Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Azterlana: artsenikoa arrozean eta arrozetik eratorritakoetan – FDA 2013
Ameriketako Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioak (FDA) artsenikoaren presentzia aztertu du, gutxi gorabehera, 1.300 arroz-laginetan eta arroz-produktuetan. Laginak 2012an zehar bildu ziren Ameriketako Estatu Batuetako merkatuetan. Laginetan zenbait arroz-mota (adibidez, zuria, jasmin-arroza eta basmati arroza) eta arroz-produktu jaso dira, honako hauek barne: jaioberri eta haurrentzako laboreak, arroz-pasta, laborez eginiko barrak, arroz-olatak, galletak eta pastelak,…
-
Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako sei patogeno nagusien joerak – ECDC 2013
ECDCk argitaratu egin du 6 patogeno nagusi horiek (Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella) 2006tik 2009ra bitartean izandako joerei buruzko txostena. Hona hemen emaitzak: Dela campylobacteriosiek, dela STEC/VTECrekin loturiko infekzioek gora egin dute azterlanak iraun dituen 4 urteetan zehar. Campylobacter Campylobacteriosiaren jakinarazpenek % 13 egin dute gora, eta 2009an aitortutako 201.605 kasuetara heldu dira…
-
Abeletxetako ehiza-animalietatik eratorritako haragi-ikuskatzeak – EFSA 2013
Ondoren azaltzen den iritzia EFSAk argitaratu du, eta helburua da berrikustea haragi-mota horretan (oreina, elur-oreina, ostruka, untxia eta basurdea) eginiko kontrola. Horretarako, identifikatu egin behar dira egungo ikuskaritzen gune sendoak eta hobetu beharreko alderdiak. Beste alde batetik, kontrol horietan lehenetsi beharreko arrisku kimiko eta biologikoak definitzen dira. Lehenetsi beharreko arriskuak ARRISKUA Gutxi Ertaina Altua…
-
Fluorraren erreferentziazko balio dietetikoen berrikuspena – EFSA 2013
EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai. Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina,…
-
Erresuma Batuaren plana, Campylobacteraren aurka borrokatzeko – FSA 2013
Campylobacter bakterioak urtean 460.000 elikadura-intoxikazio 22.000 ospitaleratu eta 110 hildako eragiten ditu Erresuma Batuan. FSAk 2008an eginiko azterlan batean (herrialdean saltzen zen oilaskoari buruzkoa) adierazi zen dendetan saltzen ziren oilaskoen % 65 Campylobacter bakterioarekin kutsatuta zegoela. Horregatik guztiagatik, egiaztatu ondoren oilaskoen kutsadura-indizeak ez direla murriztu 2008az geroztik, FSAk jarduera-plan bat definitu du, bakterio horrek eragindako…
-
Txostena: Animalietan eta produktu eratorrietan dauden hondakinen zein kutsatzaileen kontrola Espainian – FVO 2013
Txostena FVOk igorri du eta Andaluzia eta Gaztela-Mantxa autonomia-erkidegoetan 2012an eginiko ikuskaritzaren emaitzak erakusten ditu. Bertan, ondorio hauek jasotzen dira: Plangintza Hondakinak Zaintzeko Plan Nazionala eta autonomia-planak modu aproposean egin dira, alderdi interesdun guztien parte-hartzearekin eta datu egokiak aintzat hartuta. Plangintzaren garapena Maila nazionalean, ez da alderik egon hartutako lagin kopuruaren eta laginketa-lanetarako programatutako laginen…
-
Germen patogenoak igortzea meloia kontsumitzerakoan 13/09/02
Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) gomendatzen du zorrozki bete daitezen higiene-arauak sukaldean meloiak prestatu eta biltzerakoan. Era berean, biztanle talde sentikorrenei, hala nola, haurdun dauden emakumeei, haur txikiei, adinekoei eta gaixoei, gomendatzen die segurtasun-neurriak areagotu ditzaten, eta ez ditzaten jan hainbat ordutan giro-tenperaturan gordeta eta moztuta egon diren meloiak. Meloiak agente patogenoekin kutsatu daitezke ekoizpenean,…
-
Uretako organismoen babesa fitosanitarioen aurrean 13/09/02
EFSAk eguneratu egin du 2012an Produktu fitosanitarioek uretako organismoei (arrainak, anfibioak, ornogabeak eta landareak) eragiten dieten arriskuaebaluatzeko argitaratutako gida. Organismook substantzia horiekin landutako larretatik hurbil dauden aintzira, zanga eta erreketan bizi dira. Gidaren helburu nagusia da uretako organismoen biztanleria-mailei eustea, oro har. Arriskuen kudeatzaileei galdetuta, Fitosanitarioen Batzorde Teknikoak neurriak ezarri ditu, uretako ornodunei (besteak beste,…
-
Ekialde Ertaineko Arnas Sindromea, gaixotasun emergente berria? 13/08/28
Ekialde Ertaineko Arnas Sindromea (MERS-CoV dira ingeleseko siglak) animaliei eta gizakiei eragiten dien gaixotasuna da. Gizakien artean 2012ko irailean antzeman zen estreinakoz, baina geroztik, gizakien agerraldi esporadikoak gertatu dira 9 herrialdetan: Frantzia, Alemania, Italia, Jordania, Qatar, Saudi Arabia, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak eta Erresuma Batua. Kasu guztiek nolabaiteko harremana izan dute, zuzenean edo zeharka izanda…
-
Elikagai-Arriskuen fitxa berriak – 13/08/13
Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriak Mikotoxinak :Okratoxina A, Deoxinibalenola, Nibalenola eta Zearalenona. Kadmioa.