogenikoekin kutsatuak) transmititutako gaixotasunen inguruko arrisku biologikoen berrikuspen zehatza egiten da. Nazioarteko 432 argitalpenetako datuen bidez (datu horiek zientziako datu-baseetako 7.710 sarreratatik eta 51 bibliografia-iturritatik atera dira), patogenoen eta animalia-jatorrikoak ez diren ur-kopuru…
-
Sinefrina eta kafeina kirolarientzako eta argaltzeko osagarrietan – BfR 2013
BfRk argitaratutako iritzi berri baten arabera, jarduera fisiko handia duten pertsonentzako osagarri horiek arterietako presioa nabarmen handitzea ekar dezakete, are gehiago gehiegizko pisua duten pertsonak badira. Gauzak horrela, BfRk konposatu horietako batzuk “ez seguru” gisa sailkatu ditu, aintzat hartuta iritzi horretan proposatutako gehienezko kopuruak betetzen diren edo ez. Sinefrina substantzia naturala da. Esate baterako, laranja…
-
Elikagaietako birusak murrizteko neurrien eraginkortasuna – RIVM 2013
Holandako Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Institutu Nazionalak (RIVM) txosten bat argitaratu du. Bertan bildu egiten ditu birusen desinfekzio-prozesuak eta aztertu egiten du prozesu horiek elikagaien industriara ezartzean duten eraginkortasuna. Txosten hori Elikagaien Segurtasunerako Holandako Agintaritzak (NVWA) agindu du, eta birusak indargabetzeko edo desagerrarazteko tratamendu teknologiko nagusien eraginkortasuna ebaluatu da. Oro har, eraginkorrak dira bakterioak indargabetzeko,…
-
Ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurriak – FDA 2013
FDAk argitaratu egin ditu erauzketa arrantzaren sektorera eta arrezifeko arrainak merkaturatzera bideratutako orientazio jarraibideak, hain zuzen ere, ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurrien inguruan aholkuak emateko. Ziguatera itsasoko alga toxikoak jan dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz edota ziguatoxinak dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz sor daiteke. Toxina horiek arrezifeko arrainen haragian pilatzen dira; besteak beste, meroan, txitxarro arruntean, txelba…
-
Arriskuaren balioespena: Mekanikoki bereizitako haragia – EFSA 2013
Balioespen honetan EFSAk konparatu egin ditu haragi honek eragin lezakeen arriskua eta zatitutako edo xehatutako haragiaren arriskua (txerri- eta hegazti-haragia). Bertan, produktu horien higienean eragin handiena duten faktoreak identifikatu dira: Higiene eta tenperatura egokiak bereizteko prozesuan. Lehengaien hasierako kutsadura, mekanikoki bereizi aurretik. Biltegiratze egokia (biltegiratzeko tenperatura, epea…). Hezurgabetzeko prozesuan sortutako beroa. Haragi hauek gainerakoak baino…
-
Mikotoxinei buruzko datuak Europako zerealetan eta eratorrietan -EFSA 2013
Zerealen eta produktu eratorrien 2.183 lagin aztertu ondoren, EFSAren azken txostenak adierazten du horien % 90ek ez zuela zenbatzeko moduko aflatoxina kopururik. Lagin horiek (1.341 zerealenak eta horien ehoketatik eratorritako produktuenak, edota 842 zerealen produktu prozesatuenak -esatera baterako, gosarirako zerealak-) aztertu egin zituzten aflatoxina esanguratsuenen batura (B1, B2, G1 eta G2) zenbateste aldera. Txosten honetan…
-
Ebaluazioa: konposatu perfluoratuekiko esposizioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2013
ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitu diren elikagaietako konposatu perfluoratuekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako, eta ondorioztatu du konposatu horiek ez direla arriskutsuak katalanen osasunerako. Konposatu perfluoratuak kutsatzaile kimikoak dira, ur eta koipean disolbagarriak, oso egonkorrak eta iraunkorrak naturan, eta elikakatean metatzen dira, batik bat arrain-produktuetan. Kutsatzaile horietatik aipagarriak dira perfluorooktano-sulfonatoa (PFOS) eta…