Arriskuaren balioespena: Mekanikoki bereizitako haragia – EFSA 2013

Balioespen honetan EFSAk konparatu egin ditu haragi honek eragin lezakeen arriskua eta zatitutako edo xehatutako haragiaren arriskua (txerri- eta hegazti-haragia). Bertan, produktu horien higienean eragin handiena duten faktoreak identifikatu dira:

  • Higiene eta tenperatura egokiak bereizteko prozesuan.
  • Lehengaien hasierako kutsadura, mekanikoki bereizi aurretik.
  • Biltegiratze egokia (biltegiratzeko tenperatura, epea…).
  • Hezurgabetzeko prozesuan sortutako beroa.
  • Haragi hauek gainerakoak baino gehiago manipulatu beharra. Horrek areagotu egiten du kutsadura gurutzatuaren arriskua.

Hala ere, haragi hauetan handiagoa da kutsadura mikrobiologikoa, gihar-zuntzak degradatu egiten direlako, eta ondorioz, zuntzen barruko nutrienteak kanporatu eta bakterio patogenoen substratu izan daitezkeelako. Gihar-zuntzen degradazioa lotuta dago mekanikoki bereizteko prozesuekin.

Balioespena: Mekanikoki Bereizitako Haragia. EFSA 2013

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…