Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako arrisku biologikoak – EFSA 2013

EFSAK txosten bat argitaratu du. Txostena Austriako Institutu Teknologikoak (AIT) egin du, eta bertan animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiek (bakterio, birus eta parasito patogenikoekin kutsatuak) transmititutako gaixotasunen inguruko arrisku biologikoen berrikuspen zehatza egiten da.

Nazioarteko 432 argitalpenetako datuen bidez (datu horiek zientziako datu-baseetako 7.710 sarreratatik eta 51 bibliografia-iturritatik atera dira), patogenoen eta animalia-jatorrikoak ez diren ur-kopuru handiko elikagaien (frutak, barazkiak, zukuak eta belar usaintsuak) arteko konbinazio posibleak identifikatzea lortu dute.

Gaixotasunen agerraldien kopuruak eta larritasunak eman dute oinarria lehenengo balioespena egiteko. Balioespen horretan ezarri dira irizpide kualitatiboak, besteak bete, patogenoen prebalentziari eta elikagaiaren eta patogenoaren arteko interakzioari dagokienez. Halaber, interakzio horien inguruko hiru lehentasun zehaztu dira:

1. lehentasuna:

  • Hosto berdeko landareak (bereziki letxugak eta ziazerbak) E. coli patogenoarekin eta Salmonella spprekin konbinazioan, hosto berdeko barazkietan eta tomateetan.
  • EBn bereziki, izoztutako marrubiak Norobirusarekin lotzen dira.
  • Beste herrialde batzuetan, meloia eta fruta tropikalak (mango eta papaia) Salmonellarekin daude lotuta.

2. lehentasuna:

  • EBn, letxuga/Norobirusa eta belar freskoak (albahaka)/Salmonella spp konbinatzen dira. Tomate erdilehorrak, berriz, A hepatitisaren birusarekin lotzen dira eta azenario birrinduak Yersinia pseudotuberculosisarekin.
  • Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan honako hauek dira konbinazioak: letxuga/Norobirusa, ziazerbak/E.coli patogenikoa eta meloia/Listeria monocytogenes.

3. lehentasuna:

  • Europako herrialdeetan, pepinoa parasitoekin lotzen da.
  • Europakoak ez diren herrialdeetan, A Hepatitisaren birusa lotzen da pasteurizatu gabeko laranja-zukuarekin eta tipulekin.

EFSAk ondorioztatu du txostenak zientziako datu-base zabala eskaintzen duela. Datu-base hori animalia-jatorrikoak ez diren elikagaien segurtasuna hobetzeko neurri zehatzak ezartzeko eta horiekin lotutako gaixotasunak prebenitu eta kontrolatzeko erabiliko da.

Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako arrisku biologikoen txostena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…